{"id":24616,"date":"2017-03-08T00:00:00","date_gmt":"2017-03-07T22:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/articulo\/adinduen-presioaren-ondoriozko-ultzerak-prebenitzea\/"},"modified":"2022-07-14T19:03:55","modified_gmt":"2022-07-14T19:03:55","slug":"adinduen-presioaren-ondoriozko-ultzerak-prebenitzea","status":"publish","type":"articulo","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/artikulua\/adinduen-presioaren-ondoriozko-ultzerak-prebenitzea\/","title":{"rendered":"Adinduen presioaren ondoriozko ultzerak prebenitzea"},"content":{"rendered":"<h2>Zer dira presioaren ondoriozko ultzerak?<\/h2>\n<p>Presioaren ondoriozko ultzerak dira gorputzak hainbat materialekin etengabe duen presioagatik edo ukitzeagatik sortzen diren lesioak. Presioaren ondoriozko ultzerak ohean edo eserita postura berean denbora asko ematen duten pertsonengan agertu daitezke, baina baita ere diagnostiko edo tratamenduko elementuak etengabe ukitzeagatik, hala nola zundak, maskarak, ferulak, igeltsuak\u2026<\/p>\n<p>Larruazalaren gune jakin batean presio etengabea egiteak ehunak zapaltzea eragiten du, eta, odolaren zirkulazioa galarazten duelarik (iskemia), ehun horietako zelulen heriotza eragiten du (nekrosia).<\/p>\n<p>Ez badira neurri egokiak hartzen, gerta daiteke lesioak, azala kaltetzeaz gain, horren azpiko ehunei ere eragitea, eta are muskuluari edo hainbat organori.<\/p>\n<p>Presioaren ondoriozko ultzerak edozein adin tarteko pertsonengan agertu daitezke, baina adineko pertsonengan aukera gehiago dago horiek sufritzeko, talde horretan ultzerak agertzen laguntzen duten arazo gehigarri gehiago egon ohi delako:<\/p>\n<ul>\n<li>Ohean edo besaulkian egonaldi luzeak egitea.<\/li>\n<li>Mugikortasun falta.<\/li>\n<li>Hezetasun gehiegi txiza edo gorozki inkontinentziagatik.<\/li>\n<li>Lesioak hautemateko maila txikia dementziagatik edo arazo kognitiboengatik.<\/li>\n<li>Zirkulazio arazoak.<\/li>\n<li>Larruazala egoera txarrean.<\/li>\n<li>Higiene txarra.<\/li>\n<li>Desnutrizioa, deshidratazioa, argaltasuna, obesitatea.<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Adinduengan non agertu ohi dira presioaren ondoriozko ultzerak?<\/h2>\n<p>Ultzerak larruazala hezur baten eta kanpoko elementu baten artean denbora luzean konprimituta egoten den gorputzeko guneetan agertzen dira.<\/p>\n<div class=\"nofloat\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-9115 size-medium alignright\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/ulceras-ancianos-de-pie-172x179-1.png\" alt=\"Puntos de aparici\u00f3n de \u00falceras en personas mayores\" width=\"172\" height=\"179\" title=\"\"><\/div>\n<div class=\"470\">\n<p><strong>Ahoz gorako etzanera<\/strong> (dekubito dortsala):<\/p>\n<ul>\n<li>Burua<\/li>\n<li>Omoplatoak<\/li>\n<li>Ukondoak<\/li>\n<li>Sakroa (bizkarrezurreko beheko aldea)<\/li>\n<li>Orpoak<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Ahoz beherako etzanera<\/strong> (dekubito pronoa):<\/p>\n<ul>\n<li>Kopeta<\/li>\n<li>Bularrak (emakumeengan)<\/li>\n<li>Genitalak (gizonengan)<\/li>\n<li>Belaunak<\/li>\n<li>Oinetako behatzak<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<div class=\"nofloat\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-9117 size-medium alignright\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/ulceras-ancianos-lateral-270x141-1.png\" alt=\"Puntos de aparici\u00f3n de \u00falceras en personas mayores\" width=\"270\" height=\"141\" title=\"\"><\/div>\n<div class=\"470\">\n<p><strong>Alboko etzanera<\/strong> (dekubito laterala):<\/p>\n<ul>\n<li>Belarriak<\/li>\n<li>Sorbaldak<\/li>\n<li>Saihetsak<\/li>\n<li>Aldakak<\/li>\n<li>Belaunak<\/li>\n<li>Orkatilak<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<div class=\"nofloat\"><strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-9119 \" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/ulceras-sentado.png\" alt=\"Puntos de aparici\u00f3n de \u00falceras en personas mayores\" width=\"137\" height=\"251\" title=\"\"><\/strong><\/div>\n<div class=\"470\">\n<p><strong>Eserita:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Garondoa<\/li>\n<li>Omoplatoak<\/li>\n<li>Ukondoak<\/li>\n<li>Sakroa<\/li>\n<li>Ipurmasailak<\/li>\n<li>Gihar bikiak<\/li>\n<li>Orpoak<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<h2>Zein dira presioaren ondoriozko ultzerak izatearen arriskuak?<\/h2>\n<ul>\n<li>Lesioak eragindako mina, eta azalekoa izan daiteke edo zauri bihur daiteke.<\/li>\n<li>Infekzioak<\/li>\n<li>Anemia<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Presioaren ondoriozko ultzerak garatzeko faseak<\/h2>\n<ol>\n<li><strong>Lehen fasea<\/strong>. Presio etengabea nozitzen duen gunea gorritu egiten da.<\/li>\n<li><strong>Bigarren fasea<\/strong>. Babak agertzen dira, itxiak edo irekiak, edo sakonera txikiko ultzera irekiak (\u201charagi bizia\u201d).<\/li>\n<li><strong>Hirugarren fasea<\/strong>. Larruazala desagertu egin da. Ehun adiposoa agerian geratzen da, baina muskulu, hezur edo tendoi ehuna ez.<\/li>\n<li><strong>Laugarren fasea<\/strong>. Ultzerazioa muskulu, hezur, artikulazio eta are hainbat barrunbe organikotaraino iristen da, eta horiek ikusi egiten dira.<\/li>\n<\/ol>\n<h2>Nola prebenitu presioaren ondoriozko ultzerak?<\/h2>\n<p><strong>Adinduaren larruazala zainduz:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Begiratu ondo gorputzeko larruazal guztia gutxienez egunean behin.<\/li>\n<li>Garbitu larruazala ur epel eta xaboi neutroarekin.<\/li>\n<li>Larruazala lehortzen duten ingurugiroko faktoreak arindu, hotza saihestuz eta giroko hezetasuna %40 baino gehiago dela bermatuz.<\/li>\n<li>Hidratatu larruazala.<\/li>\n<li>Saihestu desnutrizioa eta mantendu pertsona ondo hidratatuta.<\/li>\n<li>Inkontinentzia badago, erabili botatzeko pixoihalak eta aldatu sarri.<\/li>\n<li>Bultzatu odolaren zirkulazioa larruazalean, garbitu ondoren masaje arinak eginez.<\/li>\n<li>Saihestu hezur irtenguneetako masajeak.<\/li>\n<li>Saihestu oheko arropako zimurrak.<\/li>\n<li>Erabili teknika egokiak posizio eta transferentziarako, larruazala igurtzi gabe.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Adinduaren mugikortasuna eta posizio egokia erraztu:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Ahal badu, lagundu bere kabuz mugi dadin.<\/li>\n<li>Ohean badago eta berak bere kabuz ezin badu, 2 orduan behin postura aldatu.<\/li>\n<li>Eserita badago postura orduro aldatu, pixka bat jasoz eta alboetarantz mugituz.<\/li>\n<li>Erabili bizkarralde altua duen besaulkia, burua eta bizkar osoa bermatzeko.<\/li>\n<li>Jarraitu postura aldaketak egiten baita adinduak eskaren aurkako koltxoia edo kuxinak erabiltzen baditu ere.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Larruazalaren gaineko presioa murriztuko duten gailu lagungarriak erabili:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Eskaren aurkako koltxoiak eta kuxinak (aparra, airea, ura, gela, silikona).<\/li>\n<li>Babes bereziak: eskaren aurkako mantak, orpoetakoak, belaunetakoak, ukondoetakoak.<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Nola tratatu presioaren ondoriozko ultzerak?<\/h2>\n<p>Larruazaleko presio guneak gorrituta agertzen badira edo lesioak badaude:<\/p>\n<ul>\n<li>Medikuak edo erizainak lesioak baloratzea, eta ezartzen den tratamenduaren jarraipena egitea.<\/li>\n<li>Mantendu prebentzio neurriak.<\/li>\n<li>Mantendu egoera nutrizional egokia.<\/li>\n<\/ul>\n<div style=\"background-color: #ededed; padding: 20px;\">\n<h2>Iturriak:<\/h2>\n<p>Garc\u00eda-Fern\u00e1ndez, FP; Soldevilla-\u00c1greda, JJ; Pancorbo-Hidalgo, PL; Verd\u00fa Soriano, J; L\u00f3pez-Casanova, P; Rodr\u00edguez-Palma, M. <em>Prevenci\u00f3n de las \u00falceras por presi\u00f3n<\/em>. Grupo Nacional para el Estudio y Asesoramiento en \u00dalceras por Presi\u00f3n y Heridas Cr\u00f3nicas &#8211; GNEAUPP Dokumentu Teknikoen I Seriea. Logro\u00f1o. 2014.<\/p>\n<p>Arango, C.; Fern\u00e1ndez, O.; Torres, B. (2017). <strong>\u00dalceras por presi\u00f3n. Tratado de Geriatr\u00eda para Residentes<\/strong>. Madril: Espainiako Geriatria eta Gerontologiako Elkartea.<\/p>\n<p><em>Manual de habilidades para cuidadores familiares de personas mayores dependientes.<\/em> Madril: Espainiako Geriatria eta Gerontologiako Elkartea. 2013.<\/p>\n<p>Rodr\u00edguez Torres, M.C.; D\u00edaz Mart\u00ednez, J.M. <em>Herramientas para cuidadores de pacientes con heridas cr\u00f3nicas<\/em>. Grupo Nacional para el Estudio y Asesoramiento en \u00dalceras por Presi\u00f3n y Heridas Cr\u00f3nicas &#8211; GNEAUPP Posizionamenduko Dokumentuen 13 Seriea. Logro\u00f1o. 2016.<\/p>\n<p>Rodr\u00edguez-Palma M.; L\u00f3pez-Casanova P.; Garc\u00eda-Molina P.; Ibars-Moncasi P. <em>Superficies especiales para el manejo de la presi\u00f3n en prevenci\u00f3n y tratamiento de las \u00falceras por presi\u00f3n<\/em>. Grupo Nacional para el Estudio y Asesoramiento en \u00dalceras por Presi\u00f3n y Heridas Cr\u00f3nicas &#8211; GNEAUPP Dokumentu Teknikoen XIII Seriea. Logro\u00f1o. 2011.<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nZer dira presioaren ondoriozko ultzerak? Presioaren ondoriozko ultzerak dira gorputzak hainbat materialekin etengabe duen presioagatik edo ukitzeagatik sortzen diren lesioak. Presioaren ondoriozko ultzerak ohean edo eserita postura berean denbora asko ematen duten pertsonengan agertu daitezke, baina baita ere diagnostiko edo&hellip;\n<\/div>\n","protected":false},"featured_media":24586,"menu_order":0,"template":"","format":"standard","categories":[],"tags":[],"linea-asistencial":[985],"class_list":["post-24616","articulo","type-articulo","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo\/24616","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/articulo"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24586"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24616"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24616"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24616"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=24616"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}