{"id":47071,"date":"2022-05-02T16:10:08","date_gmt":"2022-05-02T16:10:08","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/?post_type=articulo&#038;p=47071"},"modified":"2022-09-30T16:21:34","modified_gmt":"2022-09-30T16:21:34","slug":"adimen-desgaitasuna-eta-gizarte-arriskuak","status":"publish","type":"articulo","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/artikulua\/adimen-desgaitasuna-eta-gizarte-arriskuak\/","title":{"rendered":"Adimen desgaitasuna eta gizarte arriskuak"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysywyg\">\n<p><strong>Aguilar R; Gutierrez. M; Randez. M; Vidal. A.<\/strong>ren arabera (2017), honela definitzen da adimen desgaitasuna (AD):<\/p>\n<p>\u201cFuntzionamendu intelektualean eta egokitzeko jokabidean muga nabarmenak dituen desgaitasuna, trebetasun kontzeptual, sozial eta praktikoetan adierazia. Desgaitasun hori 18 urte bete aurretik agertzen da. American Association on Mental Retardation (AAMR) elkartearen arabera, ADren faktore etiologikoak biomedikoak, sozialak, jokabidezkoak edo hezkuntzakoak izan daitezke. Kalkuluen arabera, AD kasuen %30 arrazoi genetikoengatik gertatzen dira. Baldintza hori hauteman zaie Europako %0,7tik %1,5era arteko biztanleei, gutxi gorabehera\u201d.<\/p>\n<p>AD duten pertsonen eskubideen aldeko mugimendua eta aldarrikapena hirurogeiko hamarkadan hasi zuen gizarte talde batek, giza eskubideen aplikazioan eta aitorpenean oinarritutako eredu baterantz egiteko helburuarekin, nahiz eta gaur egun ere talde horren erabateko inklusioari traba egiten dioten oztopoak egon badauden. Adibide moduan, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39\/2006 Legea izendatzeko era aipatu behar da, \u201cMendetasun Lege\u201d moduan ezagutzen baita, eta ez \u201cAutonomia pertsonalari buruzko Lege\u201d moduan.<\/p>\n<p>80ko hamarkadan adimen desgaitasuna zuten pertsonen desinstituzionalizazioari esker, nabarmen handitu zen haien parte hartzea, autonomia eta komunitatean integratzea, baina horrek ondorio negatiboak ere ekarri zituen.<\/p>\n<p>Gaur egun, pertsona horiek bizitza sozial, ekonomiko eta politikotik kanpo geratzen direla ikus dezakegu. Hainbat arrazoirengatik gertatzen da hori; besteak beste, estigmatizazioa, baliabiderik eza edo pertsona bakoitzaren beharretan oinarritutako programa eta zerbitzurik eza.<\/p>\n<p>Zaurgarritasun ekonomikoa eta soziala<br \/>\nDesgaitasuna duten pertsonek gizartean pairatzen duten zaurgarritasuna ez da biologikoa soilik; alderdi psikologikoarekin ere lotuta dago. Kolektibo horren zaurgarritasun sozialak zerikusia du pertsona horiek ez direla produktiboak edo gainerako herritarrek baino balio txikiagoa dutela pentsatzearekin, eta horrek gaitzespena eta deserosotasuna ekar dezake.<\/p>\n<p>Horri dagokionez, eta Europako Sareak pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren egoerari buruz egindako urteko txostenean adierazten den bezala, hori agerian uzten duten datu garrantzitsu batzuk daude:<\/p>\n<p>\u00b7 Ekonomiaren eta pobreziaren arteko harremana: enpleguari dagokionez, langileen %14,1 pobrezian bizi dira, eta ehuneko hori %17,1era igotzen da desgaitasuna duten pertsonen artean.<\/p>\n<p>\u00b7 Gabezia material larriari dagokionez (oinarrizko artikuluak eskuratzeko pertsonen gaitasuna neurtzen du), desgaitasuna duten pertsona helduen indizeak hirukoiztu egiten dira 64 urtetik gorakoen artean, eta indize hori %11ra iristen da.<\/p>\n<p>\u00b7 Desgaitasuna duten pertsonen %36,1ek hilabete amaierara iristeko zailtasun handiak dituzte. Desgaitasunik ez duten biztanleen artean, tasa hori 15 puntu jaisten da.<\/p>\n<p>AD duten pertsonek gainerakoen eskubide berak dituzte legez, baina gizarteak erakusten duen diskriminazioak eragotzi egiten dizkie eskubide horiek. AD ezin da sendatu edo konpondu, gizartearen eta pertsonaren arteko eraikuntza bat da.<\/p>\n<p>Arrisku faktoreak<br \/>\nPertsona horien gizarteratzean eta sozializazioan eragina izan dezaketen hainbat arrisku faktore daude. Horietako bat izan daiteke gai fisikoei, medikuntzakoei, kulturakoei, familiakoei eta bestelakoei buruzko informazioa prozesatzeko zailtasuna.<\/p>\n<p>Beste faktore bat inguruneari bere sentimenduak eta emozioak komunikatzeko zailtasunarekin lotuta egon daiteke, batzuetan hizkuntza egokia erabiltzen duela itxura eginez. Orduan agertzen dira jokabide arazo larriak, gizarteak kolektibo horrekin esku hartzeko eta komunikatzeko moduari buruzko informaziorik ez duelako.<\/p>\n<p>AD duten pertsonak gizartean baztertzeko beste arrazoietako bat autoestimu baxua da. Pertsona horietako askok haurtzarotik ikastetxe edo gela berezietan baztertuak izan direla salatzen dute, eta horrek \u201cdesbideratuak\u201d izatearen irudia eman izan die. Gainerako pertsonen onespenik eza ere sentitzen dute, eta horren eraginez, areagotu egiten zaie eraginkortasunik ezaren eta gaitasunik ezaren sentimendua. Berdinen gaitzespenak eta senitartekoen eta hurbileko pertsonen itxaropen apalek, halaber, eragin zuzena dute pertsona horrek integratzeko duen motibazio eskasean edo nuluan.<\/p>\n<p>Arrisku egoerak eta egoera diskriminatzaileak prebenitzea<br \/>\nDesgaitasunaren diagnostikoa egitea eta haren egokitze jokabidea ebaluatzea ezinbestekoa da arrisku egoerak eta diskriminazio egoerak prebenitzeko eta saihesteko. Hainbat gai landu behar dira: balioak, ohitura osasungarriak, sozializazioa, emozioen erabilera, afektibitatea, etab. Faktore horiek eragin zuzena dute pertsonaren nortasunean eta jokabidean. Ez bazaie behar bezalako garrantzia ematen, hainbat arazo sor daitezke: garapen pertsonala, komunitatean moldatzeko arazoak, bakartzea, oldarkortasuna eta gizarte mugak.<\/p>\n<p>Hori dela eta, prebentzioa ezinbestekoa da AD duten pertsonek ahalik eta neurri txikienean jasan dezaten gizarte bazterketa. Prebentzio neurrien artean tresnak, ezaugarri sozialak eta pertsonalak daude.<\/p>\n<p>Bernaden arabera (1991), hiru babes faktore daude:<\/p>\n<p>1. Banakakoak:<\/p>\n<p>\u00b7 Autoezagutza: gaitasunak eta mugak.<\/p>\n<p>\u00b7 Kudeaketa emozional ona.<\/p>\n<p>\u00b7 Asertibitatearen garapena.<\/p>\n<p>\u00b7 Ahalduntzea.<\/p>\n<p>\u00b7 Bizitza komunitarioan parte hartzea.<\/p>\n<p>\u00b7 Okupazio esanguratsua izatea.<\/p>\n<p>\u00b7 Harreman pertsonal osasungarriak eta esanguratsuak.<\/p>\n<p>\u00b7 Ekonomia nahikoa.<\/p>\n<p>2. Familiakoak:<\/p>\n<p>\u00b7 Laguntza doitu eta osasungarrirako sarea.<\/p>\n<p>\u00b7 Familia egonkortasuna.<\/p>\n<p>\u00b7 Sare informatua eta prestatua.<\/p>\n<p>\u00b7 Laguntzekin lankidetzan aritzeko harremana.<\/p>\n<p>\u00b7 Harreman komunitarioak izatea.<\/p>\n<p>3. Komunitatekoak:<\/p>\n<p>\u00b7 Prestatutako erreferente komunitario handiagoak.<\/p>\n<p>\u00b7 Garapen, prestakuntza eta parte hartzeko aukerak izatea.<\/p>\n<p>\u00b7 Adimen eta\/edo garapen desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko nahikoa baliabide.<\/p>\n<p>\u00b7 Baliabideen eskuragarritasuna.<\/p>\n<p>\u00b7 Administrazioaren arintasun handiagoa baliabideen kudeaketan eta esleipenean.<\/p>\n<p>\u00b7 Berariazko arretarako erakundeen arteko sare lana.<\/p>\n<p>\u00b7 Komunitatearen sentsibilizazioa eta prestakuntza.<\/p>\n<p>Gizarte inklusiboa pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituena da, desgaitasun bat izan edo ez izan, baina inklusio bat lortzeko ezinbestekoa da pertsona horiei eremu guztietarako sarbidea ematea, hala nola hezkuntzarako, enplegurako, osasunerako, kulturarako\u2026 eta, betiere, berdintasun baldintzetan.<\/p>\n<p>Funtsezkoa da kolektibo hori onartzeko eta errespetatzeko jarrera izatea, eta, beraz, jarrera ez diskriminatzailea izatea; izan ere, gizarteak eman beharko lizkieke gainerako herritarrek eskura dituzten jardueretan parte hartzeko behar dituzten baliabideak.<\/p>\n<p>UNAMeko Gizarte Langintzako Eskola Nazionaleko Elia Lazaro irakasleak 2014an ziurtatu zuen bezala, \u201ceuren inklusioa betetzeko beharrezkoa da horren inguruko kultura sortzea eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren ezagutza zabaltzea. Konbentzioaren printzipio nagusiak honako hauek dira: duintasuna errespetatzea, norbanakoaren autonomia, diskriminaziorik eza, parte hartzea eta inklusioa, aukera berdintasuna, irisgarritasuna eta emakumeen eta gizonen arteko ekitatea\u201d.<\/p>\n<p>Bibliograf\u00eda<br \/>\n\u2013 Aguilar, R; Guti\u00e9rrez, M; R\u00e1ndez, M ; Vidal, A. (2017). La prevenci\u00f3n del consumo de drogas en personas con discapacidad intelectual: evaluaci\u00f3n de necesidades desde la perspectiva del profesional. Revista Espa\u00f1ola de drogodependencias, 42(1), 49-51.<\/p>\n<p>\u2013 Blanco, T; D\u00edez, C; Galindo, L; Garc\u00eda, A; Garrido, L; Guerrero, I; Osorio, M; Poveda, A.B; Ruiz de Arcaute, M; Simarro, L; Tur, R; Villar\u00f3, G. (2018). Exclusi\u00f3n Social: Perfil de la persona con discapacidad intelectual o del desarrollo en situaci\u00f3n de exclusi\u00f3n social. Recuperado de: https:\/\/sid-inico.usal.es\/idocs\/F8\/FDO27507\/Exclusion_PDI.pdf<\/p>\n<p>\u2013 Garc\u00eda, M. (2020). Riesgos de vulneraci\u00f3n de los derechos fundamentales de las personas con discapacidad en relaci\u00f3n con las crisis sanitarias. Revista de Bio\u00e9tica y Derecho, 50.<\/p>\n<p>\u2013 L\u00e1zaro, E. (2014). La vulnerabilidad de quienes tienen discapacidad, con or\u00edgenes sociales. Recuperado de: La vulnerabilidad de quienes tienen discapacidad, con or\u00edgenes sociales (unam.mx).<\/p>\n<p>\u2013 Qui\u00f1onez, A.A. (2012). Actividades recreacionales en personas con discapacidad y la disminuci\u00f3n de irritabilidad. (Tesis doctoral. Universidad Central del Ecuador, Ecuador). Recuperado de: Actividades recreacionales en personas con discapacidad y la disminuci\u00f3n de irritabilidad. Casa hogar MIES Conocoto 2012-2013. (1library.co).<\/p>\n<p>\u201cFuntzionamendu intelektualean eta egokitzeko jokabidean muga nabarmenak dituen desgaitasuna, trebetasun kontzeptual, sozial eta praktikoetan adierazia. Desgaitasun hori 18 urte bete aurretik agertzen da. American Association on Mental Retardation (AAMR) elkartearen arabera, ADren faktore etiologikoak biomedikoak, sozialak, jokabidezkoak edo hezkuntzakoak izan daitezke. Kalkuluen arabera, AD kasuen %30 arrazoi genetikoengatik gertatzen dira. Baldintza hori hauteman zaie Europako %0,7tik %1,5era arteko biztanleei, gutxi gorabehera\u201d.<\/p>\n<p>AD duten pertsonen eskubideen aldeko mugimendua eta aldarrikapena hirurogeiko hamarkadan hasi zuen gizarte talde batek, giza eskubideen aplikazioan eta aitorpenean oinarritutako eredu baterantz egiteko helburuarekin, nahiz eta gaur egun ere talde horren erabateko inklusioari traba egiten dioten oztopoak egon badauden. Adibide moduan,\u00a0<span lang=\"EU\"><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/act.php?id=BOE-A-2006-21990\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39\/2006 Legea<\/a><\/span> izendatzeko era aipatu behar da, \u201cMendetasun Lege\u201d moduan ezagutzen baita, eta ez \u201cAutonomia pertsonalari buruzko Lege\u201d moduan.<\/p>\n<p>80ko hamarkadan adimen desgaitasuna zuten pertsonen desinstituzionalizazioari esker, nabarmen handitu zen haien parte hartzea, autonomia eta komunitatean integratzea, baina horrek ondorio negatiboak ere ekarri zituen.<\/p>\n<p>Gaur egun, pertsona horiek bizitza sozial, ekonomiko eta politikotik kanpo geratzen direla ikus dezakegu. Hainbat arrazoirengatik gertatzen da hori; besteak beste, estigmatizazioa, baliabiderik eza edo pertsona bakoitzaren beharretan oinarritutako programa eta zerbitzurik eza.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Zaurgarritasun ekonomikoa eta soziala<b><\/b><\/h2>\n<p>Desgaitasuna duten pertsonek gizartean pairatzen duten zaurgarritasuna ez da biologikoa soilik; alderdi psikologikoarekin ere lotuta dago. Kolektibo horren zaurgarritasun sozialak zerikusia du pertsona horiek ez direla produktiboak edo gainerako herritarrek baino balio txikiagoa dutela pentsatzearekin, eta horrek gaitzespena eta deserosotasuna ekar dezake.<\/p>\n<p>Horri dagokionez, eta Europako Sareak pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren egoerari buruz egindako urteko txostenean adierazten den bezala, hori agerian uzten duten datu garrantzitsu batzuk daude:<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Ekonomiaren eta pobreziaren arteko harremana: enpleguari dagokionez, langileen %14,1 pobrezian bizi dira, eta ehuneko hori %17,1era igotzen da desgaitasuna duten pertsonen artean.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Gabezia material larriari dagokionez (oinarrizko artikuluak eskuratzeko pertsonen gaitasuna neurtzen du), desgaitasuna duten pertsona helduen indizeak hirukoiztu egiten dira 64 urtetik gorakoen artean, eta indize hori %11ra iristen da.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Desgaitasuna duten pertsonen %36,1ek hilabete amaierara iristeko zailtasun handiak dituzte. Desgaitasunik ez duten biztanleen artean, tasa hori 15 puntu jaisten da.<\/p>\n<p>AD duten pertsonek gainerakoen eskubide berak dituzte legez, baina gizarteak erakusten duen diskriminazioak eragotzi egiten dizkie eskubide horiek. AD ezin da sendatu edo konpondu, gizartearen eta pertsonaren arteko eraikuntza bat da.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Arrisku faktoreak<b><\/b><\/h2>\n<p>Pertsona horien gizarteratzean eta sozializazioan eragina izan dezaketen hainbat arrisku faktore daude. Horietako bat izan daiteke gai fisikoei, medikuntzakoei, kulturakoei, familiakoei eta bestelakoei buruzko informazioa prozesatzeko zailtasuna.<\/p>\n<p>Beste faktore bat inguruneari bere sentimenduak eta emozioak komunikatzeko zailtasunarekin lotuta egon daiteke, batzuetan hizkuntza egokia erabiltzen duela itxura eginez. Orduan agertzen dira jokabide arazo larriak, gizarteak kolektibo horrekin esku hartzeko eta komunikatzeko moduari buruzko informaziorik ez duelako.<\/p>\n<p>AD duten pertsonak gizartean baztertzeko beste arrazoietako bat autoestimu baxua da. Pertsona horietako askok haurtzarotik ikastetxe edo gela berezietan baztertuak izan direla salatzen dute, eta horrek \u201cdesbideratuak\u201d izatearen irudia eman izan die. Gainerako pertsonen onespenik eza ere sentitzen dute, eta horren eraginez, areagotu egiten zaie eraginkortasunik ezaren eta gaitasunik ezaren sentimendua. Berdinen gaitzespenak eta senitartekoen eta hurbileko pertsonen itxaropen apalek, halaber, eragin zuzena dute pertsona horrek integratzeko duen motibazio eskasean edo nuluan.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Arrisku egoerak eta egoera diskriminatzaileak prebenitzea<b><\/b><\/h2>\n<p>Desgaitasunaren diagnostikoa egitea eta haren egokitze jokabidea ebaluatzea ezinbestekoa da arrisku egoerak eta diskriminazio egoerak prebenitzeko eta saihesteko. Hainbat gai landu behar dira: balioak, ohitura osasungarriak, sozializazioa, emozioen erabilera, afektibitatea, etab. Faktore horiek eragin zuzena dute pertsonaren nortasunean eta jokabidean. Ez bazaie behar bezalako garrantzia ematen, hainbat arazo sor daitezke: garapen pertsonala, komunitatean moldatzeko arazoak, bakartzea, oldarkortasuna eta gizarte mugak.<\/p>\n<p>Hori dela eta, prebentzioa ezinbestekoa da AD duten pertsonek ahalik eta neurri txikienean jasan dezaten gizarte bazterketa. Prebentzio neurrien artean tresnak, ezaugarri sozialak eta pertsonalak daude.<\/p>\n<p>Bernaden arabera (1991), hiru babes faktore daude:<\/p>\n<p>1.\u00a0 \u00a0 \u00a0 Banakakoak:<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Autoezagutza: gaitasunak eta mugak.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Kudeaketa emozional ona.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Asertibitatearen garapena.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Ahalduntzea.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Bizitza komunitarioan parte hartzea.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Okupazio esanguratsua izatea.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Harreman pertsonal osasungarriak eta esanguratsuak.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Ekonomia nahikoa.<\/p>\n<p>2.\u00a0 \u00a0 \u00a0 Familiakoak:<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Laguntza doitu eta osasungarrirako sarea.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Familia egonkortasuna.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Sare informatua eta prestatua.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Laguntzekin lankidetzan aritzeko harremana.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Harreman komunitarioak izatea.<\/p>\n<p>3.\u00a0 \u00a0 \u00a0 Komunitatekoak:<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Prestatutako erreferente komunitario handiagoak.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Garapen, prestakuntza eta parte hartzeko aukerak izatea.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Adimen eta\/edo garapen desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko nahikoa baliabide.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Baliabideen eskuragarritasuna.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Administrazioaren arintasun handiagoa baliabideen kudeaketan eta esleipenean.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Berariazko arretarako erakundeen arteko sare lana.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Komunitatearen sentsibilizazioa eta prestakuntza.<\/p>\n<p>Gizarte inklusiboa pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituena da, desgaitasun bat izan edo ez izan, baina inklusio bat lortzeko ezinbestekoa da pertsona horiei eremu guztietarako sarbidea ematea, hala nola hezkuntzarako, enplegurako, osasunerako, kulturarako&#8230; eta, betiere, berdintasun baldintzetan.<\/p>\n<p>Funtsezkoa da kolektibo hori onartzeko eta errespetatzeko jarrera izatea, eta, beraz, jarrera ez diskriminatzailea izatea; izan ere, gizarteak eman beharko lizkieke gainerako herritarrek eskura dituzten jardueretan parte hartzeko behar dituzten baliabideak.<\/p>\n<p>UNAMeko Gizarte Langintzako Eskola Nazionaleko Elia Lazaro irakasleak 2014an ziurtatu zuen bezala, \u201ceuren inklusioa betetzeko beharrezkoa da horren inguruko kultura sortzea eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren ezagutza zabaltzea. Konbentzioaren printzipio nagusiak honako hauek dira: duintasuna errespetatzea, norbanakoaren autonomia, diskriminaziorik eza, parte hartzea eta inklusioa, aukera berdintasuna, irisgarritasuna eta emakumeen eta gizonen arteko ekitatea\u201d.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Bibliograf\u00eda<\/h2>\n<p>&#8211; Aguilar, R; Guti\u00e9rrez, M; R\u00e1ndez, M ; Vidal, A. (2017). La prevenci\u00f3n del consumo de drogas en personas con discapacidad intelectual: evaluaci\u00f3n de necesidades desde la perspectiva del profesional.\u00a0<i>Revista Espa\u00f1ola de drogodependencias, <\/i>42(1), 49-51.<\/p>\n<p>&#8211; Blanco, T; D\u00edez, C; Galindo, L; Garc\u00eda, A; Garrido, L; Guerrero, I; Osorio, M; Poveda, A.B; Ruiz de Arcaute, M; Simarro, L; Tur, R; Villar\u00f3, G. (2018). <i>Exclusi\u00f3n Social: Perfil de la persona con discapacidad intelectual o del desarrollo en situaci\u00f3n de exclusi\u00f3n social.<\/i> Recuperado de: <a href=\"https:\/\/sid-inico.usal.es\/idocs\/F8\/FDO27507\/Exclusion_PDI.pdf\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">https:\/\/sid-inico.usal.es\/idocs\/F8\/FDO27507\/Exclusion_PDI.pdf<\/a><\/p>\n<p>&#8211; Garc\u00eda, M. (2020). Riesgos de vulneraci\u00f3n de los derechos fundamentales de las personas con discapacidad en relaci\u00f3n con las crisis sanitarias. <i>Revista de Bio\u00e9tica y Derecho, 50.<\/i><\/p>\n<p>&#8211; L\u00e1zaro, E. (2014). La vulnerabilidad de quienes tienen discapacidad, con or\u00edgenes sociales. Recuperado de: La vulnerabilidad de quienes tienen discapacidad, con or\u00edgenes sociales (unam.mx).<\/p>\n<p>&#8211; Qui\u00f1onez, A.A. (2012). <i>Actividades recreacionales en personas con discapacidad y la disminuci\u00f3n de irritabilidad. <\/i>(Tesis doctoral. Universidad Central del Ecuador, Ecuador). Recuperado de: <a href=\"https:\/\/1library.co\/document\/y6093vny-actividades-recreacionales-personas-discapacidad-disminucion-irritabilidad-casa-conocoto.html\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Actividades recreacionales en personas con discapacidad y la disminuci\u00f3n de irritabilidad. Casa hogar MIES Conocoto 2012-2013. (1library.co)<\/a>.<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nGaur egun, pertsona horiek bizitza sozial, ekonomiko eta politikotik kanpo geratzen direla ikus dezakegu. Hainbat arrazoirengatik gertatzen da hori; besteak beste, estigmatizazioa, baliabiderik eza edo pertsona bakoitzaren beharretan oinarritutako programa eta zerbitzurik eza.\n<\/div>\n","protected":false},"featured_media":64046,"menu_order":0,"template":"","format":"standard","categories":[],"tags":[],"linea-asistencial":[988],"class_list":["post-47071","articulo","type-articulo","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","linea-asistencial-2-desgaitasun-intelektuala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo\/47071","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/articulo"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/64046"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47071"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47071"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47071"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=47071"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}