{"id":47083,"date":"2022-06-09T16:42:48","date_gmt":"2022-06-09T16:42:48","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/?post_type=articulo&#038;p=47083"},"modified":"2022-10-01T10:53:11","modified_gmt":"2022-10-01T10:53:11","slug":"jolas-sinbolikoa-erabiltzailearen-eta-profesionalaren-arteko-lotura-afektibo-gisa","status":"publish","type":"articulo","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/artikulua\/jolas-sinbolikoa-erabiltzailearen-eta-profesionalaren-arteko-lotura-afektibo-gisa\/","title":{"rendered":"Jolas sinbolikoa, erabiltzailearen eta profesionalaren arteko lotura afektibo gisa"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysywyg\">\n<p class=\"MsoBodyText\">Urteetan zehar, asko izan dira jolasaren onurei buruz ikertu duten pertsonak.\u00a0Albert Einsteinek, adibidez, esaten zuen jolasa dela ikerketa modu gorena. Edo oraintsuago, <b>Francesco Tonucci<\/b> psikopedagogoak dio bizitzako ikaskuntza garrantzitsu guztiak jolasean egiten direla. Hala ere, bizitzak aurrera egin ahala eta pertsona heldu bihurtu ahala, jolasa alde batera uzten dugu. Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Desgaitasun Intelektual eta Autismo Unitatean (UDI), berriz, egunero-egunero egiaztatzen da jolasak duen garrantzia (eta, zehatzago, jolas sinbolikoak), ikasteko eta lotura afektibo sendoak sortzeko tresna gisa.<\/p>\n<h2 class=\"MsoBodyText titulo2\">Jolasa definitzen<\/h2>\n<p><b>Ovide Decroly<\/b> psikologoaren arabera (1914) (1), \u201cjolastea sortzetiko jarrera bat da, estimulu egokien eraginpean erreakzio espontaneoak sortzen dituena\u201d. <b>Donald Woods Winnicott<\/b> psikiatrarentzat (1979), \u201cjolasa kanpoko munduak barne munduarekin duen elkargunean kokatzen da\u201d. Eta <b>Maite Garaigordobil<\/b> psikologoak adierazi duenez (2005:18): \u201cjolasa plazera, entretenimendua eta bizi poza ematen dituen jarduera bat da, askatasunez adierazteko, energiak positiboki bideratzeko eta tentsioak deskargatzeko aukera ematen duena\u201d.<\/p>\n<p class=\"MsoBodyText\">Azken batean, jolastea komunikatzea da, arau batzuk partekatzea da, kolektibo bateko kide izatea da, besteekin parte hartzea da, kezkak utzi eta une on bat pasatzea da, esperimentatzea, ikastea. Baina, zer da jolas sinbolikoa?<\/p>\n<p class=\"MsoBodyText\">Jolas sinbolikoa entretenimendu gisa egoera bat birsortzen duen jarduera espontaneo oro da. Adibidez, kartoizko kutxa bat pirata ontzi edo erratza zaldi nola bihurtzen den ikus dezakegu. Baita eguneroko jardueren irudikapen sinbolikoa ere, hala nola jolasten dutenak gurasoak edo beste pertsonaia batzuk (piratak edo medikuak, adibidez) direlako itxurak egitea.<\/p>\n<h2 class=\"MsoBodyText titulo2\">Jolasaren onurak desgaitasuna duten pertsonengan<\/h2>\n<p class=\"MsoBodyText\">Pertsona guztiak berdinak ez garela eta, beraz, bakoitzak bere funtsezko ezaugarriak dituela ulertuta, jolasaren esparruan ere artatzen ditugun pertsonen gustuak eta beharrak ezagutu behar ditugu. Eta, horretarako, funtsezkoa da denbora eskaintzea haiek ezagutzeko eta haien jolasteko modua, komunikatzeko modua, keinuak eta abar ikusteko.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"w_img_izquierda\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/collage-juego-simbolico300%EF%B9%961.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Lehen esan dugun bezala, jolasa ikasteko tresna bat da, izan ere, norberaren esperientziatik abiatzen da, eta plazera, berezkotasuna, motibazioa, partaidetza, komunikazioa eta norbera eta besteak eta inguratzen gaituen mundua ezagutzea eskatzen du (3).<\/p>\n<p>Halaber, abantaila ugari ditu: arlo motorrari dagokionez, jolasak mugimendua, inguruaren esplorazioa eta manipulazioa errazten ditu, eta, gainera, koordinazio dinamiko orokorrean laguntzen du. Azpimarratu behar da, manipulazioa eta esplorazioa hobetzeko, garrantzitsua dela ingurunea ezagutzeko jarduerak programatzea, non pertsonak objektuak eta\/edo jostailuak askatasunez hartu ahal izango dituen, bere aukerak ulertzeko. Horregatik, funtsezkoa da profesionalak jarduera ludikoa aurrez prestatzea, kontuan hartuta zein testuingurutan garatuko den. Jarduera garatzeko ingurune on bat hautatzeak lotura estua izango du jardueraren arrakastarekin, izan ere, distrakzio aldagai gehiegi dituen leku batek jarduera behar bezala ezin egitea eragin dezake.<\/p>\n<p>Komunikazio eta hizkuntzaren arloa da jolasaren bidez garatzen den beste arlo garrantzitsu bat, komunikatzeko asmoa sustatzen baitu. Pertsonak jarduten du, eta ekintza horrek hizkuntza ulertzeko eta adierazteko trebetasunak garatzen ditu.<\/p>\n<p class=\"MsoBodyText\">Horrez gain, jolasa oso tresna baliotsua da pertsonaren jokabide esanguratsuak behatzeko eta haren bizipenak birsortzeko.<\/p>\n<p>Hori gutxi balitz, jolasaren bidez erabiltzaileen eta profesionalen arteko lotura afektibo sendoak sortzen dira. Izan ere, haiei begiratzeko moduak, haiekiko dugun tratuak eta partekatzen dugun denborak pertsonengan eraldaketa bat eragin dezakete, lotura afektibo bat sortzen bada. Gainera, jolasa hainbat ikuspegitatik uler dezakegu:<\/p>\n<ul>\n<li>Jolasa, izakiaren elikagai: jolasa oso tresna baliotsua da garapen fisikorako zein mentalerako. Ildo horretan, jolasa pertsona suspertzen duen zerbait bezala ikusten da.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Jolasa, elkartzeko aukera: jolasak afektua erakusteko, denbora partekatzeko eta konfiantzazko loturak sortzeko aukera ematen du.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Jolasa, zaintzarako eta hezkuntzarako estrategia: jolasaren bidez, eguneroko jarduerak eta norbera zaintzeko jarduerak garatzen laguntzen du, hala nola janzten eta trebetasunak garatzen.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Jolasa, denbora eta sormena: jolasa denbora, prestaketa (jolasarena berarena zein espazioarena) eta sormena eskatzen dituen jarduera bat da, jolastera doana harritu eta erakarriko duena.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Beraz, itxuraz jolas sinbolikoa bezain erraza eta espontaneo den zerbaitek onura ugari ekartzen dizkie bai erabiltzaileari bai profesionalari, baina, batez ere, bien arteko loturak errazten ditu. Izan ere, finean, ez da ekoizpen lana, lan eraldatzailea baizik; mundua birsortzen saiatzen da, errealitatea berreraikitzen eta interpretatzen du, esanahi pertsonala ematen dio (4), hain garrantzitsua den arreta erabiltzailearengan jartzen du eta profesionalarentzako tresna gisa balio du.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Bibliograf\u00eda<\/h2>\n<p class=\"MsoListParagraph\">(1)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Del Toro Alonso, V. (2012). <i>El Juego en alumnos con necesidades educativas especiales: S\u00edndrome de West y otras Encefalopat\u00edas Epil\u00e9pticas<\/i>. (Tesis doctoral. Universidad Complutense de Madrid, Espa\u00f1a).\u00a0Informazio iturria: <a href=\"https:\/\/eprints.ucm.es\/id\/eprint\/16731\/1\/T34012.pdf\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">https:\/\/eprints.ucm.es\/id\/eprint\/16731\/1\/T34012.pdf<\/a><\/p>\n<p class=\"MsoListParagraph\">(2)\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Garaigordobil Landazabal M., (2005). <i>Dise\u00f1o y evaluaci\u00f3n de un programa de intervenci\u00f3n socioemocional para promover la conducta prosocial y prevenir la violencia<\/i>. Madrid: MEC. CIDE.<\/p>\n<p class=\"MsoListParagraph\">\u00a0(3)\u00a0\u00a0\u00a0 Del Toro Alonso, V. (2013). <i>El juego como herramienta educativa del Educador Social en actividades de Animaci\u00f3n Sociocultural y de Ocio y Tiempo libre con ni\u00f1os con Discapacidad<\/i>. RES (Revista de Educaci\u00f3n Social).\u00a0Informazio iturria: <a href=\"https:\/\/www.eduso.net\/res\/pdf\/16\/jue_res_16.pdf\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">https:\/\/www.eduso.net\/res\/pdf\/16\/jue_res_16.pdf<\/a><\/p>\n<p class=\"MsoListParagraph\">\u00a0(4)\u00a0\u00a0\u00a0 Ruiz de Velasco, A. y Abad Molina, J. (2011).<i> El juego simb\u00f3lico. <\/i>(1.a ed.). Gra\u00f3.<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nJolas sinbolikoa entretenimendu gisa egoera bat birsortzen duen jarduera espontaneo oro da. Ez da ekoizpen lana, lan eraldatzailea baizik; mundua birsortzen saiatzen da, errealitatea berreraikitzen eta interpretatzen du, esanahi pertsonala ematen dio, arreta erabiltzailearengan jartzen du eta profesionalarentzako tresna gisa balio du.\n<\/div>\n","protected":false},"featured_media":47082,"menu_order":0,"template":"","format":"standard","categories":[],"tags":[],"linea-asistencial":[988],"class_list":["post-47083","articulo","type-articulo","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","linea-asistencial-2-desgaitasun-intelektuala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo\/47083","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/articulo"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/47082"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=47083"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=47083"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=47083"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=47083"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}