{"id":59715,"date":"2023-03-15T16:56:40","date_gmt":"2023-03-15T16:56:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.aita-menni.org\/?post_type=articulo&#038;p=59715"},"modified":"2023-03-23T17:02:14","modified_gmt":"2023-03-23T17:02:14","slug":"long-covida-eta-bere-ondorioak-funtzionamendu-kognitiboan","status":"publish","type":"articulo","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/artikulua\/long-covida-eta-bere-ondorioak-funtzionamendu-kognitiboan\/","title":{"rendered":"Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan"},"content":{"rendered":"<h2>Zer da covid iraunkorra?<\/h2>\n<p><strong>Covid-19aren epidemiak<\/strong> debuta egin eta gutxira, infekzioa izan zuten pertsona talde batek <strong>denboran irauten zuten sintomak<\/strong> zituztela ikusi zen. Harrezkero, komunitate zientifikoa arazo horren inguruko ezagutza antolatzen saiatzen ari da. Esperimentu natural handi honen informazioa biltzeko fasean gaude, eta, aldi berean, arazoei izena jartzen ari zaie. Covid-19aren osteko sintomak hainbat modutan ezagutu dira: <strong><em>long covid<\/em><\/strong> terminoak infekzioaren ondoren jarraitzen duten sintomak zein agertzen diren sintoma berriak biltzen ditu; hala ere, <strong>covid iraunkor<\/strong> terminoak infekzioan egon ziren sintoma batzuk desagertu ez izana azpimarratzen du. 2021eko urrian, OMEk <strong>covid osteko afekzio<\/strong> terminoa sortu zuen, bai jarraitzen duten sintomak, bai agertzen diren berriak biltzen dituena. Literaturan, beraz, termino horietako edozein aurkitzen dugu.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-59709\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-19.jpg\" alt=\"Gr\u00e1fico del proceso de infecci\u00f3n por covid\" width=\"850\" height=\"500\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-19.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-19-425x250.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-19-768x452.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/p>\n<p>Egoera hori seguruenik edo modu baieztatuan SARS-CoV-2ak eragindako infekzioa izan duten norbanakoetan gertatzen da, normalean covid-19a agertu eta hiru hilabetera, gutxienez bi hilabete irauten duten sintomekin eta beste diagnostiko baten bidez azaldu ezin diren sintomekin. Helduetan, <strong>sintomarik ohikoenak nekea, arnasa hartzeko zailtasuna eta disfuntzio kognitiboa dira<\/strong>.<\/p>\n<p><em>Long covid<\/em> pazienteen erregistro nazionalik ez dagoenez, adituen azken txostenaren arabera, infekzio sintomatikoa duten pertsonen %15,2k garatzen dute <em>long covida<\/em>, eta horrek <strong>Espainian milioi bat lagun baino gehiago<\/strong> esan nahi du. Badirudi gaixotasuna agertzea eta infekzioaren larritasuna gauza independenteak direla hasierako fasean, hau da, paziente arin, moderatu eta larriei eragin diezaiekeela. Gaixotasunak edozein adin eta generotako pertsonak har ditzakeen arren, <strong>covid iraunkorra duten pazienteen %80 emakumeak<\/strong> dira, gehienak lanerako adinean (batez beste 43 urte) eta aldez aurretik osasun arazorik ez dutenak. Kolektibo horrek duen sintomatologia oso zabala eta heterogeneoa da: <strong>201 sintoma ere deskribatzera<\/strong> iritsi dira.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-persistente-sintomas-850x497.jpg\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-59711 size-large\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-persistente-sintomas-850x497.jpg\" alt=\"Gr\u00e1fico con s\u00edntomas de la covid persistente\" width=\"850\" height=\"497\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-persistente-sintomas-850x497.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-persistente-sintomas-425x248.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-persistente-sintomas-768x449.jpg 768w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/covid-persistente-sintomas.jpg 1314w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<h2>Zeintzuk dira covid iraunkorra sortzeko mekanismoak?<\/h2>\n<p>Gaixotasun horretan nerbio sistema zentralean (NSZ) nahasmenduak garatzeko arrazoia oraindik ez dago argi, eta mekanismo kausalei buruzko hainbat teoria daude:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Hantura kronikoa<\/strong>, hantura maila altu eta anomaloak ikusten direlarik, eta, gaixoen artean, \u201czitokina ekaitza\u201d deiturikoa.<\/li>\n<li><strong>Organismoan birusaren kontaktu zuzena eta iraunkorra<\/strong>, infekzio latentea edo kronikoa eragiten duena. SARS-CoV-2a hainbat organotan detektatu da, horien artean egonik garuna, infekzioa gertatu eta 230 egunera.<\/li>\n<li><strong>Immunitatearen nahasmendua<\/strong>, birusaren presentziaren aurrean sistema immuneak emandako gehiegizko erantzunak eraginda.<\/li>\n<li><strong>Oxigeno falta garunean<\/strong> (hipoxia), infekzioaren fase akutuan nozitutako arnas sintomengatik.<\/li>\n<\/ul>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-59707\" src=\"https:\/\/www.aita-menni.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/cerebro.jpg\" alt=\"Gr\u00e1fico que muestra el cerebro y diversos \u00f3rganos en \u00e9l\" width=\"689\" height=\"475\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/cerebro.jpg 689w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/03\/cerebro-425x293.jpg 425w\" sizes=\"auto, (max-width: 689px) 100vw, 689px\" \/><\/p>\n<p>Birusa usaimen erraboiletik sartzen da NSZn, eta erraboil horrek konexioak ditu kognizioarekin eta emozioekin lotutako hainbat arlorekin. <strong>Gero eta azterketa gehiagok garuneko nahasmenduak erakusten dituzte <em>covid longari<\/em> lotuta.<\/strong> Aldaketa estrukturalak ikusi dira: garunaren tamaina orokorra pixka bat murriztu da (%0,2-2) eta materia grisa galdu da usaimenaren eremuetan eta memoriari lotutako aldeetan, infektatu ez ziren pertsonen garunekin alderatuta. Aldez aurretik egindako beste aurkikuntza batzuek konektibitate funtzionalean aldaketak gertatu direlako ideia indartzen dute, hipokonektibitatea erakutsiz ezkerreko eta eskuineko eremu parahipokanpalen artean eta eremu orbito-frontal aldebikoaren eta zerebeloaren artean. Gainera, hipometabolismoa egiaztatu da kaltetutako pertsonen garuneko eremu batzuetan. Azterketa batzuk argiak dira kolektibo horretan ondoren azaltzen den kalte neurologikoaren eta ondorengo narriadura kognitiboaren arteko harremanari dagokionez.<\/p>\n<h2>Nolako defizit psikologiko eta kognitiboak eragiten ditu covid iraunkorrak?<\/h2>\n<p><em>Covid longaren<\/em> ondorio neuropsikologikoek sintomatologia zabala hartzen dute, <strong>defizit kognitiboak<\/strong> zein <strong>nahasmendu psikopatologikoak<\/strong> barne. Azken horien artean, sintoma antsio-depresiboak eta loaren nahasmenduak nabarmentzen dira, ziurrenik pandemiari, oro har, eta gaixotasunari, bereziki, lotutako faktore anitzek eraginda.<\/p>\n<p>Disfuntzio kognitiboari dagokionez, kalkulatzen da <strong>gaixotasuna duten pertsonen erdiek baino gehiagok (%54-65) infekzio osteko narriadura kognitiboa dutela<\/strong>. <em>Long covida<\/em> duten pertsonen artean dauden kexa kognitibo komunak deskribatzeko <em>brain fog<\/em> terminoa sortu da (laino mentala): zailtasunak kontzentratzeko, pentsatzeko eta arrazoitzeko, gauzak gogoratzeko, informazioa prozesatzeko eta hitz egiteko.<\/p>\n<p>Azterketa gehienetan korrelazio positiboa ikusten da pazienteek deskribatzen dituzten kexa kognitibo subjektiboen eta proba estandarizatuekin neurtutako narriadura kognitiboaren artean. Halaber, kexa kognitibo subjektiboak egoera emozionalarekin ere erlazionatzen dira.<\/p>\n<p>Egungo literaturak <em>long covidak<\/em> maila kognitiboaren alderdi anitzetan duen inpaktua postulatzen du, eta horrek esan nahi du funtzio kognitibo ugari kaltetuta daudela, horietako bakoitzean larritasun maila desberdina izan daitekeelarik. Kolektibo horretan arretaren defizitak dira nagusi, informazioaren prozesamendua moteltzea barne, eta zailtasun mnesiko eta exekutiboak. Neurri txikiago batean, profil kognitibo zehatzagoak ditugu, alderdi bakar bati eragiten diotenak, bakarrik arretarako zailtasunak sortzen dituztenak.<\/p>\n<p>Nekea da gaixotasun horren sintomarik ohikoenetako bat; neke fisiko eta mental izugarriaren sentsazio gisa deskribatzen da, eta pazienteen %41,4tan dago. Nekearen mailak oso gorabeheratsuak dira, aste batetik bestera alda daitezke, egun batetik bestera, baita ordu batetik bestera ere, eta egunerokotasuna kudeatzeko zailtasunak sortzen ditu eta nozitzen duten pertsonen motibazioan eta egoera animiko eta kognitiboan eragiten ditu. Sintoma horrek ezintasun handia eragin dezake, eta, berez, kaltetuen bizi kalitatea asko hondatzearen erantzulea da.<\/p>\n<p>Orain daukaguna baino denbora ikuspegi luzeagoa behar da sekuela horien epe luzeko bilakaera nolakoa izango den jakiteko. Oraingoz, nahasmendu kognitibo eta psikopatologiko horien presentziak alertan jarri ditu garuneko lesioak dituzten pertsonen balorazioan esperientzia duten osasun mentaleko profesionalak. Pazienteak, laguntza eta erantzun bila, ezintasun gehien eragiten duten sekueletako batzuk deskribatzeko eta kuantifikatzeko tresnak dituen diziplina bat aurkitzen ari dira. Pazienteen eta profesionalen arteko topaketa horretan neuropsikologia klinikoaren berezko tresna terapeutikoekin ari gara esku hartzen. Interbentzio mota horren barruan sartzen da ingurunea aldatzeko plangintza, hala nola distraktoreak ezabatzea, jarduerak sinplifikatzea eta gaitasunekin bat datozen helburuak definitzea. Memoriarako kanpo laguntzak sartzea ere baliagarria izan daiteke (mugikorrean, egutegietan edo etxean arbeletan). Suspertzeko ariketak nekearekiko erresistentzia kontuan hartuta kalibratu beharko dira, ez baitugu nahi oso mugatuta dagoen energia suspertzeko ariketetan bakarrik kontsumitu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nLong covidaren ondorioek sintomatologia zabala hartzen dute, hala nola gabezia kognitiboak \u2013arreta arazoak, informazioaren prozesamendua moteltzea, zailtasun mnesiko eta exekutiboak\u2013 eta nahasmendu psikopatologikoak. Azken horiek antsietateari, depresioari eta loaren nahasmenduei egiten diete erreferentzia batez ere. Arnasa hartzeko zailtasunarekin eta disfuntzio kognitiboarekin batera, nekea da gaixotasunaren beste sintomarik ohikoenetako bat. Kalkulatzen da infekzio sintomatikoa duten pertsonen %15ek covid iraunkorra garatzen dutela, eta horrek, Espainian, milioi bat pertsona baino gehiago esan nahi du, eta horietatik %80 emakumeak dira.  Zenbait azterlanek kalte neurologikoa eta ondorengo narriadura kognitiboa argi eta garbi dokumentatzen dute.\n<\/div>\n","protected":false},"featured_media":59719,"menu_order":0,"template":"","format":"standard","categories":[683],"tags":[],"linea-asistencial":[985,1059,988,986,984],"class_list":["post-59715","articulo","type-articulo","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","linea-asistencial-5-arreta-soziosanitarioa","linea-asistencial-2-desgaitasun-intelektuala","linea-asistencial-3-kalte-zerebrala","linea-asistencial-1-osasun-mentala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo\/59715","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/articulo"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/articulo"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/59719"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=59715"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=59715"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=59715"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=59715"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}