{"id":24081,"date":"2016-09-06T00:00:00","date_gmt":"2016-09-06T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/suitzako-egoitzetako-zuzendariak-txurdinagabarrin-izan-dira\/"},"modified":"2016-09-06T00:00:00","modified_gmt":"2016-09-06T00:00:00","slug":"suitzako-egoitzetako-zuzendariak-txurdinagabarrin-izan-dira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/suitzako-egoitzetako-zuzendariak-txurdinagabarrin-izan-dira\/","title":{"rendered":"Suitzako egoitzetako zuzendariak Txurdinagabarrin izan dira"},"content":{"rendered":"<p><strong>Vaud kantonamenduko (Suitza) Establezimendu Sozio-sanitarioen Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko<\/strong> kideak <strong>Aita Mennik <\/strong>kudeatutako<strong> Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan<\/strong> egon dira gaur, gure lurraldean mendekoak artatzeko aplikatzen diren politikak ezagutzeko Bizkaira egiten ari diren bisitaren barruan.<\/p>\n<p><!--more--><strong>Sergio Murillok<\/strong>, Foru Aldundiko Norberaren Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusiak lagunduta, <strong>Jose Antonio Ezquerrak<\/strong>, Aita Menniko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, eta <strong>Xabier Altunak<\/strong>, biak Aita Menniko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Suitzako ordezkariei harrera egin diete. Ezquerrak Txurdinagabarriko egitura, funtzionamendua eta zentroko jarduerari buruzko datu estatistikoak azaldu dizkie. Bestalde, <strong>Carlos Arenas<\/strong> doktoreak Osakidetzako sistemekin duten loturari buruz hitz egin die, izan ere, horrela lortzen dituzte egoiliarren historia klinikoa. Azkenik, <strong>Nagore Aguirregabiriak<\/strong>, RAI (Resident Assessment Instrument) metodologiaren erabilera azaldu die, egoiliar bakoitzaren balorazio pertsonalizatua egiteko.<\/p>\n<p>Gero, taldeak egoitzako zenbait eremu bisitatu ditu, horien artean <strong>gimnasioa<\/strong> edo <strong>zentzumenak suspertzeko aretoa<\/strong>. Halaber, zenbait minutu egon da begiraleekin jarduerak egiten ari ziren egoiliarren talde batekin.<\/p>\n<p>Goizean, <strong>Isabel Sanchez Roblesek<\/strong>, Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Suitzako ordezkaritza hartu du Foru Jauregian, eta goiz osoan zenbait lan-bilera izan ditu Gizarte Ekintzako foru saileko ordezkariekin. Taldeak mendetasun-egoeren ebaluazioan eta orientazioan Bizkaian duten esperientzia ezagutu nahi du. Lurraldeko politikak, Aldundiak zuzendutakoak, erreferente bihurtu dira Europa mailan, aldaketa demografikoaren baterako erronkari aurre egiteko moduarengatik.<\/p>\n<p>Lausanan hiriburua duen Suitzako kantonamenduko egoitza-zentroetako hamar exekutiboen interes berezia agertu dute Aldundiak arlo hauetan egindako politiketan: zainketetan oreka berri bat sustatzea; kontratazio-sistemak edo inplementatutako gizarte-zerbitzuak hitzartzea eta haien kalitatea bermatzeko formulak; gizarte eta osasun politiken maila anitzeko egituraketa eta koordinazioa, eta zahartzearekin eta desgaitasunarekin lotutako berrikuntza teknologikoak ezartzea.<\/p>\n<p>Suitzako ordezkaritzak <strong>Etxegoki apartamentuak<\/strong> ere ezagutu ditu. Aldundiko baliabide berritzailea da, desgaitasun fisikoa duten pertsonen bizi-proiektuak eta gizarte-partaidetza bultzatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu hori, Fekoor-ek kudeatzen du eta 2011. urtean irek izuen Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Katalogoan sartuta dago. Txurdinagako auzoan (Bilbo) kokatuta dago, eta gaur egun, desgaitasuna eta mendetasun-maila desberdinak dituzten 18 eta 65 urte arteko 34 pertsona daude. Etxegokiko arduradunek etxebizitzetan dauden abangoardiako kontrol-sistemak eta sistema domotikoak erakutsi dituzte. Sistema oso aurreratuak dira eta Etxegokiko auzokoei autonomia eta independentzia handia ematen diete.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<figure id=\"attachment_7549\" aria-describedby=\"caption-attachment-7549\" style=\"width: 751px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/20160831-vaud-txurdinagabarri-baja-3.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-7549\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/20160831-vaud-txurdinagabarri-baja-3.jpg\" alt=\"Suitzako egoitzetako zuzendariak Txurdinagabarrin izan dira\" width=\"751\" height=\"501\" title=\"\"><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-7549\" class=\"wp-caption-text\">Ezkerraldean, Jose Antonio Ezquerra, Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, eta Sergio Murillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Norberaren Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusia, Suitzako ordezkariekin.<\/figcaption><\/figure>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p><strong>Vaud kantonamenduko (Suitza) Establezimendu Sozio-sanitarioen Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko<\/strong> kideak <strong>Aita Mennik <\/strong>kudeatutako<strong> Bilboko Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan<\/strong> egon dira gaur, gure lurraldean mendekoak artatzeko aplikatzen diren politikak ezagutzeko Bizkaira egiten ari diren bisitaren barruan.<\/p>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/suitzako-egoitzetako-zuzendariak-txurdinagabarrin-izan-dira\/#more-24081\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Suitzako egoitzetako zuzendariak Txurdinagabarrin izan dira&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1689,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,685],"tags":[],"linea-asistencial":[985],"class_list":["post-24081","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-bilbo-txurdinagabarri-egoitza","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24081","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24081"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24081\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1689"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24081"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24081"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24081"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=24081"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}