{"id":24290,"date":"2019-01-10T00:00:00","date_gmt":"2019-01-10T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/txurdinagabarri-egoitza-irrati-estudio-bihurtu-da-ordu-batzuez\/"},"modified":"2024-10-22T15:08:58","modified_gmt":"2024-10-22T15:08:58","slug":"txurdinagabarri-egoitza-irrati-estudio-bihurtu-da-ordu-batzuez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/txurdinagabarri-egoitza-irrati-estudio-bihurtu-da-ordu-batzuez\/","title":{"rendered":"Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/?attachment_id=1663\">Txurdinagabarri Egoitza<\/a> irrati estudioa izan zen ordu batzuez, joan den abenduaren 15ean, <strong>Onda Vasca etxearen \u201cNunca ser\u00e1s tan joven\u201d programa grabatzeko<\/strong>.<\/p>\n<p><!--more--><br \/>\nAre nagusia txiki geratu zen programako taldekideak eta Egoitzako egoiliarrak, senideak eta langileak a hartzeko, denek nahi izan baitzuten aukera aprobetxatu. Ia bi orduz, <strong>Txemi del Olmo<\/strong>k eta <strong>Jokin Gonzalez<\/strong>ek \u2013eta uhinetan antzezten dituzten pertsonaiek\u2013 lagundu egin ziguten Txurdinagabarriko egunerokotasuna nola den azaltzen. <strong>&#8220;Encarna Vales&#8221;<\/strong>ek barre eginarazi zigun bere ateraldiekin, eta gabon kantak abesarazi zizkigun, senideei eta langileei etengabe galdetzen zien bitartean, eta berdin <strong>Asier &#8220;Pin&#8221;<\/strong> bekadunak eta <strong>Encarna<\/strong> eta <strong>Caridad<\/strong> egoiliarrek ere, egun batez kazetari jardun zutelarik. Musika gure jai askotan ohiko partaide izaten den <strong>Koldo Presa<\/strong>ren habaneren eskutik iritsi zen, eta <strong>Irati Morales<\/strong>ek ahots hunkigarria jarri zuen.<\/p>\n<p>Txurdinagabarriko zuzendari <strong>Mertxe Sagarna<\/strong>k <strong>San Benito Menni<\/strong>ren figura gogorarazi zuen, eta nola fundatu zuen Aita Menni Ospitalea 1888 hartan; egoitzaren egitura osoaren jarduera inspiratzen dituen lerro nagusiak azaldu zituen \u2013pertsonari eta zahartze aktiboari zuzendutako arreta\u2013.<\/p>\n<p>Hainbat lagunek azaldu zuten oso pozik daudela euren senideek jasotzen duten arretarekin, eta, nabarmendu zutenez, beste egoitza batzuekin alderatuta, Txurdinagabarri oso etxekoa da. Oso zaintza espezializatuak daudela ere nabarmendu zuten, horrelakorik behar duten pertsonentzat, osasun arazo larriagoak dituztelako edo narriadura kognitibo handiagoa dutelako.<\/p>\n<p>Mertxez gain, Txurdinagabarriko taldeko beste kide gatzuk ere igaro ziren mikrofonoaren aurretik. <strong>Maria Mu\u00f1oz<\/strong>ek \u2013erizaintzako ikuskatzailea\u2013, <strong>Ibane Osa<\/strong> erizainak eta <strong>Arantza Villa<\/strong> gerokultoreak euren eguneroko zereginak eta lana nola garatzen duten azaldu zuten, eta txalo zaparrada bat jaso zuten Arantzak esplikatu zuenean laguntzaileak direla egoiliarrei egun on eta gabon esaten dietenak, eta alaitasuna helarazi eta bizitza errazago bihurtzen dietenak. <strong>Ainara Anton<\/strong> monitoreen ordezkaritzan aritu zen, eta argitu zuen Txurdinagabarrin bizi direnen maitasunak lagundu egiten diola denok pairatzen ditugun egun txarrak jasaten, eta taldeak begirale taldeko kideekin antolatzen dituen askotariko ekintzak zerrendatu zituen.<\/p>\n<p><strong>Nagore Aguirregabiria<\/strong> gizarte langileak eta <strong>Joana Lopez<\/strong> psikologoak uhinetan hitz egin zuten, azaltzeko nola funtzionatzen duen egokitzapen prozesuak, horretan familiak jokatzen duen rol erabakigarria, eta nola egiten diren ebaluazio neuropsikologikoa eta osasun egoerari eta egoera funtzionalari buruzkoak, Arreta Plan Indibidualizatua prestatzeko. &#8220;Pertsonari eta familiari egin behar diogu harrera, eta prozesuan lagundu, zalantzak argituz eta orientatuz \u2013azaldu zuen Nagorek\u2013. Familia da senideen zutabea. Gu hemen gaude, baina garrantzitsuenak senideak dira\u201d. Joanak nabarmendu zuenez, APIa, finean, \u201cpertsonaren bizi proiektua sustatzeko\u201d aukera ematen digun tresna bat da&#8221;.<\/p>\n<p>Elkarrizketa eta elkarrizketa artean, broma eta broma artean, eta abesti eta abesti artean, Solokoetxeko Adinekoen Elkarteko Estudio Antzerki taldeko <strong>Mercedes Martinez<\/strong>ek \u201cPobrecita viejita\u201d bakarrizketa antzeztu zuen. Antzerki taldea Txurdinagabarri eta beste adinekoen beste zentro batzuetara joan ohi da obrak eskaintzera.<\/p>\n<p>Futbolari Beteranoen Espainiako Federazioko lehendakari <strong>Juan Mari Zorriqueta<\/strong>k ere jarri zituen entzungailuak, futbolean oinarritutako erreminiszentzi tailerrei buruz hitz egiteko; egitasmoa Txurdinagabarrin eta Valentziako egoitza batean hasi zen proba moduan Espainian, eta 2018an estatu osoko adineko 21 zentrotan garatu da. Tailerrak, azaldu zuenez, aukera eman digute jakiteko \u201coso zaila dela kognizioan eragiten, baina aurrerapenak lortzen dira parte hartzaileen komunikazioan, sozializazioan eta autoestimuan\u201d.<\/p>\n<p>Baina goizeko benetako protagonistak Txurdinagabarriko adinekoak izan ziren, \u201cgaztetasun metatua duten pertsonak\u201d, \u201cNunca ser\u00e1s tan joven\u201d lanean esaten dutenez. <strong>Goya<\/strong>k eta haren alaba <strong>Izaskun<\/strong>ek kontatu ziguten nola iritsi ziren egoitzara, nola bizi izan zituzten lehen une haiek, eta orain nola sentitzen diren. \u201cHasieran gogorra da, ni berarekin bizi nintzen, eta abandonatzen ari nintzelako sentsazioa neukan, baina amatxuk animo handia dauka, eta oso ongi egokitu zen\u201d, gogoratu zuen Izaskunek. Goyak, berriz, aitortu zuen egoitzara joan zela \u201cetxean ezin zelako egon\u201d, eta nabarmendu du bertan bizi ziren egoiliarrek oso \u201charrera ona\u201d egin ziotela.<\/p>\n<p><strong>David Morin<\/strong> egoiliarrak konkistatu egin zituen &#8220;Nunca ser\u00e1s tan joven&#8221; laneko taldea, hainbeste, \u201cAsteko erradioaktiboa\u201d izendatu zutela, bere adore, dinamismo eta sinpatiagatik. Bere sindikalista garaiko hainbat alderdi kontatu zizkigun, eta ahal duen guztian laguntzen saiatzen dela. \u201cFuntsezkoena da ez kikiltzea, espiritu gaztea edukitzea\u201d, esan zuen, eta ondoren txalo sarta ederra jaso zuen, esan zuenean \u201cemakumeak direla gehien borrokatzen direnak euren eskubideen alde\u201d; Irati Moralesek ere kanta bat eskaini zion, 1975ean Ceciliak argitaratu zen \u201cUn ramito de violetas\u201d ezaguna.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.personamayor.org\/wp-content\/uploads\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-6.jpg\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-18341\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-6-150x150-2.jpg\" alt=\"Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez\" width=\"150\" height=\"150\" title=\"\"><\/a> <a href=\"https:\/\/www.personamayor.org\/wp-content\/uploads\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-5.jpg\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-18339\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-5-150x150-2.jpg\" alt=\"Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez\" width=\"150\" height=\"150\" title=\"\"><\/a> <a href=\"https:\/\/www.personamayor.org\/wp-content\/uploads\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-4.jpg\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-18337\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-4-150x150-2.jpg\" alt=\"Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez\" width=\"150\" height=\"150\" title=\"\"><\/a> <a href=\"https:\/\/www.personamayor.org\/wp-content\/uploads\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-3.jpg\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-18335\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-3-150x150-2.jpg\" alt=\"Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez\" width=\"150\" height=\"150\" title=\"\"><\/a> <a href=\"https:\/\/www.personamayor.org\/wp-content\/uploads\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-2.jpg\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-18333\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-2-150x150-2.jpg\" alt=\"Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez\" width=\"150\" height=\"150\" title=\"\"><\/a> <a href=\"https:\/\/www.personamayor.org\/wp-content\/uploads\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-1.jpg\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-18331\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/residencia-ancianos-bilbao-onda-vasca-1-150x150-2.jpg\" alt=\"Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez\" width=\"150\" height=\"150\" title=\"\"><\/a><\/p>\n<p><strong>Entzun ezazu programa:<\/strong><\/p>\n<p><iframe id=\"audio_30816719\" style=\"border: 1px solid #EEE; box-sizing: border-box; width: 100%;\" height=\"200\" frameborder=\"0\" scrolling=\"no\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\" data-cookieconsent=\"marketing\" data-src=\"https:\/\/www.ivoox.com\/player_ej_30816719_4_1.html?c1=ff6600\"><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/?attachment_id=1663\">Txurdinagabarri Egoitza<\/a> irrati estudioa izan zen ordu batzuez, joan den abenduaren 15ean, <strong>Onda Vasca etxearen \u201cNunca ser\u00e1s tan joven\u201d programa grabatzeko<\/strong>.<\/p>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/txurdinagabarri-egoitza-irrati-estudio-bihurtu-da-ordu-batzuez\/#more-24290\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Txurdinagabarri Egoitza irrati estudio bihurtu da ordu batzuez&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":6111,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,685,684],"tags":[915,890],"linea-asistencial":[985],"class_list":["post-24290","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-bilbo-txurdinagabarri-egoitza","category-zentroak-pm","tag-bilbo","tag-txurdinagabarri-egoitza","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24290","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24290"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24290\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":69520,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24290\/revisions\/69520"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6111"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24290"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24290"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24290"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=24290"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}