{"id":32991,"date":"2021-07-26T00:00:00","date_gmt":"2021-07-26T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/iris-oinez-munduko-lehen-exoeskeleto-pediatrikoari-esker-atlas-2030\/"},"modified":"2022-11-09T19:10:06","modified_gmt":"2022-11-09T19:10:06","slug":"iris-oinez-munduko-lehen-exoeskeleto-pediatrikoari-esker-atlas-2030","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/iris-oinez-munduko-lehen-exoeskeleto-pediatrikoari-esker-atlas-2030\/","title":{"rendered":"Iris oinez munduko lehen exoeskeleto pediatrikoari esker: Atlas 2030"},"content":{"rendered":"<p><strong>Espainiako teknologiako exoeskeleto honek CE kalitate zigilua lortu berri du. Aita Menni Ospitaletik eskerrak eman nahi dizkiogu Marsi Bionics konpainiari gure paziente txikiari eta haurren errehabilitaziorako dugun unitateko lantaldeari exoeskeletoa probatzeko, bati, eta ezagutzeko, besteari, eman dien aukeragatik. Izan ere, berak egin du errealitate Automatika eta Robotikako Zentro Mistoko (CAR) lantaldeak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak (UPM) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) garatu zuten proiektua.<\/strong><\/p>\n<p>I<strong>risek<\/strong> hamar urterekin ibiltzearen sentsazioa lehen aldiz esperimentatzean, baloi bat oinarekin jaurtitzean edo Doraemon paseatzean duen zoriontasun aurpegiak dena esaten du.\u00a0Gainera, haren begiradak eta irribarreak mezu inplizitua daramate, argi eta garbi: ikerketak, zientziak, garapen teknologikoek neurri handian hobetu dezakete berak bezala zailtasun gehiago dituzten pertsonen etorkizuna.<\/p>\n<p>Horregatik, Aita Menni Ospitaleak teknologiaren abangoardian egon nahi du beti.<\/p>\n<p><strong>Iris garuneko paralisiarekin jaio zen,\u00a0 umetxotatik astero etortzen da Bilboko Ega\u00f1a kaleko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentrora. Han probatu ahal izan du <\/strong><a href=\"https:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/marsi-bionics-nos-presenta-su-exoesqueleto-infantil-pionero-en-el-mundo-y-la-ortesis-activa-de-rodilla-mak\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Atlas 2030 exoeskeletoa<\/a><strong>. <em>&#8220;Iris ahalik eta gehien gaitzea, ahalik eta osasuntsuen egotea eta ahalik eta zoriontsuena izatea lortzea; emozionalki, intelektualki eta fisikoki ahalik eta gehien garatzea da saioen helburua&#8221;,<\/em> azaldu du Pedro Lasagabasterrek, haurraren aitak, sentsazio berri horien guztien aurrean haurrak dituen erreakzioak hunkituta ikusten dituen bitartean.<\/strong>\u00a0<em>&#8220;Ez dut inoiz alaba hain posizio onean eta hain gustura ikusi, bere hamar urteetan&#8221;, adierazi du.<\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=nU6Iw3LGzzc&amp;t=1s\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-56206\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Play-video-Iris-1.jpg\" alt=\" width=\" height=\"494\" title=\"\"><\/a><\/p>\n<h4>Ibiltzeak dakarren irabazia<\/h4>\n<p><em>&#8220;Esperientzia handia dugu hainbat arrazoirengatik neurogarapenean asaldurak dituzten haurren tratamenduan.<\/em> <em>Haien fisioterapeutok badakigu kolektibo horretako\u00a0 batzuek ezin izango dutela ibiltzearen funtzioa eskuratu, gaur egun merkatuan ditugun tresnak kontuan hartuta ere&#8221;, azaldu du Irma Garciak, Haurren Errehabilitazio Unitateko pediatriako fisioterapeutak.<\/em>\u00a0<em>&#8220;Ibiltzearen onurak asko direlako eta ezagutzen ditugulako; badakigu ez ibiltzeak konplikazioak dakarzkigula, esaterako, konplikazio muskulueskeletikoak, gorputz adarren deformazioak, bizkarrezurreko alterazioak (eskoliosia agertzea, adibidez), aldaketan\u00a0 luxazioak agertzea\u2026.<\/em> <em>Ez ibiltzeak arnas eremuari eragiten dio, hezurretako mineral dentsitatea gutxitzen du eta erraz hautsi daitezkeen hezur hauskorrak sortzen ditu.<\/em> <em>Hitz batean, gauza jakina da ibiltzeak, oinez ibiltzeak, onura asko dituela; <strong>oso garrantzitsua da txiki guztiak zutik jartzea eta ibiltzea<\/strong>&#8220;.<\/em><\/p>\n<p>Gure adituak azpimarratzen du <strong>onurak ez direla soilik fisikoak, kognitiboak ere badirela \u2013 garapen egokirako funtsezkoak \u2013, baita sozialak, ludikoak, haurra taldean sartzekoak&#8221; ere, eta, batez ere, <em>onura emozionalak ere badira, bai haurrarentzat, bai haren familia ingurunearentzat<\/em><\/strong><em>\u201d.<\/em><\/p>\n<blockquote><p>Aita Menni Ospitalearentzat harro egoteko modukoa da Marsi Bionicsek bere Atlas exoeskeletoa gure instalazioetan aurkeztea eta Iris gure paziente txikiarekin probatu ahal izatea eta hari hamar urterekin oinez ibiltzeko esperientzia eskaintzea<\/p><\/blockquote>\n<h4>ATLAS 2030 exoeskeletoa<\/h4>\n<p><a href=\"https:\/\/www.marsibionics.com\/atlas-pediatric-exo-pacientes\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">ATLAS 2030<\/a> ibiltzeko gai ez diren haurrentzat bereziki diseinatua izan da. Munduko lehen exoeskeleto pediatrikotzat jotzen da, eta Marsi Bionics konpainia espainiarrak jarri du merkatuan gailu elektromekaniko eta adimentsu hori. Konpainia hori Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenetik (CSIC) sortu zen, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak babesten du. Zortzi urteko garapenaren ondoren, joan den maiatzean &#8216;CE marka&#8217; eta Sendagaien Europako Agentziaren (EMA) baimena lortu zituen errehabilitazioko ospitale eta kliniketan erabiltzeko. Robota 8 artikulazio aktibok osatzen dute, eta muskuluen funtzionamendua imitatzen dute eta haurrei eusten eta ibiltzen laguntzen diete.<\/p>\n<p><strong>Irisek hilaren 21ean eta 22an probatu ahal izan zuen Bilboko Aita Menni Neurrehabilitazio Zentroan, gure fisioterapeuta Irma Garciaren eta bere lankide CSICeko Carlos Cumplidoren eta Marsi Bionicseko Fernando\u00a0 Aneidoren laguntzarekin.<\/strong> Esperientzia zirraragarria izan zen, ez bakarrik Iris berarentzat. Eta horrela kontatu zuen TVEren EAEko albistegiak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"es\">Iris, una ni\u00f1a vasca, utiliza el primer <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/exoesqueleto?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">#exoesqueleto<\/a> pedi\u00e1trico del mundo en el hospital Aita Menni de <a href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/Bilbao?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">#Bilbao<\/a>, desarrollado por <a href=\"https:\/\/twitter.com\/MarsiBionics?ref_src=twsrc%5Etfw\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">@MarsiBionics<\/a> | <a href=\"https:\/\/twitter.com\/dc_menni?ref_src=twsrc%5Etfw\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">@dc_menni<\/a> <a href=\"https:\/\/t.co\/kVDiRa3ybB\" rel=\"nofollow\">pic.twitter.com\/kVDiRa3ybB<\/a><\/p>\n<p>\u2014 RTVEPaisVasco (@RTVEPaisVasco) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/RTVEPaisVasco\/status\/1418217113458667528?ref_src=twsrc%5Etfw\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">2021(e)ko uztaila(r)en 22a<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><script async src=\"https:\/\/platform.twitter.com\/widgets.js\" charset=\"utf-8\"><\/script><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-56195\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Iris-paseo-yegua.jpg\" alt=\" width=\" height=\"399\" title=\"\"><\/p>\n<p><em>&#8220;Orain dauden aukera teknologikoekin, horrelako garapenak <strong>Iris<\/strong> bezala ibili ezin direlako asko sufritzen duten haurrentzat erabili behar dira&#8221;, adierazi du aitak, itxaropentsu.<\/em>\u00a0<strong>Pedro Lasagabasterrek eskerrak eman nahi dizkio Elena Garcia zientzialariari, Marsi Bionics enpresaren sustatzaileari, &#8220;<em>egindako ahaleginagatik eta laguntzeko erakutsi duen borondateagatik<\/em>&#8220;.<\/strong><\/p>\n<p>Atlas 2030ekin ibiltzearen funtzioa lantzeko aukera iristen den bitartean, <strong>Irisek<\/strong> eta bere familiak estimulu bila jarraitzen dute, paseatzen eta modu alternatiboetan mugimenduaz gozatzen. Animo, txapeldun!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nEspainiako teknologiako exoeskeleto honek CE kalitate zigilua lortu berri du. Aita Menni Ospitaletik eskerrak eman nahi dizkiogu Marsi Bionics konpainiari gure paziente txikiari eta haurren errehabilitaziorako dugun unitateko lantaldeari exoeskeletoa probatzeko, bati, eta ezagutzeko, besteari, eman dien aukeragatik. Izan ere, berak egin du errealitate Automatika eta Robotikako Zentro Mistoko (CAR) lantaldeak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak (UPM) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) garatu zuten proiektua.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/iris-oinez-munduko-lehen-exoeskeleto-pediatrikoari-esker-atlas-2030\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Iris oinez munduko lehen exoeskeleto pediatrikoari esker: Atlas 2030&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":29352,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1020,1104],"tags":[],"linea-asistencial":[986],"class_list":["post-32991","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-bilbo-neuroerrehabilitazio-zentroa","category-haurren-errehabilitazioa","linea-asistencial-3-kalte-zerebrala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32991","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=32991"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32991\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":55837,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32991\/revisions\/55837"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29352"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=32991"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=32991"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=32991"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=32991"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}