{"id":33407,"date":"2017-02-28T00:00:00","date_gmt":"2017-02-28T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/iktusak-asaldura-psikikoak-ekarri-izan-ohi-ditu-tartean-suminkortasuna-eta-emozioak-ezagutzeko-zailtasuna\/"},"modified":"2023-01-20T09:27:30","modified_gmt":"2023-01-20T09:27:30","slug":"iktusak-asaldura-psikikoak-ekarri-izan-ohi-ditu-tartean-suminkortasuna-eta-emozioak-ezagutzeko-zailtasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/iktusak-asaldura-psikikoak-ekarri-izan-ohi-ditu-tartean-suminkortasuna-eta-emozioak-ezagutzeko-zailtasuna\/","title":{"rendered":"Iktusak asaldura psikikoak ekarri izan ohi ditu, tartean suminkortasuna eta emozioak ezagutzeko zailtasuna"},"content":{"rendered":"<p><strong>IKTUSAREN ONDOREN HAIN OHIKOAK IZAN OHI DIREN NAHASMENDU PSIKOPATOLOGIKO HORIEI BURUZKO BI AZTERKETA AURKEZTU DITUGU pSIKOGERIATRIAKO ESPAINIAKO SOZIETATEAREN XXIII. BILTZAR NAZIONALEAN <\/p>\n<p><\/strong><\/p>\n<p>Iktusak makina bat asaldura psikiko eragin ditzake: portaeraren gaineko nahasmenduak, aldaketa emozionalak, delirioak, defizit kognitiboak, dementzia\u2026 <strong>Suminkortasuna<\/strong>\u00a0nagusi da portaeraren nahasmenduen barnean, eta horrekin batera, agresibitatea, egozentrismoa, apatia edo zurruntasun kognitiboa bezalakoak. Baina <strong>ezagutza eta portaera mailako aldaketa horiek, gaur egun arte, oso gutxi aztertu eta gutxi hartu dira kontuan iktusaren tratamenduan, <\/strong>jasaten duten pertsonen eta haien familien eguneroko bizitza markatzen duten arren.<\/p>\n<p>Aita Menni Ospitaleko neuropsikologoa den <a href=\"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/eu\/giza-talde-aparta\/naiara-mimetza-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Naiara Mimentza<\/a>\u00a0bere doktorego-tesia iktusaren asaldura psikopatologikoen eta, espezifikoki, suminkortasunaren azterketan oinarritzen ari da, kontzeptu hori \u201c<em>asko erabiltzen baita iktusa duten gaixoak deskribatzeko<\/em>\u201d. Haren ustez, kontzeptua \u201c<em>ez dago oso definitua<\/em>\u201d literatura zientifikoan, eta maiz trukatzen da agresibitatearekin, liskarrarekin eta haserrearekin. Ikerketaren aurrerapena hilaren 25ean aurkeztu zen Deustuko Unibertsitatean egindako\u00a0<a href=\"https:\/\/sepg.es\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Psikogeriatriako Espainiako Sozietatearen <\/a> XXIII. Biltzar Nazionalean. Ikerketarako, Garuneko Erasanen Unitateko 45 gaixo hartu ziren, 18 eta 80 urte artekoak, ulermenerako eta komunikaziorako defizitik gabe. Alde batera utzi ziren iktusaren ondorio hauek zituzten pertsonak: mintzaira mistoaren nahasmendu larria, hondamen kognitibo larria, iktusaren aurreko lesio neurologikoa edo ACV aurreko nahasmendu psikiatrikoak.<\/p>\n<p>Aurretiko ondorioek erakusten dute pertsona horien erdiak edo suminkortasuna zutela, gizonen eta emakumeen artean alde handirik izan gabe, lateralitatea, iktusaren edo sekuelen kokapena eta funtzionalitatea. <strong>Naiara Mimentzak,<\/strong><strong>\u00a0<\/strong>ordea, <strong>lotura garbia ikusten du suminkortasuna, agresibitatea, depresioa, antsietatea eta apatiaren artean. <\/strong>Era berean, lanaren arabera, <strong>ohikoa da nahasmendu psikikoak eta kognitiboak konbinatzea. <\/strong>Emaitzak aurkezterakoan, ikertzaileak laginaren isuriaren berri eman zuen; izan ere, berak hartutakoak <a href=\"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/eu\/menni-sarea\/menni-sarea-euskal-herrian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Ospitalizazio Unitateko <\/a>gaixoak dira, hots, ondorio larriko iktusetik errehabilitazio intentsiborako hautagaietara bitartekoak. Edonola ere, suminkortasunaren inpaktua nabarmendu zuen, esate baterako, familiaren bizikidetzan, errehabilitazioaren onuran edo zaintzaileari sor dakiokeen gainkargan.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-31470\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Reconocimiento-emociones-ictus.jpg\" alt=\"Reconocimiento-emociones-ictus\" width=\"600\" height=\"402\" title=\"\"><\/p>\n<h4><strong>Aurpegian islatutako emozioak interpretatzeko zailtasunak <\/strong><\/h4>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horrez gain, garuneko lesio larriak dituzten gaixo gehienek zailtasunak dituzte aurpegian emozioak ezagutzeko. Horixe da iktusaren ondoren ager daitekeen beste ondorioetariko bat. Jende askoren aurrean eta gertaera zientifiko honen esparru berean, Ahizpa Ospitalarien <a href=\"http:\/\/www.fundacion-iip.org\/IIP\/noticias\/psicologa-isabel-dominguez-defendio-tesis-10157.html\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Ikerketa Psikiatrikoen Institutuko <\/a><strong> Eduardo Gonz\u00e1lez<\/strong>ek aurpegietan emozioak ezagutzeko zailtasunari buruzko azterketaren emaitzak azaldu zituen; azterketa horretan, Aita Menniko 51 gaixok hartu dute parte.<\/p>\n<p>Oinarrizko 6 emozioak (alaitasuna, tristura, haserrea, sorpresa, beldurra eta nazka) aipatu ondoren, aurpegietan emozioak ezagutzeak funtzionamendu sozialerako eta komunikaziorako duen garrantzia azpimarratu zuen psikologo-ikerlariak. <strong>Garuneko lesio larriak dituzten gaixoen %10 eta %40 artekoek zailtasunak dituzte aurpegietan informazio emozionala ezagutzeko, <\/strong>eta zailtasun hori ez da defizit sentsoriala edo pertzeptiboa medio gertatzen. \u201cPronostiko txarreko\u201d erasan horrek, denboran ere mantentzen denak, gurpil zoro bat sortzen du. Lehenik eta behin, gizartera egokitu ezina bultzatzen du, horrek kaltetutako pertsona isolatzea, eta, aldi berean, ondorio emozionala sortzen dio, portaeraren nahasmenduekin eta, ondorioz, harreman sozialak eta laguntzakoak murrizten dira.<\/p>\n<p>Aurpegian oinarrizko 6 emozioak eta espresio neutroa adierazten zuten subjektuen 54 irudi ezagutzeko gonbita egin zitzaien gaixoei. <a href=\"http:\/\/www.proyectoscores.es\/pere.php\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><strong>Emozioak Ezagutzeko Ebaluazio-proba <\/strong><\/a>(PERE) <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=En0HaVxnwNY\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">David Gil<\/a>\u00a0psikologoak sortu zuen, eta eskizofrenia duten pertsonekin baliozkotu da, baina aurrez inoiz ez da erabili iktusa duten gaixoekin. Aurretiazko emaitzak kezkagarriak dira: iktusa duten gaixoen %80 inguruak zailtasun larriak erakutsi zituzten emozioak ezagutzeko. Beste azterketa batzuetan egindako aurkikuntzekin berretsita, emozio negatiboak (beldurra, tristura eta nazka) okerrago antzeman zituzten. \u201c<em>Iktusa zuten gaixoen batez besteko puntuazioak buru-nahaste larriarekin diagnostikatutako gaixoetan aurkitutakoak baino %20 baxuagoak izan ziren eta biztanleria arruntarenak baino %30 baxuagoak<\/em>\u201d. Klinikoek eremu horretan esku hartu beharra zegoela ikusita, Eduardo Gonz\u00e1lezek adierazi zuen testuinguruan jarritako programak, programa kolaboratiboak eta esperientzialak ezin hobeak diruditela ikaskuntza horiek orokortzeko.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-31509\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/Afectividad-en-el-ictus.jpg\" alt=\"Afectividad-en-el-ictus\" width=\"600\" height=\"402\" title=\"\"><\/p>\n<h4><strong>Afektibitatearen psikopatologia iktusean <\/strong><\/h4>\n<p>Beharbada\u00a0<a href=\"http:\/\/www.aita-menni.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Aita Menni Ospitaleak <\/a>gaixotasun mentalen arretan espezializazio tradizionala duelako edo, <strong>Kalte Zerebralen Zerbitzuak (1992 sortu zen, eta aurten 25 urte betetzen ditu) <\/strong>beti interes handia erakutsi du iktusaren psikopatologian, azaldu zuen zuzendariak. Kontuan izanik egoera afektiboak pentsamenduak zeharkatzen dituela eta horiek portaera mugitzen dutela, <a href=\"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/eu\/giza-talde-aparta\/jose-ignacio-quemada-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Jos\u00e9 Ignacio Quemada<\/a>\u00a0doktoreak hausnarketa batzuk egin zituen iktusaren nahasmendu afektiboen edo emozionalen inguruan. \u201c<em>Prozesu psikikoak kognitiboak, emozionalak, nahimenezkoak edo agian horien arteko konbinazioak dira<\/em>\u201c, gehitu zuen.<\/p>\n<p>ACV ondoren sortzen den psikopatologia edo portaera-mailako nahasmendua (<a href=\"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/la-irritabilidad-en-el-dano-cerebral\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">suminkortasuna,<\/a> agresibitatea, ekimena murriztea, egozentrismoa, infantilismoa, e.a.) aurretiko pertsonalitatearen interakzioaren, prozesu psikikoen disfuntzioaren edo ingurunearekiko elkarreragitearen emaitza da. <strong>Iktus ondorengo depresioa salbu (3 pertsonatatik 1ek izan dezake, <\/strong>eta gehiago aztertua da), <a href=\"http:\/\/da\u00f1ocerebral.es\/eu\/j-i-quemada-iktus-baten-ondoren-esfera-psikikoan-gertatzen-diren-aldaketak-ia-ia-unibertsalak-dira\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">esfera psikikoan gertatzen diren gainerako aldaketek <\/a>(inkontinentzia emozionala, apatia, eldarniozko ideiak, identitate-nahasmenduak, iktus ondorengo nekea,\u2026 ) ez dute arreta handirik jaso, eta alde batera uzten dira tratamendu-planak definitzerakoan. \u201c<em>Esku-hartze psikoedukatibo handiagoa, emozio-kontuetan aholkularitza gehiago eta desgaitasunera egokitzeko laguntza gehiago behar genuke<\/em>\u201c, esanez amaitu zuen Menni Sarearen arduraduna ere badenak. Aurrez, biltzarkide guztiei eskerrak eman zizkien gure adituek eskainitako \u2018<strong>Iktusaren psikopatologiari buruzko tailerrean<\/strong>\u2018 parte hartzeagatik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nIktusak makina bat asaldura psikiko eragin ditzake: portaeraren gaineko nahasmenduak, aldaketa emozionalak, delirioak, defizit kognitiboak, dementzia\u2026 Suminkortasuna\u00a0nagusi da portaeraren nahasmenduen barnean, eta horrekin batera, agresibitatea, egozentrismoa, apatia edo zurruntasun kognitiboa bezalakoak. Baina ezagutza eta portaera mailako aldaketa horiek, gaur egun&hellip;\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/iktusak-asaldura-psikikoak-ekarri-izan-ohi-ditu-tartean-suminkortasuna-eta-emozioak-ezagutzeko-zailtasuna\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Iktusak asaldura psikikoak ekarri izan ohi ditu, tartean suminkortasuna eta emozioak ezagutzeko zailtasuna&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":30097,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1012],"tags":[],"linea-asistencial":[986],"class_list":["post-33407","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-zentroak-dc","linea-asistencial-3-kalte-zerebrala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33407","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33407"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33407\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":57928,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33407\/revisions\/57928"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30097"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33407"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33407"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33407"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=33407"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}