{"id":34222,"date":"2017-05-31T00:00:00","date_gmt":"2017-05-31T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/aita-mennik-profesionalak-bizitzaren-amaierako-11249\/"},"modified":"2023-01-20T09:28:30","modified_gmt":"2023-01-20T09:28:30","slug":"aita-mennik-profesionalak-bizitzaren-amaierako-11249","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/aita-mennik-profesionalak-bizitzaren-amaierako-11249\/","title":{"rendered":"Aita Mennik profesionalak bizitzaren amaierako arazoen inguruan prestatzea sustatzen du"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><span><a href=\"gure-8216asistentzi-etikorako-batzordea8217-11166.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>ETIKOMeko<\/span><span><span>\u00a0<\/span><\/span><\/a><\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">kideak Sarelegi doktorearekin, lehena ezker aldetik hasita<\/span><\/span><\/p>\n<p><strong><span>Biztanleriaren zahartzearen <\/span><\/strong><span>eta gaixotasun askoren <strong>kronifikazioaren <\/strong>aurrean, aurretiazko borondateak jasotzen dituen agiria (bizi-testamentua edo aurretiazko argibideak) gero eta baliagarriagoa da; izan ere, gaixoek nahi dutena ezagutzen ez ezik, gaixotasunak edo zahartzaroak horiek adieraztea galarazten duenean errespetatzen ere laguntzen du. <\/span><span><\/span><\/p>\n<p><span>Pentsatu, hausnartu,\u2026 Nola ikusten duzu zure osasuna etorkizunean? Zuretzat zer da bizi-kalitatea? Nola zaintzea gustatuko litzaizuke fase terminalean? Zure organoak eman nahi dituzu? Pronostikoak bizitzaren amaiera gertu dagoela esaten duenean, <\/span><span><a href=\"gure-8216asistentzi-etikorako-batzordea8217-11166.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>Asistentziaren Etikako gure Komitearen<\/span><\/a><\/span><span>\u00a0(ETIKOM) helburuetarikoak dira prozesu horretan dauden pertsonak duintasunez artatzea eta haien eskubideak bermatzea. <strong><span>I\u00f1aki Saralegi<\/span><\/strong><span>, errealitate horrekin zerikusia duten gaietan aditua, Aita Menni Ospitalera gerturatu zen, ETIKOMek gonbidatuta, &#8220;Aurretiazko Borondateei&#8221; buruzko 4 orduko saioa emateko. \u00a0<\/span><\/span><\/p>\n<p><strong><span>Zaintzen eta tratamenduen plangintza\u00a0<\/span><span><\/span><\/strong><\/p>\n<p><span>Zure osasunean eragina duten erabakiak hartzerakoan zuk parte hartzen duzu edo nahiago duzu zure lekuan zure familiak edo osasun-langileek erabakitzea? Adierazi ezinaren unea iristen bazaizu, zure ordez nork egitea nahi duzu? Irakaskuntza-gelan bildutako pertsona gehienak jakin bazekiten aurretiazko plangintzaren kontzeptuak zer jasotzen duen eta kasu bakoitzean era horretako galderei erantzuna ematen diela. Halaber, gehienak ados agertu ziren pertsona batek bere bizitzaren amaiera bizitzeko moduaren inguruan norberaren nahiak -emozionalak eta espiritualak- idatzita eta erregistratuta izateak senitartekoei eta profesionalei erabakiak hartzen ematen dien laguntzarekin. Ezbairik gabe, denen arteko harremanak errazten ditu heriotza gerturatzen den etapa konplexuan, hitz hori batzuetan erabiltzea ere kosta egiten baita.\u00a0<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/charla-ultimas-voluntades-0.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><strong><span>Eskaera horretarako prestatzea\u00a0<\/span><span><\/span><\/strong><\/p>\n<p><span>Adineko pertsonekin edo gaixo oso larriekin heriotzaz hitz egitea ez da erraza. Saralegik, hala ere, mila elkarrizketatik gora egin ditu jada Araban. Osakidetzaren programak helburu bikoitza du: <strong>herritarrei informazioa ematea eta pertsona erraztaileak <\/strong>-normalean Gizarte Laneko, Medikuntzako edo Erizaintzako profesionalak- <strong>prestatzea. <\/strong>Programa Saralegik koordinatzen du, eta <\/span><span><span>Estatuko Osasun Sistemaren Jardunbide Egokietan<\/span><\/span><span> sartuta dago. Lan komunitario interesgarri horren bitartez lortu nahi da 2020rako %15era bitarte gehitzea aurretiazko borondateen agiria (ABA) erregistratu duten pertsonen kopurua. <\/span><em><span>&#8220;ABAk zalantzak eta beldurrak adieraztea errazten du, parte-hartzea sustatu, erabaki okerrak gutxiagotu eta estresa eta erabakien karga arintzen ditu<span>&#8220;,<\/span><\/span><\/em><span>\u00a0behin eta berriz esan zuen <strong>I\u00f1aki Saralegik<\/strong>, aurretiazko borondateen pertsona erraztailearengan babesa bilatzea gomendatzearekin batera eta gaixoarekin elkarrizketarik ez egitea ABA sinatzeko helburuarekin, <strong>haren balioen eta sinesmenen deliberamendua bultzatzea <\/strong>baizik. <\/span><span><a href=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/archivos\/201705\/reflexione_voluntades-anticipadas-1.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>Esteka<\/span><\/a><\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0honetan deskarga daitekeen bezalako <strong>hausnarketa-galdetegiak <\/strong><\/span><\/span><span>harreman klinikoan aurretiazko plangintza jorratzen lagun dezake. <\/span><span><\/span><\/p>\n<p><span>Baina plangintza haratago doa. Nork erabakiko du nire lekuan? Oso garrantzitsua da unea iristen denean ordezkari-lanak egingo dituen norbait izendatzea. Konfiantza hori hartzen duten pertsonek haren balioak ezagutu behar dituzte, gaixoa bizitzak merezi izatera bultzatzen duten gauzak zeintzuk diren, zer-nolako beldurrak dituen. Egoera zehatzetan (adib., tarte terminalean hiltzeko prozesua luzatzen duen tratamendua ukatzea edo onartzea) aukerak idatzita jartzeak zalantza asko argitzen ditu.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/dva-ventajas-1-0.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><strong><span>Pertsona bakoitzak bere erara idatzi dezake <\/span><\/strong><span><a href=\"https:\/\/www.osakidetza.euskadi.eus\/r85-pkvolu06\/eu\/contenidos\/informacion\/voluntades_anticipadas_prof\/eu_volunt\/voluntimpresos_e.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>aurretiazko borondateen agiria<\/span><\/a>,<\/span><strong><span>\u00a0baina balioa izateko, sinatzen duenak adin nagusikoa izan behar du eta <\/span><\/strong><span><span>erregistratu<\/span><\/span><span> <strong>egin behar du. <\/strong>Nahi izanez gero, atzera bota, gehitu edo berritu ahal izango du. Premia gertatzen bada, agiria erabiliko da, eta haren ordezkariak interpretatuko du, betiere indarrean den ordenamendu juridikoaren arabera. Informazio gehiago lortzeko, Saralegik, esate baterako, ondorengoa kontsultatzea gomendatzen du: <\/span><span><a href=\"https:\/\/www.juntadeandalucia.es\/salud\/rv2\/pdf\/guia_rva_nueva_v2.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Andaluziako Juntaren &#8216;Gu\u00eda para hacer la Voluntad Anticipada&#8217;.<\/span><\/a><\/span><span>\u00a0<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><span>Saralegi doktoreak <\/span><span><a href=\"http:\/\/www.coe.int\/en\/web\/conventions\/full-list\/-\/conventions\/treaty\/164\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Giza Eskubideei eta Biomedikuntzari buruzko Hitzarmena<\/span><\/a><\/span><span> aipatu zuen, Oviedon 21 herrialdek sinatua 1997. urtean, denboran aurreratutako borondateek duten garrantzia azpimarratzeko. Europako Kontseiluak bultzaturiko akordioak giza balioak defendatzen ditu garapen zientifikoen aurrean. Hizlariak gogoratu zuen <\/span><span><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-1986-10499\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Osasunaren inguruko 1986ko Lege Orokorrak<\/span><\/a><\/span><span> jadanik jasotzen zuela gaixoak bere tratamendu medikoaren inguruan zuen erabakitzeko eskubidea. Gure ingurunean, esparru juridikoa <\/span><span><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/pdf\/2002\/BOE-A-2002-22188-consolidado.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Euskal Autonomia Erkidegoko 41\/2002 Legean<\/span><\/a><\/span><span> osatzen da, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen Legean.\u00a0<\/span><\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nBizitzaren amaierarako prestatzearen inguruan hausnarketa egin dugu I\u00f1aki Saralegirekin. Plangintza aurreratuan aditua dena eta Gasteizko Santiago Ospitaleko mediku intentsibista gure zentroan izan da Asistentziaren Etikako Komiteak gonbidatuta.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/aita-mennik-profesionalak-bizitzaren-amaierako-11249\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Aita Mennik profesionalak bizitzaren amaierako arazoen inguruan prestatzea sustatzen du&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":25380,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1040,1069,1071],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34222","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-bioetica","category-bioetika","category-ezagutza","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34222","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34222"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34222\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":57946,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34222\/revisions\/57946"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25380"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34222"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34222"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34222"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34222"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}