{"id":34243,"date":"2017-05-10T00:00:00","date_gmt":"2017-05-10T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/aita-menniko-tailer-okupazional-aurrekoek-11211\/"},"modified":"2023-01-20T09:28:18","modified_gmt":"2023-01-20T09:28:18","slug":"aita-menniko-tailer-okupazional-aurrekoek-11211","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/aita-menniko-tailer-okupazional-aurrekoek-11211\/","title":{"rendered":"Aita Menniko tailer okupazional eta lan aurrekoek hazkunde betean ospatu dute Lanaren Eguna"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>Gaur egun, gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten Aita Menniko 200 lagunek baino gehiagok egunero parte hartzen dute ospitaleko bertako tailer okupazional eta lan aurrekoetan. \u00a0Lan munduarekiko duten hurbiltasunagatik, joan den aste osoan egindako hainbat ekitaldiren bitartez parte hartu zuten Lanaren Egunaren ospakizunean.\u00a0<\/p>\n<p>OMEren Europarako Bulego Erregionalaren eta Europar Batzordearen Osasun Mentaleko Erabiltzailearen Ahalduntze\u00a0proiektuak dioenez, \u201cahalduntzea\u201d osasuna sustatzeko funtsezko kontzeptua da, eta, horren bitartez, norbanakoek eta taldeek euren bizitzari buruzko ezagutza eta kontrol handiagoa lortzen dute. Pertsona ororentzat, gizartean sartuta egotea eta parte hartzea ezinbestekoa da.<\/p>\n<p>Gizarte langilearen parte izateak justifikatu egiten du lagun askok Lanaren Egunaren ospakizuneko ekitaldietan parte hartu ahal izatea, goizero jaiki eta lanera joaten direlako \u2013izan lanpostu egokitua, babestua, laguntzak dituena, arrunta, etab.\u2013, eta izan gaixotasun mentala edo desgaitasuna intelektuala edo ez izan. \u00a0Halaber, gizarte plural horretan partaideak direla eta ekarpena egiten dutela sentitzeko, gure tailerretan parte hartzen duten lagunek aukera izan dute jai hori modu normalizatuan bizi ahal izateko.\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/dia-del-trabajo-1-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Horregatik, joan den ostiralean, gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten pertsonek, begiraleen laguntzaz, ospakizun bat antolatu zuten, eta elkartu eta tailer okupazionaletan eta lan aurrekoetan urtean zehar bizi izan dituzten esperientziak partekatu zituzten. Tailerrak hauek dira:<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Industri tailerra<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Ehungintza tailerra<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Kanpoaldeak garbitzeko eta lorezaintza tailerra<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Zapi tailerra<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Papera birziklatzeko eta koadernatzeko tailerra<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Baratzezaintza terapeutiko eta okupazionala<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Sukaldaritza landare eta landare aromatikoen tailerra<\/p>\n<p>Eta larunbat goizean, aste ixteko, hitzaldi-solasaldi bat egin zen, eta ikus-entzunezko bat ikusi zen gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen integrazio soziolaboralari buruz. \u201c<a href=\"http:\/\/www.rtve.es\/alacarta\/videos\/cronicas\/cronicas-fabrica-sentido\/1680211\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">La Fageda, fabrika zentzuduna<\/a>\u201d. Irudien bitartez, besteak beste, elkarrekin partekatu zituzten ideiak, bizitzako esperientziak, hobetzeko proposamenak, etorkizunerako erabakiak, taldearen partaide izatearen zentzua eta taldearen kohesioa\u2026\u00a0<\/p>\n<p><div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div><iframe loading=\"lazy\" width=\"535\" height=\"301\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/7DDBQSAuwtI\" frameborder=\"0\"><\/iframe><\/p>\n<p>Finean, aurreko astean berriro berretsi zen gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten eta egunero jaiki eta lanpostura joaten diren 211 lagunek osatzen duten sare soziala.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nGaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten lagunek egunero parte hartzen dute ugaritzen jarraitzen duten tailer okupazional eta lan aurrekoetan. Bere 211 kideek Maiatzaren Lehena ospatu zuten.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/aita-menniko-tailer-okupazional-aurrekoek-11211\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Aita Menniko tailer okupazional eta lan aurrekoek hazkunde betean ospatu dute Lanaren Eguna&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":25371,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1044,1],"tags":[],"linea-asistencial":[979],"class_list":["post-34243","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-medio-ambiente","category-sin-categorizar","linea-asistencial-1-salud-mental","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34243","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34243"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34243\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":57940,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34243\/revisions\/57940"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25371"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34243"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34243"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34243"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34243"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}