{"id":34257,"date":"2017-03-01T00:00:00","date_gmt":"2017-03-01T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/aita-mennitik-etxetek-kudeatzen-dugu-11029\/"},"modified":"2023-01-20T09:40:33","modified_gmt":"2023-01-20T09:40:33","slug":"aita-mennitik-etxetek-kudeatzen-dugu-11029","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/aita-mennitik-etxetek-kudeatzen-dugu-11029\/","title":{"rendered":"Aita Mennitik Etxetek kudeatzen dugu"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>Orain dela hilabete batzuetatik hona, <strong>Aita Mennik<\/strong> <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zer-egiten-dugun\/mendekotasunerako-laguntza-teknikoak\/\"><strong>Etxetek<\/strong><\/a> kudeatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Laguntza produktuen eta Irisgarritasunaren Foru Zerbitzua. \u00a0Erakundearen helburua da laguntzea desgaitasuna duten pertsonen edo mendekotasun egoeran daudenen autonomia sustatzea eta laguntza erraztea. Horretarako, Orientazio Departamentuko arduradun <strong>Sonia Espin<\/strong>ek adierazi duenez, <strong>Etxetek<\/strong>en hau eskaintzen da:<\/p>\n<ul>\n<li>dauden laguntza produktuei eta ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzko informazioa eta orientazioa, irisgarritasuna hobetu ahal izateko.<\/li>\n<li>laguntza produktu berreskuragarrien mailegu edo behin-behineko lagapen sistema bat, eguneroko jarduerak egin ahal izateko.<\/li>\n<li>laguntza produktu berreskuraezinak erosteko laguntza ekonomikoak.<\/li>\n<li>\u00a0ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak, pertsonak etxe barruan duen irisgarritasun eta autonomia maila hobetzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Zerbitzua <a href=\"https:\/\/egoitza.gipuzkoa.eus\/ogasuna\/normativa\/docs\/VL0000019214_20090101.HTML\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">87\/2008 Foru Dekretuak<\/a>, abenduaren 23koak, erregulatzen du, eta bertatik eguneroko bizitzako ekintzak egiteari buruzko arazo guztiak lantzen dira. Ematen dituen laguntza moten bitartez Etxetekek eskaintzen dituen soluzioen ideia bat izan dezakegu:<\/p>\n<ul>\n<li>komun eta dutxako osagarriak<\/li>\n<li>segurtasun pertsonaleko elementuak<\/li>\n<li>altzari egokituak<\/li>\n<li>jasotzeko eta lekualdatzeko gailuak<\/li>\n<li>aulki gurpildun motordunak<\/li>\n<li>aulki bereziak<\/li>\n<li>ibilgailua egokitzea eta erostea<\/li>\n<li>eskaileren ordezko soluzioak<\/li>\n<li>etxe barruan oztopoak kentzea<\/li>\n<li>komunikazio, informazio eta seinaleztapen sistemak<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Nork jo dezake Etxetekera eta laguntzak eskuratu?<\/h2>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zentroa\/etxetek-donostia\/\">Donostiako<\/a> eta <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zentroa\/etxetek-eibar\/\">Eibarreko<\/a> erakustokietara edozein erabiltzaile, senide, profesional eta abar joan daiteke. Bertan informazioa ematen da laguntza produktuei eta soluzioei buruz etxearen ingurunean oztopo arkitektonikoak kentzeko.<\/p>\n<p>Sonia Espinek argitu duenez, <strong>Etxetek<\/strong>en Etxean programan jasotzen diren laguntza horiek eskuratzeko gutxieneko baldintza batzuk daude: mendetasun egoeran dagoen pertsona izan behar da, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta edukitzea eta Gipuzkoan erroldatuta gutxienez urte bateko antzinatasuna edukitzea. Gainera, laguntza jakin batzuetarako, Foru dekretuaren 1 eta 2 eranskinetan baldintza bereziak daude. Adib.: 9 puntuko edo gehiagoko mugikortasun baremoa Scooter baterako laguntza lortzeko.<\/p>\n<p><strong>Eskaria egiteko beti Oinarriko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da, aurretiaz hitzordua eskatuta.<\/strong> Ez da desgaitasun edo mendetasun mailari buruzko agiririk aurkeztu behar, oinarriko gizarte langileak informazio horretarako sarbidea duelako.<\/p>\n<p>Komeni da argitzea horrelako laguntza produktuak erosi dituzten edo komuna egokitu duten pertsonek ezingo dituztela laguntzak eskatu. Dekretua argia da horri buruz: <em>\u201cEz da emango lagun\u00adtza\u00adrik eskaera egin aurretik eta Etxe\u00adtek zerbi\u00adtzuaren aldeko orientazio txos\u00adtena eduki aurretik eskuratutako produktuetarako, ezta ordurako hasitako obretarako ere\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Zerbitzuari buruzko edozein zalantza kontsultatzeko, <strong>Etxetek<\/strong>ekin harremanetan jar zaitezkete, 943312005 telefonoan, edo laguntza produktuak erakusteko lokaletara joan:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Donostia<\/strong>: Ondarreta pasealekua 7, behea (zabalik astelehenetik ostiralera, 9 &#8211; 13, 30 eta 16 -18,30 ordutegian).<\/li>\n<li><strong>Eibar<\/strong>: Ardantza 5 eta 9 (zabalik ostegunetan 9 &#8211; 14 eta 15 &#8211; 17 ordutegian).<\/li>\n<\/ul>\n<div>\n<h2>Bideoa<\/h2>\n<p><span lang=\"EU\">Bideoa Adom Autonomiak ekoitzi du, Tecnaliarekin eta Ermuko Udalarekin lankidetzan besteak beste, eta, bertan, gure terapeuta okupazional Sonia Espinek eta Marta Garciak hainbat laguntza produktu erakusten dituzte etxebizitza egokitu batean.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<\/div>\n<div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div><iframe loading=\"lazy\" title=\"De la cama al inodoro y ducha con gr\u00faa de techo. Parte 2\" width=\"889\" height=\"500\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/dJDjJK9lg9k?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nEtxetek egitasmoan laguntzak daude %33ko edo gehiagoko desgaitasuna baloratuta duten eta mendekoak diren pertsonentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiko Laguntza produktuen eta Irisgarritasunaren Foru Zerbitzuaren eginkizuna da desgaitasuna duten edo mendekoak diren pertsonen autonomia beren ohiko ingurunean sustatzea eta laguntza erraztea.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/aita-mennitik-etxetek-kudeatzen-dugu-11029\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Aita Mennitik Etxetek kudeatzen dugu&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":40003,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1,2],"tags":[],"linea-asistencial":[1060],"class_list":["post-34257","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-sin-categorizar","category-uncategorized-eu","linea-asistencial-6-laguntza-teknikoak","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34257","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34257"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34257\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":57951,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34257\/revisions\/57951"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/40003"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34257"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34257"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34257"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34257"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}