{"id":34391,"date":"2020-10-15T00:00:00","date_gmt":"2020-10-15T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/egoitzetako-profesionalek-formakuntza-jaso-dute-14060\/"},"modified":"2022-11-05T15:29:03","modified_gmt":"2022-11-05T15:29:03","slug":"egoitzetako-profesionalek-formakuntza-jaso-dute-14060","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/egoitzetako-profesionalek-formakuntza-jaso-dute-14060\/","title":{"rendered":"Egoitzetako 140 profesionalek formakuntza jaso dute Aldundiaren eta Aita Menniren eskutik"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<div>\n<p><a href=\"https:\/\/www.gipuzkoa.eus\/eu\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gipuzkoako Foru Aldundiak<\/a> COVID-19aren prebentzioari eta kontrolari buruzko formakuntza-jardunaldi berri bat antolatu du. Aita Menniko profesionalek eman dute, eta Gipuzkoako adinekoen 65 egoitzei zuzenduta egon da. Guztira, 140 profesionalek hartu\u00a0 dute parte, egoitza-zentro bakoitzeko Infekzioaren Prebentzioko eta Kontroleko arduradunek eta zuzendaritzako kideek. <i>&#8220;Horrela, egoitzetako profesional guztiengana iristen jarraitzea bilatzen dugu, prestatzaileen prestakuntza baita; eta, bide horretan, prebentzioan sakontzen jarraitzen dugu&#8221;<\/i>, esan du <b>Maite Pe\u00f1ak<\/b>, Gizarte Politikako diputatuak.<\/p>\n<p>Lehen formakuntza saioak apirilean eman ziren, eta ordutik, <b>Pe\u00f1ak <\/b>gogorarazi duenez, <i>&#8220;Formakuntza Plana indartu egin dugu eta prestakuntza saioak areagotu eta dibertsifikatu egin dira&#8221;. &#8220;Helburua zentroetan COVID-19aren prebentzioan, kontrolean eta erabileran ezagutza sakontzea eta sendotzea da, eta Gipuzkoako zerbitzu eta baliabide sozialetako langile guztiengana modu mailakatuan iristeko moduan diseinatu dugu&#8221;<\/i>, gaineratu du.<\/p>\n<p>Irailean, Osasun Saileko eta Mugarik Gabeko Medikuen erakundean ibilbide luzea izan duen <b>Carmen Ram\u00edrez de la Piscina<\/b> doktoreak emandako saioa, Aldundiko, DYAko, Kabiako eta Aita Menniko profesionalei zuzenduta egon zen. Profesional horiek diziplina anitzeko taldeak osatzen dituzte, eta aldian-aldian zentroetara joaten dira ikuskapen eta aholkularitza teknikoko lanak egitera, baita PCR probak egitera ere. Prebentzioari, kontrolari eta COVID-19 agertokien erabilerari buruzko prestakuntza hori Aita Menniko profesionalen eskutik iritsi da gaur adinekoen egoitza guztietara, zehazki, zentro bakoitzeko PCIko arduradunengana.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/formacion-anticovid2-1-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><i>&#8220;Gaurko saioarekin beste urrats bat eman dugu COVID-19ak eragindako infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurrien zabalkundean sakonduz. Aktibo dugun Zaintza eta Alerta Sisteman sakontzen jarraitzen dugu, zentro bakoitzeko egoera monitorizatzeko eta, horrela, une bakoitzean beharrezko neurriak hartzeko&#8221;<\/i>, nabarmendu du diputatuak. Ildo horretan, formakuntza COVID-19ari aurre egiten jarraitzeko <i>&#8220;funtsezko&#8221; elementua dela esan du. &#8220;Formakuntza Plana elementu bizia da, eta une bakoitzean behar diren behar eta eskaerekin osatzen jarraituko dugu&#8221;<\/i>, gaineratu du <b>Maite Pe\u00f1ak<\/b>, eta <i>&#8220;COVID-19aren testuinguruan prestakuntzan sakontzeak duen garrantzia&#8221; azpimarratu du, &#8220;oso aldakorra eta ziurgabetasun handikoa dena&#8221;.<\/i><\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nGaurko saioarekin beste urrats bat eman dugu COVID-19ak eragindako infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurrien zabalkundean sakonduz. Foru Aldundiak antolatutako Formakuntza Plana zabaldu egin da eta Gipuzkoako egoitza guztietara iritsi da, lurraldeko 65 zentroetako COVID-19 arduradunen bidez.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/egoitzetako-profesionalek-formakuntza-jaso-dute-14060\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Egoitzetako 140 profesionalek formakuntza jaso dute Aldundiaren eta Aita Menniren eskutik&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":35966,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1036,684],"tags":[],"linea-asistencial":[985,1059],"class_list":["post-34391","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-conocimiento","category-zentroak-pm","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","linea-asistencial-5-arreta-soziosanitarioa","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34391","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34391"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34391\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":55732,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34391\/revisions\/55732"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/35966"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34391"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34391"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34391"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34391"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}