{"id":34517,"date":"2017-05-10T00:00:00","date_gmt":"2017-05-10T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/gure-8216asistentzi-etikorako-batzordea8217-11166\/"},"modified":"2021-10-08T10:55:05","modified_gmt":"2021-10-08T10:55:05","slug":"gure-8216asistentzi-etikorako-batzordea8217-11166","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/gure-8216asistentzi-etikorako-batzordea8217-11166\/","title":{"rendered":"Gure &#8216;Asistentzi Etikorako Batzordea&#8217;"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>Bizitzaren amaieran, ohikoa da gatazka etikoak agertzea: sedazioa, tratamenduari uko egitea, eutanasia, esfortzu terapeutikoa egokitzea, mekanikoki lagundutako suizidioa, zainketa aringarriak\u2026 Sarritan, alderdi horiek eta beste askok analizatzea eta aztertzea behar dute. Eta analisi hori metodo bati jarraituz egiten da: <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Diego_Gracia_Guill%C3%A9n\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Diego Gracia<\/a>ren <strong>metodo deliberatiboa<\/strong> da.\u00a0<\/p>\n<p>Zilegi da kontentzioa pazienteengan? Nola zaindu segurtasuna (norberarena eta pazientearena) erasotzen ari zaigun paziente bat kudeatzean? Familiak, legezko tutoreak izanik ere, uko egin diezaioke guk elikatzeko xiringa erabiltzeari, dementzia larria duten pertsonak elikatzeko bide gisa? Horrela izanez gero, gure betebeharra esku hartzea da? Medikuak ospitalera eraman behar du gogoz kontra bere pazientea, familiak horrela nahi duelako?\u00a0<strong>Horrelako galderei erantzutea da gure \u201cAsistentzia Etikorako Batzordea\u201d-ren zeregina.<\/strong> Horretarako, profesionalei erabakiak hartzea erraztuko digun <strong>tresnarik garrantzitsuenetakoa<\/strong> izango da Erabakien edo Zainketen Aurretiazko Planifikazioa egitea. Borondatea aurrez zein den jakitea, tratamendu jakin batzuei buruzko usteak eta nahiak ezagutzea edo, aitzitik, nahi ez duena\u2026 horrek arindu egiten du erabakia hartu behar duenaren estualdia, izan familiarena, ordezkaria delako (idatziz uzten da), edo haren ordez diharduelako (horrela egingo lukeela ustez egiten da, aurrez zein zen borondatea jakin gabe).<\/p>\n<p>Aita Menni Ospitalean AEB-\u2018Asistentzia Etikorako Batzordea\u2019 eratu zen orain dela urte batzuk, hainbat profesionalek osatuta. Gaur egun, zentroak bultzada berria eman dio zerbitzuari, prozesu asistentzialean gerta daitezkeen arazo etikoei buruz edozein pertsona orientatzeko xede nagusiarekin, izan profesionala zein ez. Horrenbestez, \u201c<em>Gure abegikortasunak praktika etikoa indartzen du; Bioetika sustatzen dugu bere printzipio eta nortasun balioekin leialak izaten; Esparru eta erabaki guztietan etikoak izatea eskatzen diogu geure buruari: laguntzan, antolaketan eta kudeaketan\u201d. <\/em>\u00a0(Cf. Ospitaleko balioak. Etika jarduera bakoitzean. Erakundearen nortasun esparrua, 38. zk.).<\/p>\n<p><strong>Eginkizunak eta helburuak\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>2016an zehar, Batzordea 10 aldiz elkartu da Aita Menni Ospitalean.\u00a0Batzordeak garatzen dituen zereginen artean dago harreman asistentzialean inplikaturiko pertsona oro orientatzea, profesionala izan zein ez izan. \u00a0Bere eginkizun nagusiak dira:<\/p>\n<p><strong>oAhalik eta asistentzia ingurune gizatiarrena sustatzea.<\/strong><\/p>\n<p><strong>oLan egitea asistentziako harremanean esku hartzen duten pertsonen duintasuna errespeta dadin.<\/strong><\/p>\n<p><strong>oGatazka etikoak sortzen diren egoeretan, erabakiak hartzeko prozesuan aholkuak ematea.<\/strong><\/p>\n<p><strong>oIkuspegi etikotik aholkuak ematea.<\/strong><\/p>\n<p><strong>oLangile asistentzialen prestakuntza bioetikoan laguntzea.<\/strong><\/p>\n<p>Bere helburuak lortzeko:<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Praktika asistentzialean erabakiak hartzeko orduan balioak sartzea.<\/strong><\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Gatazka orokorretan eta zehatzetan orientatzea, asistentziaren kalitate handiagoa lortzeko.<\/strong><\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Arlo hauen gaineko ezagutza handitzea:<\/strong> adib. protokoloak, dokumentuak edo gidak landuz behin eta berriz agertzen diren gatazkei buruzko gomendioekin, eta bioetikaren gaineko prestakuntza emanez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/archivos\/201705\/20170216_triptico_cea_lupa_t-2.pdf\"><img decoding=\"async\" class=\"w_img_derecha\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/comite-etica-asistencial-1-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>AEBk diziplina askoko osaera dauka: langile sanitarioak, juristak, kide legoak eta bioetikako espezialistak. Euskadiko Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko 143\/1995 Dekretuaren, otsailaren 7koaren, arabera kreditatu eta araututa dago, Euskadiko gainerako ospitaleetan gertatzen den bezala, eta funtzionatzeko erregelamendu bat dauka. Leire Gonzalez Ercillak, lehendakaria den heinean, batzordearen aholkularitza izaera nabarmentzen du, bere lanen artean ez baitago langile sanitarioen portaera etikoari buruzko judizioak egitea. Profesionalen eskumenekoak diren erabakietan ere ez ditu haiek ordezkatzen. \u201cAEBek kalitate asistentziala eta laguntza ematen dute arazo etikoak ebazteko, praktika asistentzialean erabakiak hartzeko orduan hainbat balio sartuz\u201d, adierazi du.<\/p>\n<p>AEBtik idatziz erantzuten zaio kontsulta egin duenari, erabateko konfidentzialtasunaren bermearekin. Harremanetan jartzeko interesa dutenek mezu elektroniko bat idatzi dezakete helbide honetara: <a href=\"mailto:comitebioetica.aitamenni@hospitalarias.es\">comitebioetica.aitamenni@hospitalarias.es<\/a>.\u00a0Halaber, AEB osatzen duten edozein kiderekin jarri daitezke harremanetan, edo 943 79 44 11 telefonora deituta.<\/p>\n<p>Azken hilabeteotan talde finkatu egin da, eta ezagutza maila egokia barneratu du progresiboki. Lan giroa oso asebetegarria da, kideek interes eta motibazio maila handia dutelako.<\/p>\n<p>Kontsulta gehienak aholkularitza eskatzen duten profesionalengandik iristen dira. <em>\u201cEz dago kasu estandar bat, hartzen den erabakiari buruzko edozein zalantza izan daiteke, pentsatzen baduzu zerbait gehiago egin litekeela, edo pentsatzen baduzu ez dela egiten ari erabakirik onena, zuhurrena hartzeko egin beharko litzatekeen guztia\u201d, azaldu du lehendakariak.<\/em>\u00a0Kasuak guztiz konfidentzialak dira, aholkularitza eskatu duenak baino ezin du publiko egin, hala nahi badu.\u00a0<\/p>\n<p>AEBk prestatzen dituen txostenek gomendio izaera dute, ez dira derrigor betebeharrekoak.<\/p>\n<p><strong>Bioetika Aita Mennin<\/strong><\/p>\n<p>Ahizpa Ospitalariek bioetikan duten ibilbidea 90eko urteen amaieran hasi zen. Aita Menni Ospitalea 1998an hasi zen eremu horretan lanean. 1998ko irailean, Bioetikako Menni Zentroa sortu zuen, asistentzia sanitarioaren kalitatea hobetzeko eta osasunaren esparruan giza eskubideen errespetua sustatzeko helburuarekin. Bioetikari buruzko hausnarketa, informazioa, prestakuntza eta ikerketa sustatzen da. Aldi berean, prestakuntza ematen da, eta egitura egonkorra bat dago bioetikari buruzko azterketa, hausnarketa eta aholkularitza ahalbidetzeko, lantalde moduan kasuen tratamendua lantzen hasteko. 2015ean Aita Menni Ospitaleko Asistentzia Etikorako Batzordea eratu zen, eta kreditazioa indarrean du gaur egun ere. 2016an, batez ere kideen prestakuntza landu zuen, ezagutzak lortzeko eta taldea finkatzeko, 2017an Asistentzia Etikorako Batzordearen funtzionamendua martxan jartzeko.<\/p>\n<p><strong>Nork osatzen dute AEB?<\/strong><\/p>\n<p>Asistentzia Etikorako Batzordeak kargu hauek ditu, bere kideen artean adostasunez hautatuta:\u00a0<\/p>\n<p>\u2022 Lehendakaria:\u00a0<strong>Leire Gonzalez<\/strong>.\u00a0Erizaina. Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitza.<\/p>\n<p>\u2022 Lehendakariordea:\u00a0<strong>Jose Antonio Ezquerra.<\/strong>\u00a0Psikologo klinikoa. Txurdinagabarriko egoitza eta eguneko zentroko zuzendaria, eta Bizkaiko Adinduen Asistentziaren koordinatzailea.<\/p>\n<p>\u2022 Idazkaria:\u00a0<strong>Josune Azkoaga.<\/strong> Idazkaria.\u00a0Kalte Zerebraleko Zerbitzua, Aita Menni Ospitalea eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuak.\u00a0<\/p>\n<p>\u2022 Idazkariordea:\u00a0<strong>Eduardo Gonzalez<\/strong>.\u00a0Zuzenbidean lizentziatua, Giza Baliabideetako teknikaria. Aita Menni Gizarte Zerbitzuak, Bilbo eta Durango.<\/p>\n<p>Batzordekideak:<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Eloi Nin<\/strong>. Mediku errehabilitatzailea. Kalte Zerebraleko Unitatea, Aita Menni Ospitalea.\u00a0<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Ana Dominguez<\/strong>. Psikologo klinikoa, Aita Menni Ospitalea.\u00a0<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0<strong>Elena Berecibar<\/strong>. Gizarte langilea. Gipuzkoako egoitza eta eguneko zentroetako arduraduna, Aita Menni Ospitalea.\u00a0<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0<strong>Egoitz Zabala<\/strong>. Pastoraleko eragilea, Aita Menni Ospitalea.\u00a0<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0<strong>Beatriz Urdangarin<\/strong>. Erizaina, EPSZ, Aita Menni Ospitalea.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0<strong>M. Bego\u00f1a Cruz<\/strong>. Gerokultorea, Txurdinagabarri egoitza.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0<strong>Gema Reinares<\/strong>. Pastoraleko eragilea, Aita Menni Gizarte Zerbitzuak.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0<strong>Alazne Belar<\/strong>. Erizaina. Kalte Zerebraleko Unitatea, Aita Menni Ospitalea.\u00a0<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0<strong>Conchi Isasi<\/strong>. Kide legoa.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0<strong>Mabel Marijuan<\/strong>. Medikuntzako doktorea eta Bioetikako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Bioetikako aholkularia.<\/p>\n<p>\u00a0AEB hilean behin elkartzen da. Batzordea osatzen duten lagunek euren borondatez eta kobratu gabe dihardute.\u00a0<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nAita Menni Ospitaleak \u2018Asistentzia Etikorako Batzorde\u2019 bat dauka, eta bere zeregina da aholku eskatzen dutenei orientazioa ematea gaixoei laguntza ematean gerta daitezkeen gatazka etikoen aurrean. AEBk kalitate asistentziala eta laguntza ematen du arazo etikoak ebazteko, praktika asistentzialean erabakiak hartzeko orduan hainbat balio sartuz.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/gure-8216asistentzi-etikorako-batzordea8217-11166\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Gure &#8216;Asistentzi Etikorako Batzordea&#8217;&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":25345,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1040],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34517","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-bioetica","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34517","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34517"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34517\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25345"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34517"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34517"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34517"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34517"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}