{"id":34586,"date":"2016-06-13T00:00:00","date_gmt":"2016-06-13T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/irudi-pertsonalari-buruzko-tailerra-aita-10444\/"},"modified":"2021-10-08T10:57:04","modified_gmt":"2021-10-08T10:57:04","slug":"irudi-pertsonalari-buruzko-tailerra-aita-10444","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/irudi-pertsonalari-buruzko-tailerra-aita-10444\/","title":{"rendered":"Irudi pertsonalari buruzko tailerra Aita Menniko EPSZetan"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>Gaixotasun mentalak pertsonak bakartzea eragiten du, bere harreman sozialak eta egunerako jarduera murriztea, eta horrek, sarri askotan, bere buruari buruzko irudi desitxuratua erakutsarazten die, eguneroko higienea, janzteko modua, orrazteko era deskuidatzen delako. Arrazoi hori dela eta, <a href=\"..\/psikiatria\/errehabilitazio-psikosozialeko-zentroak.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EPSZ<\/a>etan Irudi pertsonalaren tailer bat garatu da. Itxura pertsonal on batek konfiantza handitzen du, autoestimua, partaidetza soziala, garapen pertsonala\u2026 Saioen helburu nagusia da erabiltzaileei laguntzea bizitzeko hainbat ohitura eskuratzen, osasuna, itxura pertsonala eta integrazioa hobetzen laguntzeko.\u00a0<\/p>\n<p>Irudi pertsonala=aurkezpen txartela<\/p>\n<p>Arazo mentala larria duten pertsonen autozainketa da oztoporik gehien duen arloetakoa (Navarro, D. eta Carrasco, O., 2010). Eta irudi pertsonala ez da gai \u00f1imi\u00f1oa; jendeak norberarengandik ikusten duen lehen gauza da eta, batzuetan, besteengan sortzen den inpresioak iraun egiten du denboran eta zaila da aldatzen.<\/p>\n<p><span>\u00a0Irudi on batek konfiantza, autoestimua, partaidetza soziala eta garapen pertsonala handitzen ditu.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>Gure irudi pertsonala gure aurkezpen sozialeko txartela dela jakinda, <strong>Aita Menniko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako Erizaintza eta Terapia Okupazionaleko<\/strong> arduradunek, <strong>monitoreekin<\/strong> batera, komenigarritzat jo zuten gaiaren inguruko alderdi guztietan esku hartzeko tailer bat sortzea. <strong>Beatriz Urdangarinek eta Maialen Perezek <\/strong>modu desberdin batean egin nahi izan zuten,alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz, interbentzio batean parte hartu zezaketen hautagaien kopuru handia ikusita. Helburuaren barruan \u2013EPSZetako erabiltzaileei osasuna, itxura pertsonala eta integrazioa hobetzea ekarriko duten ohiturak hartzen laguntzea\u2013, beste helmuga bat ezarri zuten: <strong>pertsona horiek guztiek parte hartzea eta lortutako bizipena errepikatzeko modukoa izatea.\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Elkarrekin lanean<\/p>\n<p>Lehendabiziko aldiz lan egin dute bi arloek elkarrekin horrelako ezaugarriak dituen tailer bat egiten gure EPSZetan, betiere zentro bakoitzeko monitoreen zuzeneko lankidetzarekin. Tailerraren amaieran, esan daiteke bi diziplinen ekarpenen artean osagarritasun ona lortu dela. Irudi pertsonalaren tailer honekin hau lortu nahi da:\u00a0<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irudia zaintzea: higienea, usaina, arroparen garbitasuna, estilo propioa<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irudia integratzea: ni naizena behatzen dut, sentitzen dut<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Interesa izatea nork bere buruarentzako irudi atsegina izateko<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irudia zaintzeko elementuak egoki erabiltzea: produktuak, arropa, osagarriak\u2026<\/p>\n<p>Ildo horretan, itxura pertsonalari lotutako hainbat jarduera garatu dira, pertsonak estimulatu eta motibatu daitezen garbitasun pertsonalari eta ohitura osasungarriagoei dagokienez.<\/p>\n<p>Interbentzio indibidualizatua<\/p>\n<p>Erabiltzaile batzuk hasieran anbibalente agertu baziren ere Irudi pertsonalaren tailerrean parte hartzeari buruz, oro har, harrera ona izan zuen. Saioek aurrera egin ahala, denak erlaxatuago eta parte hartzaileago agertu dira.<\/p>\n<p>Gai pertsonala denez, terapeutek markatu duten lan ildoa izan da erabiltzaileek kontzeptuak barneratzea, euren errutinen barruan integratzea, ohitura horiek hartzea, beraien bizi kalitatean eragingo duten trebetasunak eta antzeak lortzea edo hobetzea, testuinguru bideratzaileak eta motibazionalak sortuz.<\/p>\n<p>Zer da zuretzat irudi pertsonala? Tailerra hasi aurretik, erabiltzaileek beraiek galdetegi bat erantzun zuten, hainbat galdera generikori erantzuteko. Baina galdetegia askoz harantzago zihoan: Dutxatzen edo bainatzen zara? Zer maiztasunekin? Laguntza behar duzu? Zer tresna erabiltzen dituzu? Nola lehortzen zara? Zer maiztasunez garbitzen duzu burua? Zer erabiltzen duzu horretarako? Zuretzat garrantzitsua da azalaren higiene ona mantentzea? Inoiz arazorik izan duzu? Nork mozten dizu ilea? Inoiz joan zara ile apaindegira? Zenbatean behin garbitzen dituzu hortzak? Noiz egon ziren azkeneko aldiz?\u00a0<\/p>\n<p><strong>Jardueren garapena:<\/strong><\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Higiene pertsonalaren garrantziari buruzko azalpen teorikoa, bizi kalitate ona edukitzeko eta ongizate fisikoa eta autoestimua hobetzeko<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Beharrezko materiala eta horretan trebatzen\/erabiltzen erakustea<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Irudi pertsonalari lotutako jarduerak egitea<\/p>\n<p>Tailerreko saioak taldean egin dira. Baina interbentzioak modu indibidualean garatu dira, erregistroa pertsona bakoitzera egokituta, hobetzeko arloaren edo interbentzioaren arabera, pertsona bakoitzak duen gabeziari erreparatuta. Saio guztiak oso parte hartzaileak izan dira, irekiak, talde bakoitzera egokituak, motibatzaileak eta teoriko-praktikoa, ahaztu gabe tailerra diseinatu zenean funtsean zegoen helburu errehabilitatzailea. Jarduerak askotarikoak izan dira, esaterako, ezpainetako produktu babesgarria egitea, edo komunitatean baliabideak bilatzea informazioa eskatzeko, hitzorduak eta prezioak eskatzeko aukerak, etab.\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/invitacion_taller_castellano-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Desfilea, lana erakusteko<\/p>\n<p>Eduki praktikoagoa dute saioak izan dira interesgarrienak erabiltzaileentzat, esaterako makillajea, azkazalak zaintzea, bizarra moztea edo azala aurpegiko larruazala garbitzea. \u00a0<\/p>\n<p>Tailerra diseinatzeko orduan, talde desberdinetan ekintza berezi bat antolatzeko ideia sortu zen, saioetan landutako guztia ekintza bakar batean jaso eta erakusteko: higiene pertsonala, arropa egokia erabiltzea eta zaintzea, norbera txukun joatea\u2026 eta ekintza berezi hori izan da desfile bat egitea edo arropa eta osagarrien merkatu txiki bat antolatzea.<\/p>\n<p>Arrasaten Irudi pertsonalaren tailerra ekainaren 23an amaituko da, desfile batekin, eta horretara gonbidatuta daude Ospitaleko Zuzendaritza Asistentzialeko kideak, Arrasateko Osasun Mentaleko Zentroko profesionalak eta Beasaingo EPSZko erabiltzaileak. Zentroetako erabiltzaileen artean loturak estutzeko aukera aprobetxatzeko modu bat da. Irunen, berriz, tailerra uztailean amaituko da, arropa eta osagarriak saltzeko merkatu txiki baten antolaketarekin.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nOrdu bateko astean behingo saioetan, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroek (EPSZ) hainbat jarduera abiarazi dituzte garbitasun pertsonala eta bizimodu osasungarriagoak sustatzeko. Arrasaten, saioak parte hartu duten erabiltzaile guztiek egindako desfilearekin amaituko dira, eta Beasaingo EPSZko erabiltzaileek ere parte hartuko dute.  Irunen, arropa eta osagarrien markatu txiki batekin itxiko da tailerra.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/irudi-pertsonalari-buruzko-tailerra-aita-10444\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Irudi pertsonalari buruzko tailerra Aita Menniko EPSZetan&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":24818,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34586","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34586","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34586"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34586\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24818"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34586"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34586"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34586"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34586"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}