{"id":34595,"date":"2016-02-01T00:00:00","date_gmt":"2016-02-01T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/isabel-dominguez-psikologoak-bere-doktorego-10051\/"},"modified":"2023-02-20T20:38:35","modified_gmt":"2023-02-20T20:38:35","slug":"isabel-dominguez-psikologoak-bere-doktorego-10051","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/isabel-dominguez-psikologoak-bere-doktorego-10051\/","title":{"rendered":"Ana Isabel Dominguez psikologoak bere doktorego-tesia defendatu du Deustuko Unibertsitatean"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><span><a href=\"..\/aita-menni.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>Aita Menni Ospitaleak<\/span><\/a><\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><span>doktore berri bat du langileen artean urtarrilaren 29tik. Lankide asko zeudela, <\/span><strong><span>Ana Isabel Dom\u00ednguez Panch\u00f3n<\/span><\/strong><span><strong><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/strong><\/span><span>psikologo klinikoak <\/span><strong><span>doktorearen Europako titulua <\/span><\/strong><span>eskuratu zuen <\/span><span><span>Deustuko Unibertsitatean<\/span><\/span><span>. Bere tesia \u201c<em>Esku-hartze psikosozialeko programa batek dementzia-sindromea duen pazientearen zaintzailearen gainkarga prebenitzeko edo murrizteko duen eraginkortasunaren diseinua eta azterketa (<\/em><\/span><span><em><span>Educa-Dos azterlana<\/span><\/em><\/span><em><span>)<\/span><\/em><span>\u201d izan da edo <\/span><strong><span>Manuel Mart\u00edn Carrasco<\/span><\/strong><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><span>eta<span class=\"apple-converted-space\">\u00a0<\/span><\/span><strong><span>Imanol Amayra Caro<\/span><\/strong><span> aritu dira zuzendari gisa. Tesiak bikain cum laude nota jaso zuen.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/tesis-ana-2-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">Ana Dom\u00ednguez, laugarrena ezkerretik, bere tesiaren zuzendariekin eta epaimahaikideekin.\u00a0<\/span><\/span><span><\/span><\/p>\n<p><span>Sarrera gisa, <\/span><strong><span>Ana Dom\u00ednguezek <\/span><span>azaldu zuen dementzia duten adineko asko bere etxean egoten direla bere familiako emakume baten zaintzapean -lau emakumezko zaintzaile daude gizonezko zaintzaileko, eta normalean gaixo dagoen pertsonaren alabak edo ezkontideak dira<\/span><\/strong><span>-, eta haien gainkarga zaintzeak zaintzaileen osasunean dituen eragin negatiboen ondorioa dela. Gainkarga horrek ekartzen dituen kalteek zaintzeko gaitasunean eragin dezakete.\u00a0<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><strong><span>Zaintzaile informalaren arazoak<\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong><span>Gainkarga handitzeak zaintzailearen osasun psikologikoan eta fisikoan eragiten du, eta oro har, bere bizi kalitatean ere bai. Horrez gain, pazientearengan ondorio hauek ere ekar ditzake: <\/span><span>\u00a0bizi kalitate okerragoa, sintoma psikiatrikoen handitzea eta lehenago sartzea erakundeetan.<\/span><\/strong><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><span>Horregatik guztiagatik zaintzailearen arreta helburu garrantzitsua bihurtu da dementzien arretan.\u00a0<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><span>Hori horrela, zenbait esku-hartze prestatu dira, psikosozialak nagusiki, zaintzaileen gainkarga txikiagotzeko edo prebenitzeko. Hala ere, oraindik ez da frogatu haien eraginkortasuna, batik bat oso azterketa gutxi egin direlako edo daudenen muga metodologikoengatik. <\/span><span><\/span><\/p>\n<p><strong><span>Ana Dom\u00ednguezek <\/span><span>eta bere laguntzaileek aukeratutako esku-hartze psikosozialeko programak, <\/span><\/strong><span>Educa-Dos programak alegia, <strong>gainkarga detektatzea, prebenitzea eta murriztea <\/strong>du helburu, <strong>zainketa bera errazten duten eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzen duten gaitasunak ikasteko eta estresa arintzeko<\/strong> <strong>estrategien bidez<\/strong>. Taldeko esku-hartze psikosozialeko programa hori (<\/span><span><a href=\"http:\/\/www.fundacion-iip.org\/IIP\/archivos\/201305\/educa-ii-version-terapeuta.pdf?0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Educa-Dem<\/span><\/a><\/span><span>) talde handi bati aplikatu zioten, baina emaitza ez zen abiapuntuko hipotesiaren aldekoa izan, ezin izan baitzen frogatu gainkarga murrizteko tresna horren eraginkortasuna.<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><strong><span>Ikerketaren ekarpenak<\/span><span><\/span><\/strong><\/p>\n<p><span>Emaitza alde batera utzita, epaimahaikideek doktoregaiaren zintzotasuna eta lan handia goraipatu zuten. Zehazki, <strong>Carrasco Zabaleta <\/strong>doktoreak gizartean aplikatzen den ikerketa bat aukeratzeagatik zoriondu zuen Ana Dominguez, eta <em>\u201czaintzen duten pertsonak zaintzeko erronkari aurre egin nahi<\/em>&#8221; izateagatik.\u00a0 <strong>Salaberria doktoreak ikuspegi sozial, psikologiko eta ekonomikotik gaiak duen garrantzia eta interesa <\/strong>aipatu zituen, eta aztertutako taldeak eta laginaren tamaina ebaluatzeko zailtasuna nabarmendu zuen. <span>Epaimahaiko presidenteak, <\/span><\/span><strong><span>Bulbena <\/span><span>doktoreak,<\/span><span>\u00a0<\/span><\/strong><span>azterketa egiteko tresnen sendotasun metodologikoa eta proposamenaren ausardia nabarmendu zituen,\u00a0 &#8220;<em>laguntzari eta zientziari ongietorria egiten dielako<\/em>&#8220;.<\/span><\/p>\n<p><span>Doktoregaiak aipatu zuen moduan, azterlana, baliozkotutako esku-hartze psikosozialeko tresnak bilatzeko prozesu baten barruan dago. <span>\u00a0Ikerketa egiteko 238 zaintzaile bildu zituen 20 eguneko zentrotan (115, esperimentua egindako taldeari esleituta, eta 123, kontrol-taldeari).\u00a0 Educa-Dem programak ez zuen eraginkortasun handirik izan zaintzailearen gainkargan, baina hobekuntza nabaria izan zuen bigarren mailako distress aldagaian (estres negatiboa, antsietatea, insomnioa eta bestelakoak ekartzen dituena). Esku-hartzearekin lortutako eraginak luzaroan iraun zuen eta gainkarga eta distress aldagaien bilakaeran dosi eragin posible bat aurkitu zen, tratamenduaren intentsitatearen arabera.\u00a0<\/span><\/span><span><\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/tesis-ana-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><span>Educa-Dem, dementzia duten eta eguneko laguntza-baliabideekin artatzen diren pazienteen zaintzaileen gainkarga prebenitzeko edo murrizteko diseinatu zuten programa da.\u00a0 Azterlanak \u201c<em>ekarpenak egiten ditu<\/em>\u201d, eta erakundeek, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, egindako beste lan batzuen ildo beretik doa, adierazi zuen<\/span><strong><span>Imanol Amayrak<\/span><\/strong><span>. Lanak azpimarratzen du <\/span><strong><span>ikertzen jarraitu behar dugula, iraupen luzeko gaixotasunak dituzten pazienteen zaintzaile informalen gainkarga prebenitzeko eta murrizteko, <\/span><\/strong><span>eta Martin-Carrasco doktoreak adierazi zuen moduan, azterlan hori,<span>\u00a0<\/span><\/span><span>Ikerketa Psikiatrikoen Institutuaren<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><strong><span>Educa Proiektuaren barruan kokatzen da.<\/span><\/strong><\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nIkerketa baliozkotutako tresnak bilatzeko prozesu baten barruan dago: zaintzaileen gainkarga murrizteko edo prebenitzeko den Educa-Dem taldeko esku-hartze psikosozialeko programaren eraginkortasuna ebaluatzen du.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/isabel-dominguez-psikologoak-bere-doktorego-10051\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Ana Isabel Dominguez psikologoak bere doktorego-tesia defendatu du Deustuko Unibertsitatean&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":24657,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34595","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34595","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34595"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34595\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":58974,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34595\/revisions\/58974"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24657"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34595"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34595"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34595"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34595"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}