{"id":34613,"date":"2015-06-05T00:00:00","date_gmt":"2015-06-05T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/justizia-teraupeutikoaren-bidean-auzi-penalak-9266\/"},"modified":"2021-10-08T14:37:21","modified_gmt":"2021-10-08T14:37:21","slug":"justizia-teraupeutikoaren-bidean-auzi-penalak-9266","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/justizia-teraupeutikoaren-bidean-auzi-penalak-9266\/","title":{"rendered":"Justizia teraupeutikoaren bidean.  Auzi penalak dituzten paziente psikiatriko larrien arretari buruzko jardunaldia"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><span>Aita Menni Ospitaleak antolatuta, Donostiako Aquariumean <\/span><strong><span>erakundeen arteko elkarrizketa-jardunaldi bat egin zen, Gipuzkoan zigorren bat bete behar duten paziente psikiatriko larriei arreta nola ematen zaien aztertzeko<\/span><\/strong><span>.<\/span><span> <\/span><span>Ekainaren 4ko goizean zehar zenbait profesionalek garapen-arloak eta delituren bat egin duten baina <strong>bere ekintzen erantzuleak ez izateagatik edo delitua saihesteko gaitasunak ez izateagatik egozgarriak ez diren <\/strong>gaixotasun mentaleko pertsonek behar dituzten arreta-beharrak azaldu zituzten.<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><span>Jardunaldiaren hasieran Aita Menni Ospitaleko zuzendari kudeatzaileak,<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><strong><span>Mikel Tellaechek<\/span><\/strong><span>, ongietorria eman zien <strong>bertaratutako ehun profesionalei. <\/strong>Gehienak, Euskadiko Justizia Administraziokoak eta hainbat zigor- eta lan-esparrutakoak ziren. Ondoren, ikus-entzunezko batean Aita Menniren <\/span><span><a href=\"..\/psikiatria\/psikiatria-legaleko\/psikiatria-legaleko-unitatea.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>Legezko Psikiatria Unitatea (UPL)<\/span><\/a><\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><span>erakutsi zuen.<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><span><a href=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/7751\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>2013. urtearen amaieran inauguratuta<\/span><\/a><\/span><span>, gaixotasun mental larria duten eta agindu judizial batengatik segurtasun-neurriekin zaindu behar diren pazienteak ospitale batean artatzen duen lehen unitatea da. Bideoan zenbait datu eman ziren: Espainian, 5.000 preso inguruk gaixotasun larri bat dute, eta 21.000k (68.000tik) tratamendua jasotzen dute psikofarmakoekin.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><strong><span>Eredu barneratzaile baten alde<\/span><span><\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong><span>I\u00f1aki Subijanak, <\/span><\/strong><span>Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidenteak, \u201c<em>justizia terapeutikoaren\u201d <\/em>kontzeptua sartu zuen, eta zigor-sistema -erkidegoaren funtsezko interesak babesteko diseinatutako arau-multzoa- baztertzailea edo barneratzailea izan daitekeela azaldu zuen.<\/span><span> <\/span><span>Diziplinez gaineko bigarren eredu horrek, denboraldi baterako zaintza baten ondoren, bizikide izateko aukera ematen dio arau-hausleari, berriro deliturik egin gabe. <\/span><span>\u00a0<\/span><span>Horretarako, osasun-sistema behar du, berriro erortzeko arriskuak mendekotasunekin eta patologiekin, edo biekin aldi berean lotura duelako.<\/span><span> <\/span><span>\u201c<em>Sistema judizial honek, zer egin behar den ezartzen du, sanitarioak non egin behar den, eta biek erabakitzen dute nola egin<\/em>&#8220;, laburtu zuen. <\/span><span><\/span><\/p>\n<p><strong><span>Jos\u00e9 M\u00aa Begiristainek<\/span><\/strong><span>, Gipuzkoako Plangintza eta Ebaluazio Zerbitzuko buruak, koordinazio sanitario eta judizialari buruz hitz egin zuen, eta \u201c<em>ezinbesteko<\/em>\u201d baliotzat hartu zuen patologia duala (buru-nahasmendu larria eta toxikomania) eta berariazko konfinamendu-eskaerak dituzten beharrak artatzeko, horrela errehabilitatu ahal izateko.<\/span><\/p>\n<p><span>\u201c<em>Legezko arazoak dituen gaixotasun mentalaren duintze-prozesuan murgilduta gaude.<\/em><\/span><em><span> <\/span><span>Askatasun-ereduak kemen handiagoa eskatzen badu ere, guztiok atxikitzen gara<\/span><\/em><span>\u201d, adierazi zuen Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoa den <\/span><strong><span>Jos\u00e9 Ignacio Quemadak.<\/span><\/strong><span>\u00a0<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/20150604_upl-20-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><span>Zentzu horretan, LPU, adierazitako beharrei erantzuteko sortu da. <strong>I\u00f1aki Madariaga <\/strong>doktore arduradunaren arabera, \u201c<em>erakundeen bateratzearen<\/em>\u201d adibide bat da. Madariagak gaiaren inguruko iritziak biltzeko balio izan zuen mahai-inguru interesgarria koordinatu zuen. \u201c<em>Espetxea ez da leku egokia pertsona horiek errehabilitatzeko; arau-hausleak dira, baina ez delitugileak<\/em>\u201d, azpimarratu zuen <\/span><strong><span>Javier Garc\u00edak<\/span><\/strong><span>, Donostiako Espetxeko zuzendariak. Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuko gizarte-langilea den <strong>Ana Gastonek <\/strong>gogoratu zuen zerbitzu horrek, espetxearen beste aukera batzuez baliatzen diren pertsonei zigor-erantzukizunak betetzen laguntzeko balio duela. <\/span><strong><span>\u00c1lvaro Iruinek<\/span><\/strong><span>, Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko zuzendariak, <strong>erakundeen artean harreman eta konfiantza handiagoa behar dela <\/strong>nabarmendu zuen.<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><strong><span>Garbi\u00f1e Arga\u00f1ak<\/span><\/strong><span>, Aita Menni ospitaleko paziente baten izebak, auditoriuma hunkituta utzi zuen, izan ere, <strong>gaixotasun mentalaz gain droga-mendekotasuna ere duen gaixo bat duen familia batek duen ezintasun- eta uzte-sentsazioa <\/strong>azaldu zuen.<\/span><span><\/span><\/p>\n<div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div><iframe loading=\"lazy\" width=\"100%\" height=\"315\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/FKze04jDyrg\" frameborder=\"0\"><\/iframe><\/p>\n<p><span>Aita Menniko LPU unitateak <strong>10 plaza ditu gizon eta emakumeentzat<\/strong> (20 arte handi daiteke). Unitate horretan sartzen diren pertsona gehienek eskizofrenia paranoidearen diagnostikoa dute, eta orain arte familiengandik urrun sartzen ziren, ehunka kilometrotara, Fontcalenteko edo Sevillako espetxe psikiatrikoetan.<\/span><\/p>\n<p><span>Jardunaldira pertsona ospetsu ugari bertaratu ziren, horien artean <\/span><strong><span>Rafael Uribarren<\/span><\/strong><span>, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria eta<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u00a0<\/span><\/span><strong><span>Ruth Alonso<\/span><\/strong><span>, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko epailea.<\/span><\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nAita Menni gaixotasun mental larria duten, delitu-egintzak egin dituzten eta agindu judizial batengatik babestu behar diren pertsonei laguntza psikiatriko espezializatua ematen dion lehen osasun-zentroa da.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/justizia-teraupeutikoaren-bidean-auzi-penalak-9266\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Justizia teraupeutikoaren bidean.  Auzi penalak dituzten paziente psikiatriko larrien arretari buruzko jardunaldia&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":27464,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34613","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34613","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34613"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34613\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27464"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34613"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34613"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34613"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34613"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}