{"id":34647,"date":"2014-05-29T00:00:00","date_gmt":"2014-05-29T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/lantxas-fernanz-artista-aita-menni-8194\/"},"modified":"2021-10-08T15:38:10","modified_gmt":"2021-10-08T15:38:10","slug":"lantxas-fernanz-artista-aita-menni-8194","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/lantxas-fernanz-artista-aita-menni-8194\/","title":{"rendered":"Lantxas Fernanz, artista bat Aita Menni Ospitalean"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><span>\u00ef\u00bb\u00bf<\/span>Arte-adierazpenaren domina irabazi zuen eskolan eta irakasle batek pinturari ez uztea eskatu zion. Eta Manu Lantxasek, Fernanz ezizenarekin sinatzen duenak, ez dio harrezkero margotzeari utzi. Bere estudioa Aita Menni Ospitalean bertan du, eta azken urteetan bere etxea izan da. <\/p>\n<p>Donostian jaio zen 1967. urtean eta Irunen hazi. Han, Alfredo Pitt\u00f3 perutar margolariarekin erretratua lantzen hasi zen. Hamazazpi urterekin \u201cbizitzaren unibertsitateak\u201d deitzen ziola sentitu zuen, eta ikasketa guztiak utzi eta mendira bizitzera joan zen. Bizitza naturala eta \u201cbake handikoa\u201d aukeratu zuen. Avilan, Katalunian, Pirinioetan eta beste hainbat lekutan bizi izan zen. Larrua lantzen, ispiluak, eskumuturrekoak, kometak eta bestelakoak egiten eta erretratu hiperrealistak margotzen ateratzen zuen bizibidea.<\/p>\n<p>Azkenean, 1991. urtean profesional moduan margotzea erabaki zuen; erretratuak eta Hondarribiko eta Bidasoa arroko itsas pinturak batik bat. Artelan ugari egin arren, familia-arrazoiak direla eta ez zuen 1995. urtera arte erakutsi.<\/p>\n<p>Geroago goitik behera aldatu zituen bere margo-lanak.\u00a0 Fernanz berarentzat garrantzitsuenak diren lanak margotzen hasi zen: \u2018Biluzik gelan\u2019, \u2018<a href=\"http:\/\/manulantxas.wordpress.com\/2014\/03\/15\/exposicion\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Aurpegiak\u2019<\/a>, \u2018Paisaia erromantikoa\u2019, \u2018Haitzulo magikoa\u2019, martel\u00e9 eta Pollocken dripping (harea eta ehundurak) teknikak erabili zituen \u2018Hondartzak\u2019 -egunsentian, ilunsentian eta ilunabarrean-, \u00a0eta \u2018<a href=\"http:\/\/manulantxas.wordpress.com\/2014\/03\/15\/androgino\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Androginoak<\/a>\u2019 saila. Tamaina handiko koadroak dira. \u201cLehen androginoa mitikoa da; 20 urterekin margotu zuen eta nire maisulana da. Erdi gizona erdi emakumea, erdi sukuboa erdi inkuboa, erdi deabrua erdi aingerua&#8230;\u201c, azaldu du margolariak.<\/p>\n<h3><strong>\u201cEz dut jeniotzat neure burua, eta ez nago burutik ere ez\u201d<\/strong><\/h3>\n<p>Garai horretatik &#8220;art brut\u201d (arte gordina) taldearekin zuen harremanaz gogoratzen da. Harekin zenbait erakusketatan\u00a0 parte hartu zuen arren, bat ez etortzen zen talde marjinala zen. \u00a0Horietako bat, \u2018<a href=\"http:\/\/www.diariovasco.com\/prensa\/20061221\/cultura\/margenes-arte_20061221.html\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Art Brut-Genio y delirio\u2019<\/a>, 2006. urtean egin zuen, Donostiako Kutxaespacio kubo-kutxa aretoan, eta han ohorezko liburuan sinatu zuen. Bere izaera eklektikoa erakutsiz, hauxe azpimarratu du: \u201cEz dut jeniotzat neure burua, eta ez nago burutik ere ez\u201d. Egile artistiko garaikidea naiz. Autodidakta. Eta bai nire estiloak bai nire teknikak eklektikoak dira. Oro har, espresionismo abstraktua, figuratiboa eta puntillismoa menderatzen ditut. Eta orain pintatzen margotzen dut. Espatulaz ere bai, eta hori nik bakarrik ikasi dut. Vegap erakundekoa naiz, artista plastikoen egile-eskubideen alde lan egiten duen erakundea dena\u201d.<\/p>\n<p>Manu Lantxasek askotan erakusten ditu bere lanak gure ospitalean, eta ospitaletik kanpo, noski. Eta saltzen ditu. Bere lan berrienak \u201cHodeiak\u201d eta \u201cGeometriak\u201d dira. Lan koloristak dira eta espresionismo abstraktuaren barruan koka ditzakegu. Koadro horiek, aerosolez margotutako metafisika iradokitzen dute. Azken lanetan, Familien Eguneko merkatu txiki solidarioan ikusi dugun moduan, zirkuluak ere badaude. Zentroko langileek bat baino gehiago irabazi dizkiote. \u201cErretratuak ongi saltzen dira. Goibelak eta ilunak dira. Horietan nire barruari begiratzen diot. Duela zenbait urtetatik bizitzen ari naizen aroa da&#8221;, adierazi du artistak.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/noticia2-588x218x80-0-1.jpg\" alt=\"Manu Lantxas, cuadros\" title=\"\"><\/p>\n<h3><strong>\u201cHemen nire tailerra dago, eta Interneterako konexioa duen ordenagailu bat ere badut\u201d<\/strong><\/h3>\n<p>\u201cOspitalean, margotzeko aukera ematen didate. Tailer bat eta ordenagailu bat dut. Internet bidez saltzen ere laguntzen naute. Asko baloratzen dut hori; baita saltzen eta nire lanak ikuslearekin bizitzen erakustea ere. Erakusketa gehiago egitearen zain nago, eta baten bat beste hiru edo lau egilerekin batera egingo dut&#8221;, adierazi du esker onez.<\/p>\n<p>Baina Manuren arlo artistikoa ez da hor amaitzen. Artea erostea gustukoa du, beste artista batzuek sinatutako lanen bilduma egiten du, eta besteak beste <a href=\"http:\/\/www.iarregi.com\/index_es.html\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">I\u00f1igo Arregi<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.jong.es\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Jon G. Balenciaga<\/a>, Mikel Rezola eta\u00a0Valent\u00edn Arana margolariekin harremana du sarearen bidez. Artearekin zerikusia duen guztiak erakartzen du. Baita argazkilaritza ere, hala ere, ez duela menderatzen du adierazi du.<\/p>\n<p>Iaz, 2013. urtean, &#8220;Arte, vida y pintura&#8221; liburua idatzi zuen. &#8220;Beretzat&#8221; idatzi zuela dio. Guztira, 185 orrialde, 16 erakusketa eta 80 koadro baino gehiago dira, eta ez du argitaratzeko asmorik. Hala ere, Emmanuel Lantxasek 90 orrialdeko \u201cPoes\u00edas completas\u201d poema-liburua argitaratu egin du, Interneten. Eta idazten duen bitartean, koloretako arkatzak, aerosolak eta ikatz-ziriak erabili ordez, boligrafoa eta ordenagailuaren teklak erabiltzen dituenean, beste hizkuntza batean igortzen dizkigu Manuk bere sinboloak, bere bizitzaren kontzeptua eta bere esperientzia.\u00a0<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nMargolari artistikoa eta poeta, eklektikoa eta autodidakta, zentroak bere eskura duen estudioan lan egiten du duela zenbait urtetatik.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/lantxas-fernanz-artista-aita-menni-8194\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Lantxas Fernanz, artista bat Aita Menni Ospitalean&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":27051,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34647","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categorizar","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34647","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34647"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34647\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27051"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34647"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34647"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34647"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34647"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}