{"id":34677,"date":"2018-06-05T00:00:00","date_gmt":"2018-06-05T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/maria-braz-bizi-jarrera-positiboaren-12120\/"},"modified":"2022-10-25T17:36:09","modified_gmt":"2022-10-25T17:36:09","slug":"maria-braz-bizi-jarrera-positiboaren-12120","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/maria-braz-bizi-jarrera-positiboaren-12120\/","title":{"rendered":"Maria Braz, bizi jarrera positiboaren adibide"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><b>Maria Braz\u00a0<\/b>Aita Mennin mundu guztiak ezagutzen duen pertsona horietako bat da. Eta indarraren, saiatzearen eta bizitzeko gogoaren adibide erabatekoa. Ospitaleko <a href=\"..\/..\/es\/noticias\/estrenamos-taller-lavanderia-8207.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">garbitegiko tailerrean<\/a>\u00a0josten du, beste bost pazienterekin partekatzen duen pisu komunitarioan janaria gertatzen du eta, gainera, denbora eta gogoa ateratzen du Bidezko Merkataritza\u00a0babesteko, Harreman dendan lan eginez.<\/p>\n<p>1989an sartu zen Ospitalean, eta, hainbat arrazoirengatik, ezin izan zen komunitatera itzuli. Gaur egun, eta jada badira urte batzuk, Arrasateko pisu batean bizi da bost pisukiderekin batera, eguneroko bizimodu guztiz normalizatua eginez.<\/p>\n<p>Urteotan inoiz ez du bere hiru seme-alaben maitasuna faltan izan; nahiz eta, distantzia geografikoa dela medioa, normalean horietako batekin geratzen den bazkaltzeko eta egunpasa egiteko, hura bizi baita hurbilen. Mugikorrak asko laguntzen du harremana mantentzen, eta hor daramatza bere bi biloben argazkiak, amona ona den heinean, haiengatik harro baitago.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"w_img_derecha alignnone\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/maria-braz3-1-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Mariak dio jasotzen duen laguntza horretatik guztitik ateratzen duela energia: \u201cGaur ondo egon zaitezke, bihar gaizki, baina egunerokoa bizi behar da eta gogoa jarri\u201d. Bistan da mariak asko egiten duela ondo egoteko; eta atentzioa ematen du zein apaina den, eta zein erraz egiten duten irribarre bere begiek.<\/p>\n<p>Hamaika urte daramatza pisu partekatu batean bizitzen: \u201cbatzuetan sesioak izaten dira, baina tira, kontua amore pixka bat ematea da\u201d. Goizeko hamarrak aldera zentroaren garraioak ospitalera hurbiltzen du. Bertan egoten da ordu batera arte, josketa tailerrean. Bere pisukide batekin jostea du gustuko, eta baita ere sos batzuk irabaztea lan horren truke. Ondoren, kideekin batera, etxera itzultzen da. Sukaldaritza oso-oso gustuko du, &#8220;denetik&#8221;, baina `pisua eta osasuna zainduz.<\/p>\n<h2>Bidezko merkataritzan lagunduz<b><\/b><\/h2>\n<p>Bi asteartez behin, garbitegiaren ordez, <b>Maria <\/b>Eroskik Harreman GKEari utzi dion espazio komertzialera joaten da, Arrasateko hipermerkatuan. <b>Pilar Makazaga<\/b><strong lang=\"EU\"> beste boluntarioarekin batera, erostera hurbiltzen diren bezeroei erantzuten diete. <\/strong>&#8220;Ni ez diet bezeroei ezer esaten. Soilik galdetzen badidate. Baina kafea oso ona da, txokolatea, eta tea\u2026 Xaboiak usain zoragarria du. Koadroak ere badaude, kamisetak\u2026\u201d.<\/p>\n<p>Irizpide sozialak eta ingurumenekoak. Kontsumo arduratsua, soldata justuak, genero berdintasuna, ekoizpen organikoa. Produktuak Afrika eta Latinoamerikatik datoz. <b>Mariaren<\/b> lana da arreta ematea, kobratzea, eta saldutako artikulu guztiak apuntatzea. Inoiz ez zuen denda batean lan egin. Pixkana ikasten ari da kaxa eta ordenagailua kudeatzen, arreta handia jarriz, kontu handiz. \u201c<i>Baina ongi<\/i>\u201d.<\/p>\n<p><i><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/maria-braz2-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/i><\/p>\n<p>Hirugarren Munduaren arazoekin sentsibilizatuta, eta besteekiko errespetu handiz, <b>Maria<\/b> garaiz iristen da beti, ahal den efizienteetan izaten saiatzen da, eta harro dago lagundu dezakeelako. \u201cBeti izan dut kontzientzia, baina ez nuen aukerarik izan. Lagun bati dendan boluntario moduan laguntzea eskaini zioten, eta ni hari laguntzera etorri nintzen, eta azkenean nik erabaki nuen probatu nahi nuela, aukeraz baliatu\u201d.<\/p>\n<p>Dendaraino joateko Arrasateko garraio publikoa erabiltzen du, eta, egunaren amaieran, <b>Pili<\/b> lankidearekin itzultzen da. Oso pozik dago egiten ari den lanarekin, eta ingurunean baloratu eta errespetatzen dutela sentitzen du.<\/p>\n<p>Azkenik, Mariak dioenez, esperientzia oso gomendagarria da besteei laguntzeko kezka duten pertsona guztientzat. \u201cLan hau egiten dudanetik, nire eguneroko bizitza nabarmen aberastu da, jende berria ezagutzen dut eta harreman berriak egin eta disfrutatzen dut, eta horrek guztiak pixka bat zoriontsuagoa izaten laguntzen du.<\/p>\n<p>Gainera, aurki oporretara joango gara, eta, beste urte batzuetan ez bezala, oraingoan Laredora joango gara astebete bat igarotzera (Kantabria). Lehenbiziko aldiz bisitatuko dugu helmuga hori, beti Mediterraneoko kostaldera joan izan baikara\u201d. Egia esan, beti erakusten duen prestasun horrekin, eguraldia lagun izan ala ez, zalantzarik gabe, <b>Maria <\/b>primeran pasatuko du.<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nOrain dela ia 30 urtetik pazientea da, eta Arrasateko Harreman-en dendan dihardu boluntario moduan. Harro dago Bidezko Merkataritzan lagundu ahal izateagatik.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/maria-braz-bizi-jarrera-positiboaren-12120\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Maria Braz, bizi jarrera positiboaren adibide&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":25850,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34677","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34677","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34677"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34677\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":55439,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34677\/revisions\/55439"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25850"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34677"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34677"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34677"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34677"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}