{"id":34682,"date":"2020-02-11T00:00:00","date_gmt":"2020-02-11T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/medikamentuak-dosifikatzeko-sistema-pertsonalizatua-erabiltzen-13497\/"},"modified":"2021-10-08T10:59:21","modified_gmt":"2021-10-08T10:59:21","slug":"medikamentuak-dosifikatzeko-sistema-pertsonalizatua-erabiltzen-13497","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/medikamentuak-dosifikatzeko-sistema-pertsonalizatua-erabiltzen-13497\/","title":{"rendered":"Medikamentuak dosifikatzeko sistema pertsonalizatua (SPD) erabiltzen dugu"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>SPD errobotak ahoko sendagai solidoen dosifikazioa automatizatzen du. Horri esker, banaketa akatsak murriztu, prozesuaren trazabilitatea hobetu eta zerbitzuaren eraginkortasuna hobetu egiten dira.<\/p>\n<p><span>Laura Carrillo, Farmazia Zerbitzuko burua<\/span><\/p>\n<p>Sendagaiak zuzen ematea funtsezkoa da kalitate oneko osasun arreta emateko. Sendagaiak, eraginkorrak eta seguruak izateko, medikuak agindutakoaren arabera erabili behar dira beti.\u00a0 Hori dela eta, Aita Menni Ospitaleak estrategiak garatzen jarraitzen du, sendagaiekin lotuta dauden prozesu guztietan huts egiteko aukerak ahalik eta gehien murrizteko.<\/p>\n<p>Xede horrekin, Aita Menni Ospitaleko Farmazia Zerbitzuak errobot bat ezarri zuen, zentroko unitateetan dosifikazio sistema pertsonalizatua erabiltzeko. \u00a02019ko urritik emate sistema berri hau arlo guztietan dago.\u00a0 Gailua erabiltzean pazientearen historia farmakologikoa kudeatzeko eta lantzeko prozedura zorrotzari jarraitzen zaio, segurtasuna bermatzeko. Horrela, nabarmen laguntzen du sendagaiak zuzen ematen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/equipo-farmacia-aita-menni-1-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><b>Paziente bakoitzerako ontziratzea eta etiketatzea<\/b><\/p>\n<p>Zertan datza SPD? SPD errobotak ahoko sendagai solidoen dosifikazioa automatizatzen du. Horri esker, banaketa akatsak murriztu, prozesuaren trazabilitatea hobetu eta zerbitzuaren eraginkortasuna hobetu egiten dira.<\/p>\n<p>Tresna sofistikatu honek, sendagaien ontziratzea eta etiketatzea paziente bakoitzaren hartualdi bakoitzerako pertsonalizatzen ditu. Horri esker, sendagaiak eman, erabili edo kudeatzen dituzten profesionalen akatsak saihesten dira. Ematea seguruagoa da:\u00a0 sendagai zuzena, dosi egokia eta hartualdi zehatzean.\u00a0 Denbora laburragoan, bai orga muntatzeko, bai hura aztertzeko, arin eta erraz. Prozesuak, ematen den poltsa bakoitzaren argazkia egiaztatzeko sistema bat barne hartzen du. Horrela, sendagaia ikus daiteke eta akatsik dagoen aztertu.<\/p>\n<p>Dosifikazio sistema pertsonalizatu honen xede nagusia da sendagaia ematean eta kudeatzean segurtasuna hobetzea; baita beren sendagaiak erabiltzeko autonomia duten pazienteentzako tratamendu farmakologikoa hobeto betetzea ere.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/spd-aita-menni-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Nola? Paziente bakoitzak kaxatxo batean jasotzen du bere eguneroko tratamendua, hartualdietan banatuta. Kaxatxo horretan ez da ahaztu behar ahoko sendagai solidoa duen poltsaz gain, errobotak ematen ez dituen beste modu farmazeutiko guztiak (anpoilak, zorroak, injektagarriak eta abar) ere egongo direla.<\/p>\n<p><b><img decoding=\"async\" class=\"w_img_derecha\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/sistema-personalizado-dosificacion1-1-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\">Laura Carrillok<\/b>, Aita Menni Ospitaleko Farmazia Zerbitzuko buru gisa, azaldu digu prozesuaren konplexutasunik handiena ez dela medikuen aginduak aztertu eta egokitzea bakarrik, baizik eta programa informatiko biak zuzen integratzea.<\/p>\n<p><i>\u201cErrobotak egunero ahokoak diren 400 errezeta solido inguru enblistatzen ditu, paziente bakoitzeko gehieneko hartualdiak 8 izanda. Horrenbestez, egunero 1.300 sendagai poltsa baino gehiago ekoizten dira. Poltsa bakoitzean pazientearen identifikazio-datu guztiak eta sendagai bakoitzaren kopurua adierazten dira&#8221;, <\/i>azaldu digu farmazialariak. <\/p>\n<p><b>SPD zerbitzuarekin:<\/b><\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Sendagaiekin lotutako prozesuaren segurtasuna handitzen da, ematean eta kudeatzean gerta daitekeen akats kopurua txikiagotuz.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Prozesuaren trazabilitatea bermatzen da, emandako sendagai guztien lotea eta iraungitzea identifikatuz.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Tratamendu farmakologikoaren betetzea hobetzen du beren sendagaiak erabiltzeko autonomia duten pazienteen artean.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Denbora aurrezten du orgak unitateko dosietan prestatzen.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Sendagaietarako orgak errazago aztertzen dira, azterketa bisualeko sistema baten bidez. Izan ere, emandako poltsa bakoitzaren argazki fitxategi bat gordetzen du. Software horrek poltsa bakoitzean pilulak zenbatzen eta forma eta tamaina aztertzen berrikusten ditu sendagaiak, ezagutze sistema aurreratu batekin. Horrela, edozein irregulartasun aurkitzen badu, ohartarazten du.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Sendagaiak txikitzen laguntzen du. Poltsa bakoitzean egin daiteke, birringailu automatiko edo eskuko birringailu batekin. Horrela, erizainen denbora arindu eta nahasteak desagertzen dira.<\/p>\n<p>&#8211;\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Sendagaiekin lotutako arazoak aurkitzen laguntzen du.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nEraginkortasuna hobetzen du eta gure pazienteen sendagaiak ematean huts egiteko aukera oso txikia da. Duela zenbait hilabetetatik Aita Menni Ospitaleak sendagaiak hartualdika emateko beharrezkoak diren berariazko ekipamendua eta eremua ditu.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/medikamentuak-dosifikatzeko-sistema-pertsonalizatua-erabiltzen-13497\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Medikamentuak dosifikatzeko sistema pertsonalizatua (SPD) erabiltzen dugu&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":26568,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1041],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-34682","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-calidad","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34682","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34682"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34682\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26568"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34682"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34682"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34682"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34682"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}