{"id":34718,"date":"2018-10-11T00:00:00","date_gmt":"2018-10-11T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/osasun-mentalaren-nazioarteko-egunean-zarena-12424\/"},"modified":"2021-10-08T11:00:21","modified_gmt":"2021-10-08T11:00:21","slug":"osasun-mentalaren-nazioarteko-egunean-zarena-12424","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/osasun-mentalaren-nazioarteko-egunean-zarena-12424\/","title":{"rendered":"Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean &#8216;Zarena Gara&#8217; aurkeztu genuen, normalizazioari buruzko film laburra"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><span>Aurten, \u2018Zarena Gara\u2019 film laburra jendaurrean aurkeztuz ospatu dugu urriaren 10a, <\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"http:\/\/www.who.int\/mental_health\/world-mental-health-day\/2018\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna<\/span><\/a><\/span><\/span><span>.<\/span><span>\u00a0<\/span><b><span>Filma Arrasateko Kulturate eraikinean estreinatu zen.<\/span><span>\u00a0<\/span><\/b><span>Proiekzioan izan ziren <b>Monse Esparza<\/b> Ahizpa Ospitalarien Komunitateko ahizpa nagusia eta <b>Jesus M. Arizmendiarrieta <\/b>Aita Menni Ospitaleko Giza Baliabideetako zuzendaria, baita hainbat moja eta\u00a0<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"..\/psikiatria\/errehabilitazio-psikosozialeko-zentroak.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako,<\/span><\/a> <\/span><\/span><span>Eguneko Ospitaleko eta Aita Menni Ospitaleko etxebizitza komunitarioko lantalde profesionaleko kide ugari ere.<\/span><span>\u00a0\u00a0<\/span><span><\/span><\/p>\n<p><b><span>Vicente Hueso <\/span><\/b><span>Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroen arduradunak aurkeztu zuen filma eta hainbat datu eman zituen:<\/span><span>\u00a0<\/span><span><span>Espainian, milioi erdi pertsona inguruk dute eskizofrenia, <\/span><b><span>eta aurreikusten da 4 biztanletik 1ek, alegia, biztanleen %25ek, arazo mentalen bat izango dutela euren bizitzan zehar.<\/span><span>\u00a0<\/span><\/b><\/span><span>Osasun mentalari lotutako arazoen gaur egungo egoera zein den guztiok errazago ulertzeko, paralelismo grafiko bat egin zuen <b>gure ospitale psikiatrikoaren bilakaerari eta gaixotasun mental larrien tratamenduan emandako aurrerapausoei buruz<\/b>.<\/span><span>\u00a0<\/span><b><span>Kasu askotan, dagoeneko ez da beharrezkoa eguneko 24 orduetan ikuskatzea, eta, horrenbestez, ezta ospitaleratzea ere.<\/span><span>\u00a0<\/span><\/b><span>Itxaropen iturri berriak ireki dira, eta orain, bestelako baliabide batzuk behar dira, integraziora, inklusiora eta komunitateko bizitzako partaidetzara gehiago bideratuak.<\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/kulturate2-0.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><span>Horregatik guztiagatik, eta ikus-entzunezko baliabideek era guztietako pertsonengana iristeko duten ahalmena ezagututa, Aita Menni Ospitaleko profesionalek eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Fakultateak elkarlanean jardun dute, gure gizarteko pertsona askok eta askok oraindik ere arazo mentalekiko daukaten ikuspegi negatiboa aldatzen ahalegintzeko.<\/span><\/p>\n<p><b><span>Film laburra<\/span><\/b><\/p>\n<p><span>\u2018Zarena Gara\u2019 (\u2018Somos lo que eres\u2019) ikus-entzunezkoak 8 minutuko iraupena du eta Aita Menni Ospitaleak ekoitzi du, <\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/eu\/humanitate-hezkuntza-zientzien-fakultatea\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin<\/span><\/a> <\/span><\/span><span>lankidetzan.<\/span><span>\u00a0<\/span><span>Itxaropen mezu honekin, arazo mental larriak dituzten pertsonei aukerak ukatuko ez dizkien gizarte baten alde egin nahian, bat egingo dugu 2018rako aukeratutako leloarekin: <\/span><i><span>\u2018Hezkuntza inklusiboa, osasun mental positiboa\u2019<\/span><\/i><span>.<\/span><span>\u00a0<\/span><b><span>&#8216;Zarena Gara&#8217;,\u00a0<\/span><\/b><span>hemen beheran oso-osorik ikus daitekeena,\u00a0<span>ikasle talde batek <b>Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan<\/b> egindakoa da, gradu amaierako lan (GAL) moduan.<\/span><\/span><\/p>\n<p><div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div><iframe loading=\"lazy\" width=\"100%\" height=\"315\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/AKbD7VI5vyA\" frameborder=\"0\"><\/iframe><\/p>\n<p><strong lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">Euren lana aurkeztera eta eztabaidan parte hartzera hurbildu ziren, beraz,<b> Saioa Murua <\/b>gidoilaria eta <b>Jon G\u00e1rate <\/b>eta<b> Iratz Urkizu <\/b>kameralariak.<\/strong><span>\u00a0<\/span><b><span>Kontatu ziguten proiektua argibide jolas gisa osatu nahi izan zutela<\/span><\/b><strong lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">, non ez den hasieratik zehazten zeri buruzkoa izango den.<\/strong><span>\u00a0<\/span><span>Gainera, euskaraz egin nahi izan zutela adierazi zuten, ez baita erraza gaixotasun mentalari buruzko edukiak euskaraz aurkitzea.<\/span><span>\u00a0<\/span><span><span>Jendartean gaixotasun mentala duten pertsona mordoxka zeuden, eta txaloekin egin zioten harrera filmari. Argi geratu zen aurrerapauso handiak eman diren arren, <\/span><b><span>oraindik ere asko dagoela egiteko osasun arazo mota hori duten pertsonak <\/span><i>&#8220;beste zeinahi pertsonaren&#8221;<\/i><span> baldintza berberetan lanera daitezen, jaso dezaten hezkuntza eta goza dezaten astialdiaz eta gizarte bizitzaz.<\/span><span>\u00a0<\/span><\/b><\/span><span>Laguntza espezifikoak finkatu behar dira, eta alde batera utzi ideia zahar eta aurreiritziak.<\/span><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/kulturate3-0.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><em lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">\u201cEgia da pertsona batzuek iraupen luzeko ospitaleratzeak behar izaten dituztela, baina gaur egun gaixotasun mentala duten pertsona gehienak komunitatean bizi dira. Batzu-batzuek laguntza profesionala behar izaten dute, baina beste asko modu independentean bizi dira, bizimodu \u2018normala\u2019 eginez.<\/em><span>\u00a0<\/span><i><span>Norabide horretan egin behar dugu aurrera, arlo honetan aurreratuagoak dabiltzan beste herrialde eta autonomia erkidego batzuek egiten duten bezalaxe\u201d, <\/span><\/i><em lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">nabarmendu zuen <b>Huesok<\/b>, filmaren errealismoaz galdetu ziotenean.<\/em><span>\u00a0<\/span><b><span>Gaixotasun mentala duten pertsonek eskatu zuten uzteko hitz egiten, entzuteko, ez begiratzeko <\/span><\/b><b><i><span>&#8220;atzerako ispilu batetik bezala&#8221;<\/span><\/i><\/b><strong lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\">, kontuz ibiltzeko eurei eta euren arazoei buruz jarduteko egunero erabiltzen dugun hiztegiarekin, emateko lana, eurengan konfiantza izateko&#8230;<\/strong><span>\u00a0<\/span><b><span>Azken batean, <\/span><\/b><b><i><span>&#8220;<\/span><\/i><\/b><b><i><span>beste edonor bezala tratatzeko, errespetu berarekin<\/span><\/i><\/b><b><i><span>&#8220;.<\/span><\/i><\/b><\/p>\n<p><b><span>&#8216;Zarena Gara&#8217; eta Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna, komunikabideetan<\/span><\/b><\/p>\n<p><span><span>Urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean, <\/span><b><span>hainbat komunikabidek zabaldu zuten \u2018Zarena Gara\u2019 film laburrak igorritako mezua:<\/span><span>\u00a0<\/span><\/b><\/span><span>osasun mentalarekin lotutako arazoak dituen pertsona batek bestelakoak bezalakoxe gaixotasuna dauka, eta laguntza jasoz gero, gainerakoon pareko bizimodua izan lezake.<\/span><span>\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/actualidad\/noticia\/20181012\/contra-el-estigma-de-la-enfermedad-mental-a-la-calle\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Gara\u00a0<\/span><\/a><\/span><\/span><span>egunkariak erreportaje luze bat argitaratu du, bideo eta guzti. Bertan, <b>Deiene<\/b> <b>Gallastegi <\/b>psikologoak eta <b>Lorea Montoya<\/b> gizarte langileak, <b>Vicente Hueso<\/b> Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroen koordinatzailearekin batera, adierazten dute lantalde sare batean egindako lanaren fruitua dela, non pixkana-pixkana ari den aurrera egiten, eta hainbat arlo lantzen hasiak direla: esaterako, boluntariotza, <\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"maria-braz-bizi-jarrera-positiboaren-12120.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>Bidezko Merkataritzako denda batean arreta eskainiz<\/span><\/a> <\/span><\/span><span>edo Beasaingo <\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"beasaingo-epszko-erabiltzaileek-boluntario-lanak-12315.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span>Ehunmilak mendi lasterketan<\/span><\/a> <\/span><\/span><span>lagunduz.<\/span><span>\u00a0<\/span><span>Zehazki, Beasaingoa da Gipuzkoako errehabilitazio psikosozialeko zentro aitzindarietako bat.<\/span><span>Zentro horrek 10. urteurrena beteko du hilaren 26an.<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/eu\/actualidad\/noticia\/20181012\/contra-el-estigma-de-la-enfermedad-mental-a-la-calle\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/gara-1-0.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/a><\/p>\n<p><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"https:\/\/goiena.eus\/debagoiena\/1539191348555-buruko-gaixotasunak-dituztenen-estigmaren-aurka-zarena-gara-film-laburra\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Goiena\u00a0Telebista<\/span><\/a>n<\/span><\/span><span>, berriz, ikus dezakegu nola azaltzen dituzten <b>Maider Agiriano<\/b> terapeuta okupazionalak eta <b>Deiene Gallastegi<\/b> psikologo klinikoak film laburraren mezua eta osasun mental komunitarioko gure lantaldeen helburuak.<\/span><span>\u00a0<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"https:\/\/www.diariovasco.com\/gipuzkoa\/zarena-gara-corto-20181011002256-ntvo.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Diario Vasco<\/span><\/a><\/span><\/span><span>\u00a0eta\u00a0<\/span><span><span lang=\"EU\" xml_lang=\"EU\"><a href=\"http:\/\/mondraberri.com\/mondraberri\/contenidos.item.action?id=3369562&amp;menuId=7109426&amp;onlypath=true\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\"><span>Mondraberri\u00a0<\/span><\/a><\/span><\/span><span>egunkariek ere jaso dute<\/span><span> <\/span><span>&#8216;Zarena Gara&#8217; film laburraren estreinaldiaren berri, eta daukan mezu integratzailea zabaltzen lagundu digute.<\/span><span>\u00a0<\/span><span>Eskerrik asko!<\/span><span>\u00a0<\/span><span>Eta eskerrik asko, jakina, Mondragon Unibertsitateari eta hango ikasle taldeari ere, <b>hainbesteko ahalegina egiteagatik eta gaixotasun mentala duten pertsonen azalean jartzeagatik.<\/b><\/span><\/p>\n<div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/goienamedia.eus\/internet\/public\/bideo\/20038825\/embed-kodea\/show\" width=\"100%\" height=\"576\"><\/iframe> <\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nGaur egun, oraindik ere, gizarte estigmaren ondorioei aurre egitea da gaixotasun mentala duten pertsonen arazo handienetako bat. Film labur honek gaixotasun mentala duen baina gizartean integratuta dagoen gazte baten eguneroko bizimodua erakusten digu. Erabateko integrazioa da, zehazki, gure errehabilitazio psikosozialeko programen helburua eta, zorionez, gero eta lorgarriagoa da. Film labur honen bidez, aurreiritziei eta diskriminazioari aurre egin nahi izan die Aita Menni Ospitaleak.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/osasun-mentalaren-nazioarteko-egunean-zarena-12424\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean &#8216;Zarena Gara&#8217; aurkeztu genuen, normalizazioari buruzko film laburra&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":26020,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[646,1],"tags":[],"linea-asistencial":[979],"class_list":["post-34718","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni","category-sin-categorizar","linea-asistencial-1-salud-mental","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34718","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34718"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34718\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26020"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34718"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34718"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34718"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34718"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}