{"id":34720,"date":"2017-09-11T00:00:00","date_gmt":"2017-09-11T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/osasun-mentaleko-adimen-desgaitasuneko-euskal-11406\/"},"modified":"2023-01-29T13:31:25","modified_gmt":"2023-01-29T13:31:25","slug":"osasun-mentaleko-adimen-desgaitasuneko-euskal-11406","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/osasun-mentaleko-adimen-desgaitasuneko-euskal-11406\/","title":{"rendered":"Osasun mentaleko eta adimen desgaitasuneko euskal erakundeek jardunaldi bat egin dute Chillida Lekun"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>Euria zegoen iragarrita. Eta euria egin zuen. Hala ere, Aita Menni ospitaleak hilaren 9an, larunbata, <a href=\"http:\/\/www.museochillidaleku.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Chillida Leku museoan<\/a>\u00a0antolatutako\u00a0<a href=\"osasun-mentaleko-adimen-desgaitasuneko-euskal-11394.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u2018Osasun Mentaleko eta Adimen Desgaitasuneko Euskal erakundeen I. topaketak\u2019<\/a>\u00a0ez zuen distirarik galdu. Alderantziz; urak distira eman zion berez magikoa den museoko giro horri. Gidariak bakoitzari bere txandan erakutsi zien <b>Eduardo Chillidaren <\/b>lana eta esan zien eskulturak, bustita daudenean, are politagoak direla, biziago daudela diruditela.\u00a0<\/p>\n<p>Chillida Lekura joatea amets bat betetzea zen gurekin eguna igarotzera etorri ziren askorentzat. Hala zioen, adibidez, <b>Rosa <\/b><a href=\"..\/psikiatria\/errehabilitazio-dinamizazio-sozial-zerbitzua.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Beasaingo EPZko<\/a> erabiltzaileak. Autobusez iritsi zen errehabilitazio psikosozialeko eta ospitaleko beste berrogeita hamar kide ingururekin batera. Ilusioz beteta eta programaz \u2013tartean piknika\u2013 gozatzeko prest etorri ziren denak.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/chillida_leku2-1-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Ingurua eta eskultore donostiar bikainaren lana miresteko aukera izan zuten eta <b>erakunde kolaboratzaileek <\/b>egiten duten lanaren berri eman zieten <b>informazio postuetan, baina sorpresa ugari ere izan zituzten: perkusio afrikarra, saltsa eta zumba eskolak, fotomatoi dibertigarri bat eta Radio Why Not irratiaren zuzeneko saioa, txikiparka&#8230;<\/b><a href=\"..\/..\/es\/pastoral-proyectos-sociales\/proyectos-cooperacion-internacional.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">We Are Like You proiektuaren<\/a> <b>aldeko elkartasunezko merkatuan <\/b>izan ziren gauza berriak ere: lore ihartuekin eginiko sortak,\u00a0<a href=\"osasun-mentaleko-errehabilitazio-proiektu-berritzailea-11081.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ereiaro-Ekoudalatxek<\/a>\u00a0eginiko xaboiak eta kosmetika naturala HAM tailerretako pazienteek eginiko aurkezpen zainduekin eta abar<b>.<\/b>\u00a0Aipagarriak izan ziren estilo afrikarreko panpinak, <a href=\"tailer-terapeutiko-berria-papera-birziklatzeko-10212.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">papera lantzeko tailerrean\u00a0<\/a>ahizpa ospitalariek laster Liberian abian jarriko duten osasun zentroari laguntzeko eginikoak.<\/p>\n<p>Aita Menni Ospitaleko taldeak, <b>Mikel Tellaeche <\/b>zuzendariak gidatuta, ahalegin handia egin zuten buruko profesionalak eta gaixotasunak edo adimen desgaitasunak dituztenak eta haien familiakoak ospitaletik kanpoko giro batean eta giro lasaian biltzeko eta ahaleginak izan zuen saria: denak oso pozik agertu ziren harremanetarako eta interakziorako aukera hori eremu normalizatu eta lasai batean izan zutelako, ez baita hori oso ohikoa izaten.\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/chillida_leku3-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><b>Harreman \u201cteknikotik\u201d harago<\/b><\/p>\n<p><a href=\"..\/..\/es\/psiquiatria\/discapacidad-intelectual-alteracion-conductual.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Desgaitasun intelektualeko<\/a> sailetik,\u00a0<a href=\"..\/..\/es\/psiquiatria\/servicio-rehabilitacion-dinamizacion-social.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Errehabilitazio eta Dinamizazio sozial\u00a0 zerbitzutik<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/unitatea\/errehabilitazio-psikosozialeko-zentroak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EPSZetatik<\/a>\u00a0etorritako <b>Macarena<\/b>\u00a0<b>Aspiunza eta\u00a0Vicente Hueso<\/b>\u00a0oso gustura azaldu ziren topaketak izandako erantzunarekin eta\u00a0<a href=\"https:\/\/www.gipuzkoa.eus\/es\/actualidad\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gipuzkoako Foru Aldundiak<\/a>\u00a0eta\u00a0<a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/inicio\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Eusko Jaurlaritzak<\/a> ere begi onez ikusi zuten. Bi psikologoek nabarmendu zuten sustatu egin behar direla honen gisako ekimenak komunitatean bizikidetza integratzailea eta ludikoa dadin eta nabarmendu egin behar dela Aita Meni Ospitale osoko kide guztiek, modu aktiboan parte hartzeagatik, honako hauei erakutsitako esker ona:\u00a0<a href=\"http:\/\/www.acasgi.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Acasgi<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.agifes.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Agifes<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.atzegi.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Atzegi<\/a>,\u00a0<a href=\"https:\/\/www.caseresidencial.es\/betharram\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Caser Betharram<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.cruzroja.es\/centros_sanitarios\/San_Sebastian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gurutze Gorria Donostia<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.gautena.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gautena<\/a>,\u00a0<a href=\"https:\/\/www.gizaide.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gizaide<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.aspacegi.org\/caste\/centros\/centros_listado_ficha.asp?IdC=8\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Goienetxe<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.gureak.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gureak<\/a>,\u00a0<a href=\"https:\/\/www.hurkoa.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Hurkoa<\/a>,<a href=\"http:\/\/www.grupokl.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Katea-Legaia<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/sanjuandedios-mondragon.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Orden Hospitalaria de San Juan de Dios<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.ausolan.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Sharma-Ausolan<\/a><a href=\"http:\/\/www.ausolan.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">,<\/a>\u00a0<a href=\"http:\/\/www.uliazpi.net\/index.asp?lng=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Uliazpi<\/a>,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.fundacionwhynot.org\/es\/ar\/1\/inicio.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Why Not<\/a>\u00a0eta <a href=\"http:\/\/www.wearelikeyou.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">We Are Like You<\/a>.<\/p>\n<p>Iritzi horrekin bat etorri zen <b>Jos\u00e9 Mar\u00eda Irazusta, <\/b>Agifes (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) elkarteko presidenteordea ere eta kontatu zuen asko hunkitu zela dantzako eskolan denak dantzan eta ondo pasatzen ikusita. \u00a0<i>\u201cFamilien, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen eta profesionalen arteko kontaktu \u2018teknikoa\u2019 egunerokoa izaten da, baina beharrezkoa da \u2018beste maila bateko&#8217; harremana ere\u201d, esan zuen.<\/i>\u00a0 Karpan izan ziren <b>Pilar Aramendi <\/b>eta <b>\u00c1lvaro Solano <\/b>Sentsibilizazio Batzordeko kideak ere. Agifeseko presidente izandakoak nabarmendu zuen buruko gaixotasunen heziketan lan gehiago egin behar dela gizarte osoa aintzat hartuta eta, bereziki familiekin, \u201cbeldurrari beldurra galtzeko eta gehiegizko kezka eta gaixoak gehiegi babesteko joera ekiditeko, besteak beste\u201d.Eta profesional batzuekin ere lan egin behar dela adierazi zuen.\u00a0<b>Aramendik <\/b>aipatu zuen, halaber, kolektiboko parte diren pertsonen autonomia pertsonala lan munduan sartzetik hasi behar duela.\u00a0\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/chillida_leku4-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><b>Musika solidarioa eta integratzailea<\/b><\/p>\n<p>Arratsaldean, 140 lagun baino gehiago etorri ziren jardunaldira; gehienak osasun mentalarekin eta adimen desgaitasunarekin lotutako profesionalak eta familiak. <b>Juan Carlos Irizar <\/b>musikari o\u00f1atiarrak, <b>Marian Larrearen <\/b>eta <b>I\u00f1aki Revueltaren <\/b>ahotsez lagunduta, elkartasunezko kontzertua eskaini zuen eta harekin amaitu zen jardunaldia. Ospitaleko Pastoraltza Zerbitzuko arduradun <b>Egoitz Zabalak <\/b>aurkeztu zuen ekitaldi hunkigarria eta han izan ziren <b>Luis Chillida, <\/b>eskultorearen semea, eta <b>Mikel Chillida <\/b>biloba ere. Ospitaleak, sor <b>Montse Esparza <\/b>Arrasateko Ahizpa Ospitalarien komunitateko Ama Nagusiak ordezkatuta, eskerrak eman nahi izan zizkien han egoteagatik eta Aita Menniren ekimenetan erakutsitako inplikazioagatik.\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/chillida_leku5-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nZenbait zentrotako erabiltzaileek eta boluntarioek, profesionalek, enpresa eta erakunde kolaboratzaileetako ordezkariek hartu zuten parte HAMen antolatutako jardunaldian: \u201cOsasun Mentaleko eta Adimen Desgaitasuneko  Euskal erakundeen topaketa\u201d. Gozatzeko, ideiak partekatzeko eta bizikidetzarako jardunaldia arrakastatsua izan zen.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/osasun-mentaleko-adimen-desgaitasuneko-euskal-11406\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Osasun mentaleko eta adimen desgaitasuneko euskal erakundeek jardunaldi bat egin dute Chillida Lekun&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":25494,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1044,1032],"tags":[],"linea-asistencial":[982],"class_list":["post-34720","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-medio-ambiente","category-voluntariado","linea-asistencial-2-discapacidad-intelectual","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34720","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34720"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34720\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":58311,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34720\/revisions\/58311"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25494"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34720"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34720"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34720"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34720"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}