{"id":34725,"date":"2021-09-15T00:00:00","date_gmt":"2021-09-15T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/osasunaren-behatokiaren-sinposioak-gure-zuzendari-14471\/"},"modified":"2021-10-08T11:00:49","modified_gmt":"2021-10-08T11:00:49","slug":"osasunaren-behatokiaren-sinposioak-gure-zuzendari-14471","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/osasunaren-behatokiaren-sinposioak-gure-zuzendari-14471\/","title":{"rendered":"Osasunaren Behatokiaren Sinposioak gure zuzendari medikoaren iritzia izan du"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><b>Manuel Martin Carrasco<\/b> doktore eta Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoa eta <a href=\"http:\/\/www.sepsiq.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Espainiako Psikiatriako Elkarteko<\/a> lehendakariordea izan da Osasunaren Behatokiko Sinposioan parte hartu dutenetako bat. Topaketa\u00a0Invertia\/El Espa\u00f1ol \u00a0egunkariak antolatu du, hainbat saiotan banatu da, egungo osasun egoera eta pandemiaren ondorioak aztertzeko, eta osasun sistemaren etorkizuneko ikuspegi bat eskaini nahi du, administrazio publikoko ordezkarien eta profesional entzutetsuen iritzi kualifikatua kontuan hartuta.<\/p>\n<p><b>Mart\u00edn Carrascok<\/b> bere mahai inguruaren hasieran adierazi zuenez, ondorio orokorra da pandemiak sortutako egoerak oso eragin handia izan duela osasun mentalean.<i>\u201cKrisiak guztiok era batera edo bestera kaltetu bagaitu ere \u2013 <\/i>zehaztu zuen<i> \u2013, pandemiak era askotara eragin die biztanleriaren segmentu eta adin desberdinei.<\/i><i>Eta kontuan hartu behar da, halaber, errealitate oso aldakor batez ari garela; ez da gauza bera pandemiaz orain hitz egitea edo duela urte eta erdi hitz egitea, konfinamenduan, adibidez\u201d.<\/i> Aldi berean, gure psikiatrak esan zuen krisiaren eragina gaixotasuna bera baino askoz ere handiagoa dela. Krisi honek, historian izan diren beste krisi batzuek bezala, inpaktu ekonomiko eta sozial handia izan du, eta \u201c<i>bere korrelatua izan du osasun mentalean\u201d<\/i>, adierazi zuen.\u00a0<\/p>\n<p><b>Nahasmendu mentalaren kontzeptua, oso kontzeptu zabala<\/b><\/p>\n<p>Mahaiko koordinatzailea\u00a0<b>Eduardo Ortega<\/b> izan da, Invertia\/El Espa\u00f1oleko Osasun eta Ekonomiako burua, eta, koronabirusak eragindako krisiak, ekonomikoa eta enplegukoa ere izan denak, espainiar gizartearen osasun mentalaren arloan eragin dituen arazoen hazkundeaz galdetu duelarik, Martin Carrascok erantzun du igoeraren zifra %20 inguruan kokatzen dela, eta kontuan hartu behar dela, biztanleria orokorrari dagokionez, osasun mentaleko arazoen prebalentzia %15 ingurukoa dela.<\/p>\n<p>Behin hori esanda, doktoreak azpimarratu zuen bereizketa handia egin beharko litzatekeela, izan ere, nahasmendu mentalaren izendapenaren barruan sartzen dira fobia batetik antsietate krisi, psikosi edo nahasmendu mental larri batera arteko arazoak.\u00a0<i>\u201cPandemiaren testuinguruan gehien hazi diren arazoak hauek dira: antsietatearen arloko arazoak, batez ere pandemiaren lehen fasean agertu zirenak; depresioaren arloko arazoak, bigarren momentu batean ugaritu direnak, eta oraindik ere fase horretan geundeke; eta baita ere estresaren ondoriozko nahasmenduak, hau da, arazo psikosomatikoen multzo bat, loaren nahasmenduak, gastrikoak eta antzeko somatizazioak eragiten dituena\u201d, <\/i>zehaztu zuen<i>.<\/i><\/p>\n<p>Osasun egoerari dagokionez,\u00a0<b>Martin Carrascok<\/b>\u00a0adierazi zuen gaixotasun mentalen hazkundearen eragina jasan duten zerbitzuak ez direla izan osasun mentaleko zerbitzuak, baizik eta lehen arretakoak, horiek direlako arreta espezializaturako ohiko iragazkia, eta baita ere \u201d<i>nolabaiteko beldurra dagoelako osasun mentaleko zerbitzuetara jotzeko, bereziki psikiatrarengana\u201d<\/i>. Azkenik, gure adituak nabarmendu zuen pandemiak agerian utzi dituela sistemaren gabeziak, hala nola lehen arretako zerbitzuen eta osasun mentalekoen arteko koordinazio handiago baten beharra, eta arazo horiek irtenbideak lortzetik urrun daudela, edo are gehiagotu egin direla, irisgarritasuna mugatu egin delako. Amaitzeko, doktoreak nabarmendu zuen telelaguntza ez dela irtenbidea izan osasun mentalaren arloan, horretan aurrez aurreko arreta oso garrantzitsua baita.<\/p>\n<div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div>https:\/\/www.youtube.com\/embed\/vMjtjc0rYiI<div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div>\n<p><span>Mahai ingurua: \u2018Covid-19ak erasandako pazienteen bigarren mailako ondorioak, gaixotasunak eta sekuelak\u2019. 3:23 minututik aurrera.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>Osasunaren Behatokiaren Sinposioaren bigaren edizioaren gaia \u2018Covid-19aren irakaspenak\u2019 izan da, eta, besteak beste, hizlari aritu dira <b>Carolina Darias<\/b>, Osasun ministroa;\u00a0<b>Reyes Maroto<\/b>, Industria, Turismo eta Merkataritzako ministroa;\u00a0<b>Diana Morant<\/b>, Zientzia eta Berrikuntzako ministroa, eta\u00a0<b>Maria Neira<\/b>, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Osasun Publikoko zuzendaria.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.elespanol.com\/eventos\/observatorio-de-la-sanidad\/20210817\/manuel-martin-carrasco\/604690140_0.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gure zuzendari medikoarekin<\/a> batera, \u2018Covid-19ak erasandako pazienteen bigarren mailako ondorioak, gaixotasunak eta sekuelak\u2019 landu zituen mahai inguruan izan ziren baita ere: <b>Andoni Lorenzo<\/b>, Pazienteen Espainiako Foroko lehendakaria (FEP);\u00a0<b>Lorenzo Armenteros<\/b>, Mediku Orokorren eta Familia Medikuen Espainiako Elkartearen (SEMG) Covid-19rako bozeramailea eta Galiziako Osasun Zerbitzuko Familia medikua;\u00a0<b>Maximo Gomez<\/b>, HM Puerta del Sur, HM Monteprincipe eta HM Torrelodones ospitaleetako Pneumologia Zerbitzuko burua, eta <b>Maria Galvez<\/b>, Pazienteen Erakundeen Plataformako zuzendari nagusia.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nManuel Martin Carrasco doktorea, Espainiako Psikiatriako Elkarteko lehendakariorde ere badena, bigarren edizioko partaideetako bat izan zen, non \u2018Covid-19aren irakaspenak\u2019 aztertu baitziren. Gure psikiatrak adierazi zuenez, pandemiak eragindako egoerak oso inpaktu handia sortu du osasun mentalean, eta kalkulatzen da nahasmendu mentalen zifra %20 inguru hazi dela.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/osasunaren-behatokiaren-sinposioak-gure-zuzendari-14471\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Osasunaren Behatokiaren Sinposioak gure zuzendari medikoaren iritzia izan du&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":26890,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[646,683,1036],"tags":[],"linea-asistencial":[985,988,986,984],"class_list":["post-34725","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni","category-aita-menni-eu","category-conocimiento","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","linea-asistencial-2-desgaitasun-intelektuala","linea-asistencial-3-kalte-zerebrala","linea-asistencial-1-osasun-mentala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34725","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34725"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34725\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26890"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34725"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34725"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34725"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34725"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}