{"id":34784,"date":"2019-09-20T00:00:00","date_gmt":"2019-09-20T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/txangoa-ananako-gatz-haranera-13204\/"},"modified":"2021-10-08T11:02:30","modified_gmt":"2021-10-08T11:02:30","slug":"txangoa-ananako-gatz-haranera-13204","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/txangoa-ananako-gatz-haranera-13204\/","title":{"rendered":"Txangoa A\u00f1anako gatz haranera"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>Irailaren 5ean, osteguna, goizeko 9:30ean hasi genuen <a href=\"..\/psikiatria\/eguneko-ospitalea.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Arrasateko Eguneko Ospitaleko<\/a> erabiltzaile eta profesionalen taldeak A\u00f1anako gatz haraneko txangoa. Oraingoan, <a href=\"..\/psikiatria\/errehabilitazio-psikosozialeko-zentroak.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Arrasateko EPSZko<\/a> lagunak gonbidatu genituen esperientzia konpartitzera, eta, horrenbestez, bidaia aberasgarriagoa izan zen.<\/p>\n<p>Gesaltza A\u00f1ana Gasteiztik hurbil dago, eta, beraz, gure bidaiak ordubete bat inguru iraun zuen. Iritsitakoan kafea hartu genuen, eta, 10:30 aldera, bisita gidatua hasi genuen, Mikel gure gidariarekin.<\/p>\n<p>Ibilbidea gatzagaren panoramika bat ikusiz hasi genuen, 6 km-ko diametroa ere hartzen duelarik.<\/p>\n<p>Bisitan zehar gatza lortzeko moduan egon den bilakaera azaldu ziguten, izan ere, duela 7.000 urte ari dira haranean gatza ateratzen. Haranean 4 iturburu daude, eta segundoko bi litro ur ateratzen dira, litro bakoitzeko 250 gramo gatz, hau da, itsasoko urak duen gatz edukia halako sei.<\/p>\n<p>Jakin genuen orain dela 7.000 urte itsasoko urak estaltzen zituela lur horiek, eta, urak atzera egin zuenean, estraktuak geratu zirela lurpeko ur korronteetan; ur horiek, diapiroaren bitartez, kanpora atera ziren, eta horrela sortu ziren gatza ateratzeko guneak.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/salinas-de-anana1-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Mikelek kontatu zigunez, historiaurrean, ur gazia suiletan egosten zen, eta ondoren hautsi egiten zituzten, gatza ateratzeko. Erromatarren garaian diseinatu ziren gatza modu naturalean lehortuz lortzeko larrainak.<\/p>\n<p>Gaur egun, larrainak baldosaz eta egurrez egiten eraikitzen dira, horrek lagundu egiten baitu gatza jasotzeko lanean, baina hainbat material mota erabili izan dira eraikuntzarako, esaterako, buztina edo zementua. Lehortzeko metodoa erromatarren garaian erabiltzen zen bera da orain ere.<\/p>\n<p>Prozesuan, larrainak putzuetatik jasotako gesalez betetzen dira (ur gazia), eta ura lurruntzen uzten da; prozesu horrek hiru bat egun irauten du udan. Jasotzen den lehenengo gauza gatz lorea da, hori baita gatzak aurkezten duen lehen modua, eta oso preziatua goi mailako sukaldaritzan. Azkenik, gatz arrunta ateratzen da, ea larrainetan egindako piletan jasotzen da, eta ondoren gatz fina lortzeko faktorietara eramaten da, eta paketatu eta biltegiratu egiten da, saltzeko. Gatza espeziekin ere nahasten da, zapore berezia emateko.<\/p>\n<p><b>Haranaren goraldia eta gainbehera<\/b><\/p>\n<p>XIX. mendean gertatu ziren haranaren goraldia eta gainbehera, izan ere, gatz enpresa berrien lehiaren ondorioz, 300 langile izatetik langile bakar bat izatera igaro zen. \u00a0Gaur egun, erakunde publikoei ea pribatuei esker, jarduera berreskuratzeko lan bat egin da, eta orain bost langilek dihardute gatzagetan.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/rehabilitacion-psicosocial-0-2.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Bisitaren amaieran, uraren gazitasunaren propietateez disfrutatu ahal izan genuen \u2018gatz spa-n\u2019 (ur gaziko bainuontziak), oinak eta eskuak freskatuz.<\/p>\n<p>Ibilbidea amaitzeko, dendara joan ginen, eta A\u00f1anako gatza zein gatzari lotutako beste artikulu batzuk erosi ahal izan genituen.<\/p>\n<p>Gatzagen tamainak harritu gintuen, eta asko gustatu zitzaigun bista panoramikoa. Mikelen azalpenek lagundu ziguten gatza biltzeko prozesua hobeto ezagutzen, iturburutik iristen denetik larrainak betetzen diren arte. Spa-n asko disfrutatu genuen.<\/p>\n<p>Jende guztiari gomendatzen diogu A\u00f1anako gatzagak bisitatzeko esperientzia, merezi du!<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nArrasateko Eguneko Ospitaletik eta EPSZtik A\u00f1anako gatzagak bisitatu genituen. Tamainak harritu gintuen, eta asko gustatu zitzaigun bista panoramikoa. Gidariaren azalpenek lagundu ziguten gatza biltzeko prozesua hobeto ezagutzen, iturburutik iristen denetik larrainak betetzen diren arte.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/txangoa-ananako-gatz-haranera-13204\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Txangoa A\u00f1anako gatz haranera&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":26410,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1047,1],"tags":[],"linea-asistencial":[979],"class_list":["post-34784","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hospital-de-dia","category-sin-categorizar","linea-asistencial-1-salud-mental","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34784","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34784"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34784\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26410"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34784"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34784"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34784"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34784"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}