{"id":34802,"date":"2018-03-15T00:00:00","date_gmt":"2018-03-15T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/zergatik-onuragarria-etxeko-laguntza-ematea-11946\/"},"modified":"2021-10-08T11:02:58","modified_gmt":"2021-10-08T11:02:58","slug":"zergatik-onuragarria-etxeko-laguntza-ematea-11946","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zergatik-onuragarria-etxeko-laguntza-ematea-11946\/","title":{"rendered":"Zergatik da onuragarria etxeko laguntza ematea nahasmendu mental larria duten pertsonei?"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p><i>&#8220;Gure arreta eredua gaixotasun mental larria duen pertsona batek laguntza behar duen eremu guztietara hedatzen da; bizitza komunitatean normalizatzea bilatzen dugu, eta, duela bi urte baino gehiagotik, baita interbentzioa jasotzeko ezaugarriak dituzten zenbait etxetan ere. \u00a0Gaixotasunak arlo ugariri eragiten baitio&#8221;, azaldu du <\/i><b>Vicente Hueso <\/b><a href=\"..\/psikiatria\/errehabilitazio-psikosozialeko-zentroak\/aita-menni-epsz.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako<\/a><i> arreta taldeen koordinatzailea.<\/i>\u00a0<b>Huesok, <\/b>halaberpsikologo klinikoa ere den <b>Deiene Gallastegirekin, Lorea Montoya<\/b> gizarte langilearekin eta <b>Maialen Perez <\/b>terapeuta okupazionalarekin batera, Aita Mennik Donostia, Arrasate, Beasain eta Irungo EPSZetatik garatzen duen <a href=\"etxeko-esku-hartzea-nahasmendu-mental-11511.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">etxeko interbentzio programa<\/a>\u00a0 aurkeztu zuen saio klinikoan. <\/p>\n<p>Behin eta berriz taldeetako profesionalen barne koordinazioaz hitz egin zen, eta kanpo koordinazioaz ere bai: familiarekin, osasun mentaleko zentroekin, oinarrizko gizarte zerbitzuekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin \u2013EPSZen titularra da\u2013, eta komunitateko beste entitate eta baliabideekin.\u00a0Saion parte hartu zuten pertsonen artean Arantza Ayarza egon zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun Mentaleko Ataleko eta Arlo Soziosanitarioko burua; <b>Eukene Zapiain, <\/b>GFAko Gizarte Zerbitzuetako Saileko Programa eta Kudeaketa Zerbitzuetako gizarte langilea; eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko hainbat profesional. Amarako OMZtik:\u00a0<b>Juan Carlos Irurzun,<\/b> Gaixotasun Mental Larriko Kudeaketa Klinikoko Unitateko burua; <b>Juan Manuel Alonso, <\/b>psikiatra; <b>Mercedes Andueza, <\/b>DUEa;eta<b> Maite Bastida,<\/b> RSMGko Erizaintzako ondokoa. Andoaingo OMZtik <b>M\u00aa Jose Sakara,<\/b> psikiatrak, eta <b>Mercedes Arsuaga,<\/b> erizainak parte hartu zuten. Arrasateko OMZko ordezkari gisa <b>Juan Manuel Jimenez <\/b>psikiatra eta <b>Saioa Aspiazu<\/b> psikologoa joan ziren, beste profesional batzuen artean.\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/intervencion-domiciliaria0-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Nahasmendu mental larria (NML) duten pertsonentzako etxeko laguntzak gure arreta komunitarioko ereduari erantzuten dio, eta erabiltzaileen borondatea ahalik eta gehien errespetatuz garatzen dugu, hasiera batean maiz eragozpenak jartzen baitituzte. \u00a0Hasierako aurkakotasuna arrazoi ezberdinengatik da, arazoaren kontzientzia ez\u00a0 izatetik haien autonomia areagotzeko halako arbuio batera, edo etxeko esku hartzea inbasio gisa ikustera, etab.\u00a0 \u00a0\u00a0Familiek uzkurtasuna adierazten dute, intimitatea inbaditzeko beldurragatik, gaixo dagoen pertsonarenganako gehiegizko babesagatik, berriro gaixotzeko beldurragatik, berritasunagatik, rol zurrunak mantentzeagatik&#8230; <\/p>\n<p>Halere, behin martxan jarrita, saio gutxi behar dira aldeko eboluzioa hautemateko. Ondoren familia baten esker oneko ohar bat transkribatzen dugu literalki, esku hartzeak famili ingurunean nola eragiten duen ikusteko:\u00a0<i>&#8220;Agradecer la inmensa ayuda que ha supuesto la intervenci\u00f3n en el hogar. De tener una casa desordenada, a tenerla limpia y recogida. Al limpiar y motivados por la nueva responsabilidad, los roles de vida, responsabilidades, etc. han cambiado como la convivencia para bien.\u00a0Decir tambi\u00e9n que aun siendo pocas las visitas que hemos tenido, a muy poco tiempo hemos cogido cari\u00f1o al equipo que ha intervenido y agradecemos de verdad sus intenciones&#8221;.<\/i><\/p>\n<p><b>Programa eta bere garapena<\/b><\/p>\n<p>Gure EPSZei atxikitako erabiltzaileekin etxeko interbentzioan lanean hasi eta bi urte baino gehiago igaro zirenean, Aita Mennik GFAri proposatu zion etxeko interbentzio programa bat hastea nahasmendu mental larria zuten pertsonei zuzenduta, EPSZn inskribatuta egon gabe etxean laguntza jaso ahal izateko. Proiektua onartu eta dirua esleitu eta gero, <b>iazko azaroan abiarazi<\/b> zen. Gaur egun <b>12 kasu<\/b> ari dira baliatzen proiektuaz, eta artatutako lagunen %40 emakumeak dira eta %60 gizonak. \u00a0Batez besteko adina 43 urte da, eta gazteenak 22 urte ditu eta zaharrenak 67. Diagnostikoan agertzen diren arazoak dira nahasmendu psikotikoak, nahasmendu afektiboak, nahasmendu bipolarra eta nahasmendu paranoide eta mugakoa, ia beti substantzia toxikoen kontsumoari lotuta. Lau pertsona horietatik bat bakarrik bizi da, %58 jatorrizko familiarekin eta %17 bere familiarekin.\u00a0<\/p>\n<p>Hautemandako egoeren artean nabarmendu daiteke <b>bi adingabe daudela arriskuan<\/b> egon daitezkeenak. Kasuetako askotan <b>autozaintzaren arloko gabeziak<\/b> aurkitu dira (tratamendu farmakologikoa ez betetzea, norbera zaintzea eta elikadura\u2026), <b>etxea kudeatzeko arazoak <\/b>(etxearen garbitasuna eta ordena), dirua erabiltzeko eta kudeatzeko arazoak, <b>bakartze soziala<\/b>, <b>famili komunikazio desegokia<\/b>, <b>senideek gaixotasuna ez ezagutzea<\/b>, edo familiako beste kide batzuek gaixotasun mentala edukitzea.\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/intervencion-domiciliaria2-0-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p><b>Zergatik eta nola egiten dugun<\/b><\/p>\n<p><b>Etxeko laguntzaren helburuak dira <\/b>NML duen pertsona bere etxean mantentzea, ahal den heinean ospitale edo egoitza inguruneetan ez sartzeko edo sarrera atzeratzeko; pertsona horietako bakoitzaren gaitasun pertsonalak bultzatzea, bere etxean bertan eta ingurune naturalean modu autonomoan eta funtzionalean jarduteko; familiari eta zaintzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa ematea elkarbizitzako arazoetan, eta familiaren gehiegizko karga arintzea.<\/p>\n<p>Interbentzio psikologikoaren muina erabiltzailearen egoera klinikoaren jarraipena egitea da, bereziki esku hartuz aurre egiteko trebetasunetan, psikoheziketan eta famili esku hartzean (erabiltzailearentzako eta familiarentzako orientazioa eta laguntza psikologikoa). Terapia okupazionalaren eta hezitzailearen esku hartzeari dagokionez, bizitzaren oinarrizko jarduera instrumentalak egiteko autonomia eta entrenamendua lantzen dira: \u00a0dirua erabiltzea eta kudeatzea, etxeko lanak kudeatzea, garbitasuna eta janzkera, aisialdia, komunitatean mugitzea. Terapeutek modelaketaren teknika erabiltzen dute: behaketaren bitartez, gaixotasun mentala duen pertsonak erakusten ari zaionaren jokabidea ikasten du. Gizarte lanaren arloa arduratzen da erabiltzaileari laguntzen parte hartzen duten dispositiboen\/eragileen koordinazioaz.<\/p>\n<p><b>Ondorioz<\/b><\/p>\n<p>\u00a0 \u00a0 \u00a0\u00a0Azalpenaren amaieran, ondorio moduan, talde terapeutikoak azpimarratu zuen Aita Mennik nahasmendu mentala duten pertsonak artatzeko eredua norabide horretan doala, izan ere:\u00a0<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Etxeko laguntza gure erreferentziazko ereduaren parte da, nahasmendu mental larria duten pertsonak artatzeko.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Egindako interbentzio guztietan emaitza positiboak egiaztatu ditugu.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Interbentzioa normaltzat jotzera iristen da erabiltzaileen artean.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Gure iritziz, merezi du saiatzea, mugako egoerak izanik esku hartu behar dela uste dugunean.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Programak berretsi du komunitatean esku hartzeko taldeak sortzeko beharra.<\/p>\n<p>\u00b7\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eragile guztien arteko koordinazioa funtsezkoa da.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"w_img_derecha\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/arantza-ayarza-1-1.jpg\" alt=\"\" title=\"\">Eredua anbiziotsua da. Eta aurkezpenaren ondoren egin zen eztabaida oso interesgarria izan zen. Parte hartu zuten profesionalek zorionak eman zizkioten taldeari izandako lorpenengatik, eta ados agertu ziren esan zutenean orientazioaren aldaketak, epe luzera, baliabideak berrantolatzeko modu desberdin bat ekarriko duela. Bat etorri ziren esanez etxean sartzeak artatzen ari garen pertsonaren bizitzan gertatzen ari denaren ikuspegi zabalago bat ematen duela. Baita ere adierazi zuten etxeko atea zeharkatzeak nolabaiteko ezinegona eragiten duela, \u201cez dakigulako zer aurkituko dugun\u201d. Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, \u201ceskutik joan behar dugu\u201d, azpimarratu zuten. Koordinazioa funtsezkoa da. <br br=\"\" p=\"\" \/><\/p>\n<p>Zalantzarik gabe, merezi izan du hasierako arazoak gainditzea eta etxeko esku hartzea garatzea.\u00a0<\/p>\n<p>* Argazkia:\u00a0Arantza Ayarza, GFAko Osasun Mental eta Arlo Soziosanitarioko arduraduna, solasaldiaren une batean.<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nEPSZko laguntza taldeko profesionalek zenbait etxetan garatzen ari diren esku hartze programa aurkeztu zuten saio klinikoan. Emaitzak positiboak izaten ari dira artatutako kasu guztietan.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zergatik-onuragarria-etxeko-laguntza-ematea-11946\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Zergatik da onuragarria etxeko laguntza ematea nahasmendu mental larria duten pertsonei?&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":25767,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[646,1],"tags":[],"linea-asistencial":[979],"class_list":["post-34802","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni","category-sin-categorizar","linea-asistencial-1-salud-mental","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34802","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34802"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34802\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25767"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34802"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34802"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34802"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=34802"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}