{"id":46378,"date":"2022-05-03T00:00:00","date_gmt":"2022-05-03T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/?p=46378"},"modified":"2022-09-30T09:04:31","modified_gmt":"2022-09-30T09:04:31","slug":"desgaitasun-intelektualaren-nahasmendu-mentalaren-portaeraren-14929","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/desgaitasun-intelektualaren-nahasmendu-mentalaren-portaeraren-14929\/","title":{"rendered":"Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa"},"content":{"rendered":"<p>Aita Menni Ospitalearen <a href=\"..\/psikiatria\/jokabidearen-nahasmendua-duen-ezintasun-intelektuala.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Desgaitasun Intelektual eta Autismoaren<\/a>\u00a0arloko bi psikologok prestakuntza ikastaro bat eman berri dute <a href=\"https:\/\/www.ifas.bizkaia.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko<\/a>\u00a0(GUFE) erizain laguntzaile eta gizarteratzeko teknikarientzat, zeinek desgaitasun intelektuala, nahasmendu mentala edo portaeraren nahasmenduak dituzten pertsonekin lan egiten baitute.<\/p>\n<p>\u2018Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa\u2019 izenburupean, <b>Macarena Aspiunza<\/b> osasun psikologo orokor eta forentseak eta <b>Leire Zamora<\/b> osasun psikologo orokorrak eman dute prestakuntza, guztira 30 ordu. Eskolak hiru taldetan banatu dira (covidaren murrizketengatik eta barne antolaketako kontuengatik 15 parte hartzaile baino gehiago ez elkartzeko), eta bakoitzak 10 prestakuntza ordu jaso ditu.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Diagnostiko dualaren konplexutasuna<\/h2>\n<p>Ikastaroaren edukiak diagnostiko duala duten kasuen lanketarekin du zerikusia, hau da, desgaitasun intelektualaren esparruan (DI) gaixotasun mentala agertzearekin.\u00a0GUFEk prestakuntza hori eskatu dio gure Ospitaleari, jokabidearen nahasmenduak maiz agertzen diren kasu konplexuak kudeatzeko zailtasunen aurrean.<\/p>\n<p>Desgaitasun intelektuala biztanleriaren 1,5i eragiten dion arazo bat da, eta, batez bestekoaren azpiko koefiziente intelektual batekin agertzeaz gain, ingurunearekiko harremanetan ere adierazten da. Pertsonaren beraren zein inguruan dituen traba edo oztopoen araberakoa da.<\/p>\n<p>Pertsona horien %20-35ek alterazio psikiatrikoak dituzte, eta horrek esku hartzea zailtzen du.\u00a0Nahasmendu mentala faktore biologikoen (lobulu frontalaren egituraren alterazioa, portaeraren fenotipoak, epilepsia, etab.), faktore psikologikoen (aurre egiteko estrategiarik eza, aldaketekiko intolerantzia, gizarte bazterketa eta autoestimu baxua) eta ingurumen faktoreen (familia harremanetako arazoak, abusuak edo bizitzako gertaerak, hala nola dolu edo adopzio bat) ondorioz agertzen da.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/discapacidad-intelectual-y-trastorno-mental%EF%B9%960.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Bermeekin lan egitea<\/h2>\n<p>Gure psikologoek azpimarratu zuten bermeekin lan egin behar dela pertsona horiek helburuak ezar ditzaten eta lor ditzaten, beren indarguneei etekina ateraz, eta helburuak lortzeko mekanismoak abian jarriz.\u00a0<b>Macarena Aspiunzak<\/b> eta <b>Leire Zamorak<\/b>, zehazki, Jokabidearen Berme Positiboaren (ACP) metodologiari buruz hitz egin zuten. Metodologia hori pertsonaren duintasunaren errespetuan oinarritutako balioetan oinarritzen da, pertsonak jokabide problematikoen izaera eta larritasuna ulertzeko duen gaitasuna alde batera utzita.\u00a0<a href=\"pertsonarengan-oinarritutako-arreta-ereduaren-ezarpena-11099.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Pertsonarengan Oinarritutako Planifikazioaren<\/a> esparruan aplikatu beharreko interbentzio eredu horren helburua da \u00a0pertsona horientzako bizi kalitate ona lortzea, eta gizartean parte hartzea ere sartzen da alderdi horretan.<\/p>\n<p>Zer egin dezakegu? Lehenengo urratsa prodromoak detektatzen ikastea da, nahasmendu psikiatriko bat dagoela iragartzen duten sintomak, zeinuak, jokabidearen adierazleak, eta zeinu horien artean zer erlazio dagoen, eta maila kognitiboan, fisiologikoan, emozionalean edo jokabidean dituen inplikazioak. Zuzeneko laguntzako langileen esku hartzeari begira, garrantzitsua da helburu hauek kontuan hartzea:<\/p>\n<ul>\n<li>Pertsona osasun mentaleko arazoak garatzeko arriskuan jartzen duten egoerak prebenitzea.<\/li>\n<li>Jokabide arazoa edo egon daitekeen arazo psikopatologikoa detektatzea.<\/li>\n<li>Taldeari jakinaraztea, teknikariek balora dezaten eta, beharrezkoa izanez gero, esku hartzeko planak gara ditzaten.<\/li>\n<li>Familiaren eta zaintzaileen informazio osagarria lortzea.<\/li>\n<li>Pertsonari prozesuan laguntzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Esku hartzeak \u2013ingurunean moldaketak egiteaz gain\u2013 lan psikohezitzailea ere eskatzen du, eragindako pertsonari begira zein senideei eta zaintzaileei begira. DIa duen pertsonak modu ulergarrian jaso behar ditu jarraibideak, adibidez, antsietatearen nahasmenduak kudeatzen ikasteko, edo, hala badagokio, nahasmendu obsesibo konpultsiboarekin edo psikosiarekin bizitzen ikasteko.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/discapacidad-intelectual-y-trastorno-mental-2%EF%B9%960.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Jokabidearen nahasmenduak DIan<\/h2>\n<p>Ikastaroaren bigarren zatian portaeraren arazoak jorratu ziren. Jokabideak komunikatzen du, eta funtzio eta helburu espezifikoak ditu \u2013azaldu zuten gure adituek\u2013; pertsona horietako askok \u201cez dute ikasi beren nahiak, emozioak edo beharrak adierazteko modu alternatiborik, eta, beraz, haien komunikazio bide bakarra jokabide problematiko horren bidez da\u201d. Pertsona zer esaten ari zaigun jakiteko, haren portaera aztertu behar dugu, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuta, jokabide edo jokabide jakin baten zergatia edo zertarakoa jakiteko.<\/p>\n<p>Amaitzeko, eta ikastaroan parte hartu duten profesionalen zentroetan jokabideari dagokionez izaten diren ohiko zailtasunei heldu aurretik, jokabidea aldatzeko teknika batzuk azaldu ziren.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/discapacidad-intelectual-y-trastorno-mental-3%EF%B9%960.jpg\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nGUFEk prestakuntza hori eskatu dio gure Ospitaleari, jokabidearen nahasmenduak maiz agertzen diren kasu konplexuak kudeatzeko zailtasunen aurrean. Macarena Aspiunza osasun psikologo orokor eta forentseak eta Leire Zamora osasun psikologo orokorrak eman dute prestakuntza, guztira 30 ordu.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/desgaitasun-intelektualaren-nahasmendu-mentalaren-portaeraren-14929\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":46494,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1071,1070],"tags":[],"linea-asistencial":[988],"class_list":["post-46378","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-ezagutza","category-kalitatea","linea-asistencial-2-desgaitasun-intelektuala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46378","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=46378"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46378\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":47001,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46378\/revisions\/47001"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/46494"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=46378"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=46378"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=46378"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=46378"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}