{"id":46387,"date":"2022-07-22T00:00:00","date_gmt":"2022-07-22T00:00:00","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/?p=46387"},"modified":"2023-01-16T20:02:57","modified_gmt":"2023-01-16T20:02:57","slug":"jakin-nahi-duzu-egiten-dugun-15044","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/jakin-nahi-duzu-egiten-dugun-15044\/","title":{"rendered":"Jakin nahi duzu zer lan egiten dugun Liberian? Gurekin hara bidaiatzera gonbidatzen zaitugu"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto wysiwyg\">\n<p>Afrikako leku askotan, gaixotasun mentalak madarikazioei, izpiritu gaiztoen deabrutzeei eta sorginkeria praktikei egozten zaizkie oraindik ere. Gaixotasun mental bat pairatzen duten pertsonak, askotan, abandonatu egiten dituzte beren familiek, eta komunitateetatik kanporatzen dituzte. Gaixotasun mentala daukana, gainera, emakumea bada, estigma are handiagoa da.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hospitalarias.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Ahizpa Ospitalariak<\/a> duela mende erdi baino gehiago iritsi ziren Liberiara, eta 2014an \u00abWe are like you\u00bb proiektua jarri zen abian, gaixotasun mentalagatik gizartetik kanpo geratu diren emakumeei laguntzeko. Saint Benedict Menni Osasun Mentaleko Zentroa Paynesville aldirian dago, Monrovian (Liberia). Bertan, errehabilitazio eta farmakologia tratamendua ematen diete, lan prestakuntza jasotzen dute eta, alta emateko prest daudenean, negozio txikiak abian jartzen laguntzen diete, ez daitezen berriz gaixotu eta komunitatera itzultzen laguntzeko.<\/p>\n<p>Lana edo okupazioa aurkitzen duten pazienteen %87ri ez die berriz gaixotasun mentalak erasaten. Horregatik, pandemiaren ondoren, berriz ere ekin zaio lan prestakuntzako eta mikrokredituetako programari, emakumeoi negozio txikiak sortzen laguntzeko eta beren ingurune sozialean bizitza berrabiarazteko.<\/p>\n<p>Bideo honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau gauzatzen lagundu duten erakunde, enpresa eta partikularrei. Eskerrak eman nahi dizkiegu han egiten dugun lana erakusteagatik eta proiektua garatzen dugun ingurunea eta gure laguntzaren xede diren pertsonen zerbitzura jartzen ditugun baliabideak zuzenago ezagutzen laguntzeagatik.<\/p>\n<p><b>Haien izenean, eskerrik asko jasotako laguntzagatik. Bihotzez.<\/b><\/p>\n<p>Mila esker!<\/p>\n<h2>Bideoa<\/h2>\n<div class=\"cookieconsent-optout-marketing\">\n<div class=\"alert alert-warning\">Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu,  <a href=\"javascript:Cookiebot.renew()\" style=\"cursor:pointer;text-decoration:underline;\">\"Besteak\" cookie-ak onartu behar dituzu<\/a> Cookie-en konfigurazioan.<\/div><\/div>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"We Are Like You, Liberiako emakumeentzako osasun mentaleko proiektu bat\" width=\"889\" height=\"500\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/xsLoND02vzg?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nMendebaldeko Afrikan dagoen herrialde pobreenetako batera, Liberiara, eramango gaituen bideo bat konpartituko dugu. Irudiek Saint Benedict Menni Osasun Mentaleko Zentrora eramango gaituzte, non Ahizpa Ospitalariek gaixotasun mentalen bat eduki eta gizartetik kanpo geratu diren emakumeei beren osasuna, bizitza eta duintasuna berreskuratzen laguntzen dieten.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/jakin-nahi-duzu-egiten-dugun-15044\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Jakin nahi duzu zer lan egiten dugun Liberian? Gurekin hara bidaiatzera gonbidatzen zaitugu&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":41860,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1083],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-46387","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-elkartasuna","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46387","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=46387"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46387\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":57614,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46387\/revisions\/57614"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/41860"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=46387"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=46387"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=46387"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=46387"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}