{"id":56961,"date":"2022-12-15T12:17:30","date_gmt":"2022-12-15T12:17:30","guid":{"rendered":"http:\/\/194.35.43.170\/~aitamenninueva\/?p=56961"},"modified":"2023-01-18T23:07:08","modified_gmt":"2023-01-18T23:07:08","slug":"pazientearen-segurtasuna-kudeatzeko-eredu-propio-15116","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/pazientearen-segurtasuna-kudeatzeko-eredu-propio-15116\/","title":{"rendered":"Pazientearen segurtasuna kudeatzeko eredu propio bat garatu dugu"},"content":{"rendered":"<p>Gure <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/nor-garen\/antolaketa-eta-kalitatea\/\">Antolamendu eta Kalitate<\/a> arduradun eta Pazientearen Segurtasunerako erreferente\u00a0<b>Susana Fernandez Mongek<\/b>\u00a0Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Pazientearen Segurtasun Plana aurkeztu zuen azaroaren 29an.\u00a0\u201c<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/segurtasun-kultura-garatuz-12606\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2017az geroztik Pazientearen Segurtasunean egindako bideari esker<\/a>, segurtasun estrategia bat formulatu ahal izan dugu\u201d, adierazi zuen aurkezpen ekitaldian, non halaber izan ziren\u00a0<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/egilea\/juan-ignacio-marin-ojea\/\"><b>Juan Ignacio Marin<\/b><\/a>\u00a0doktorea eta\u00a0<b>Lorea Montoya<\/b>\u00a0gizarte langilea, Pazientearen Segurtasun Batzordeko kideetako bi (PSB).\u00a0Aita Menniren pazientearen segurtasun estrategia pazientearen segurtasuna kudeatzeko eredu propio bat da,\u00a0<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zer-egiten-dugun\/osasun-mentala\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Osasun Mentaleko<\/a>,\u00a0<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zer-egiten-dugun\/desgaitasun-intelektuala\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Desgaitasun Intelektualeko<\/a>,\u00a0<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zer-egiten-dugun\/neuroerrehabilitazioa-kalte-zerebrala\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Kalte Zerebraleko<\/a>\u00a0eta\u00a0<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zer-egiten-dugun\/adineko-pertsona\/\">Adineko Pertsoneko<\/a> pazienteentzako berezia, segurtasunaren ikuspegi integrala jasotzen duena: fisikoa, psikologikoa, emozionala eta juridikoa.<\/p>\n<p>2016an lehen PSBa sortu ondoren, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak kide berriekin indartu du organo hori, eta unitate eta zerbitzu guztietan segurtasun erreferenteak izendatu ditu, segurtasunaren kultura zabaldu ahal izan dezaten eta beren esparruan gertatzen diren gorabeherak jakinarazi.\u00a0&#8220;Zenbat eta jende gehiagok izan segurtasunaren kultura, eta hori bultzatzen duen lantaldeak zenbat eta diziplina gehiago hartu, orduan eta hobeto&#8221;, azaldu zuen\u00a0<b>Lorea Montoyak<\/b>\u00a0batzordearen antolamenduaren hedapena azaltzean.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Gure errealitatea eta berezitasunak<\/h2>\n<p>Aurretik segurtasun gertakarien lehen datuak erregistratzen ari baziren ere, 2017tik aurrera hasi zen pazientearen segurtasuna kudeatzezko sistema gehiago egituratzen, 2022an segurtasun Estrategiaren lehen formulaziora iritsi arte, Ahizpa Ospitalarioen Espainiako Probintziako Pazientearen Segurtasun Estrategiaren barruan eta Jaurlaritzako Osasun Sailak eskatzen dituen lege betekizunekin bat etorrita.<\/p>\n<p>Ordutik bost urte igaro dira, eta orain segurtasun gorabeherak jakinarazteko sistema berri bat abian jarri da (Osakidetzak erabiltzen duen SNASPen egokitzapen bat), segurtasun gorabeherei buruzko informazioa hobetzea ahalbidetuko diguna. \u201cJakitea zer gertatzen den, gorabeherak zein diren, zergatik gertatzen diren, gure prozesuetan zerk huts egin duen&#8230; .Gorabeherak sailkatzeko tresnak eta arriskuak baloratzeko eskalak aplikatzeak gure arriskuak kudeatzen ikasten laguntzen digu egunez egun\u201d, azpimarratu zuen\u00a0<b>Susana Fernandez Mongek<\/b>.<\/p>\n<p><b>Juan Ignacio Marin<\/b>\u00a0doktoreak segurtasun gorabeheren datuak ezagutarazi zituen, eta azpimarratu zuen jakinarazpen sistema segurtasuna kudeatzeko sistemaren funtsezko parte bat dela, eta profesionalei, bereziki erizain taldeari, eskerrak eman zizkien jakinarazteko egiten duten lanagatik, \u201chori gabe ez baikenuke daturik izango\u201d. \u201cOrain hobeto ezagutzen ditugu gure arriskuak eta horien espezifikotasunak, jakinarazpen lanari esker\u201d, gaineratu zuen.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-56953\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/incidentes-2017-2022.jpg\" alt=\"\" width=\"535\" height=\"301\" title=\"\"><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">5 ardatz<\/h2>\n<p>Baina neurtuz bakarrik ez dugu hobera egingo. Kontua ez da arriskuak hartzea, kudeatzea baizik. Aita Mennin gertatzen diren arriskuen aniztasuna, konplexutasuna eta askotariko arazoak direla eta, segurtasun plan bat egin beharra dugu, gure arriskuen berezitasunei, artatzen ditugun pazienteen ezaugarriei eta arreta ematen dugun inguruneari erantzuteko. Kontuan izan behar da orain dauden segurtasun sistemak gure arretaren errealitatearekin zerikusi gutxi duten ospitale orokorretarako pentsatuta daudela. &#8220;Gorabeherak testuinguru jakin batean gertatzen dira, eta egitura batekin eta ingurunearen gainean lan egin behar da; beraz, PSBak arrisku motara eta pazientera bideratutako lan bat sustatzen du. Baina taldeen laguntza behar da&#8221;, jarraitu zuen\u00a0<b>Juan I. Marinek<\/b>.<\/p>\n<p>Horregatik guztiagatik, pazientearen segurtasunaren estrategia 5 jarduera lerrotan egituratu da, eta horien barruan definitzen dira jarduteko helburuak eta ardatzak, hala nola segurtasunaren kultura garatzea, arrisku motaren eta pazientearen arabera bereizitako lanketa (hemen sartzen da, adibidez,\u00a0<a href=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/berriak\/ariketa-fisikoko-programa-pilotua-erorikoak-12447.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">erorikoak prebenitzeko plana<\/a>\u00a0eta ihesen prebentzioari buruzkoa), ingurune seguruen kudeaketa, segurtasunaren kudeaketa ahalbidetuko duen antolamendu eredu bat garatzea, eta segurtasuna kudeatzeko sistemaren beraren berrikuntza, ezagutza sortzearen bidez.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-56955\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/5-ejes-plan-seguridas-paciente_p-1.jpg\" alt=\"\" width=\"535\" height=\"401\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/5-ejes-plan-seguridas-paciente_p-1.jpg 535w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/5-ejes-plan-seguridas-paciente_p-1-400x300.jpg 400w\" sizes=\"auto, (max-width: 535px) 100vw, 535px\" \/><\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Pazientearen segurtasuna hobetzeko ahalmena<\/h2>\n<p>Orain arte egin dugun lanak aukera eman digu agerian jartzeko segurtasun gorabeherak aztertzen badira hobetzeko ahalmen handia dagoela, izan ere, hori da segurtasunaren azken helburua; akatsetatik ikastea eta horiek gertatzeko aukera murriztea. \u00a0Horren adibide dira egindako hobekuntza ekintzak, besteak beste:<\/p>\n<ul>\n<li>urgentzietako botikinak aztertzea<\/li>\n<li>osasun urgentzietan jarduteko protokoloa berrikustea<\/li>\n<li>paziente antikoagulatuen odoljario edo traumatismoak daudenean jarduteko prozesua definitzea<\/li>\n<li>solairuetan sartzeko kontrol sistema bat instalatzea<\/li>\n<li>aulkian eta ohean mekanikoki eusteko sistema berriak<\/li>\n<li>tailerren kokapen berria, kontrol handiagoa eta langileentzako segurtasun baliabide handiagoak izateko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Giza errorea beti egongo da, baina kontua da erakundeak eta lan prozesuek akats horiek saihesten edo hautematen laguntzea, segurtasun kultura bat garatzen lagunduz. Adierazlerik argiena\u00a0<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/medikamentuak-dosifikatzeko-sistema-pertsonalizatua-erabiltzen-13497\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">farmakoen banaketaren robotizazioa<\/a>\u00a0da, medikazio akatsak nabarmen murriztea ahalbidetu duena.<\/p>\n<h2 class=\"titulo2\">Ikasteko asko, partekatzeko asko<\/h2>\n<p>&#8220;Ikasten jarraitu behar dugu, eta, horretarako, garrantzitsua da beste erakunde batzuetan pazientearen segurtasuna kudeatzeko dituzten beste eredu batzuk ezagutzea, eta, horretarako, hainbat kontraste egiten ari gara. Esan dugun bezala, gure arriskuen berezitasuna dela eta, kontzeptuak, metodologiak eta abar eremu soziosanitariora egokitu behar ditugu, beste erakunde sanitario batzuetan (akutuen ospitaleak) egindako bidea ikasiz. Hori zailtasun bat izan daiteke, baina, aldi berean, Aita Mennik pazientearen segurtasunaren kudeaketari buruzko ezagutza sortu eta gaur egun egiten denaren ikuspegi osagarria eta aberastua emateko aukera ere bada&#8221;, amaitu zuen\u00a0<b>Susana Fernandez Mongek<\/b>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nPertsona guztiak, hau da, pazienteak, senideak eta profesionalak, Aita Mennin seguru senti daitezen lortzea da Pazientearen Segurtasun Estrategiaren eginkizuna.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/pazientearen-segurtasuna-kudeatzeko-eredu-propio-15116\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Pazientearen segurtasuna kudeatzeko eredu propio bat garatu dugu&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":56951,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1070],"tags":[],"linea-asistencial":[985,988,986,984],"class_list":["post-56961","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-kalitatea","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","linea-asistencial-2-desgaitasun-intelektuala","linea-asistencial-3-kalte-zerebrala","linea-asistencial-1-osasun-mentala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56961","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=56961"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56961\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":57773,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56961\/revisions\/57773"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/56951"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=56961"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=56961"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=56961"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=56961"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}