{"id":57136,"date":"2022-12-22T19:20:33","date_gmt":"2022-12-22T19:20:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.erremediatest.com\/?p=57136"},"modified":"2023-01-18T23:06:47","modified_gmt":"2023-01-18T23:06:47","slug":"gabonek-aita-menniko-txoko-bakoitza-15132","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/gabonek-aita-menniko-txoko-bakoitza-15132\/","title":{"rendered":"Gabonek Aita Menniko txoko bakoitza blaitzen dute"},"content":{"rendered":"<div class=\"wysiwyg\">\n<p><span lang=\"EU\">Berrio ere, Gabonetan, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek Jesus haurraren jaiotza ospatu dute, familia handi baten moduan. Aurten ere, alaitasunak eta maitasunak blaitu ditu programan aurreikusitako jarduera guzti-guztiak.<\/span><\/p>\n<p>\u201cGabon betean gaude, eta asko gozatzen, beti bezala\u201c, kontatu digu\u00a0<b>Amaia Bolumburuk<\/b>, Egonaldi Ertaineko Unitateko psikologo kliniko eta errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko koordinatzaileak, dagoen parte hartzearekin pozik. Adibide on bat da Gabonetako postalen lehiaketa tradizionala, non beste behin ere pazienteen eta profesionalen diseinuek eta mezuek berriro harritu gaituzten. Beheko argazkian, galeria txartelekin apaintzen duen murala ikus dezakegu; galeria da gehien ibiltzen diren ospitaleko lekuetako bat. Abenduaren 30ean, sari banaketaren egunean, postal irabazleak zein izan diren jakingo dugu.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-57088 size-full\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/postales.jpg\" alt=\"Postal lehiaketaren erakusketa Aita Menni Ospitaleko galerian\" width=\"850\" height=\"821\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/postales.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/postales-768x742.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/p>\n<h2 class=\"titulo2\"><span lang=\"EU\">Gastronomia, musika eta irribarreak<\/span><b><\/b><\/h2>\n<p><span lang=\"EU\">Gabonetako beste ekitaldi bat jantokiak dekoratzeko lehiaketa da, 2016. urteaz geroztik egiten dena, pazienteek eta profesionalek Gabon gaueko afarian, Gabonetako bazkarian, Urtezahar gauean eta abarretan etxeko giroaz, jaiegunez eta giro abegitsuaz gozatzeko aukera izan dezaten. Argazkietan ikus daitekeenez, arreta eta originaltasuna izan dira protagonista berriro edizio honetan. Aurreko bietan ezin zen unitate bakoitzeko jantokira sartu, covidaren aurkako neurriak zirela eta, eta horien dekorazio politak argazkien bidez baino ezin izan ziren ikusi.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>Detaile harrigarriek zeuden, hala nola pastazko lazotxoz eta esprai zilarreztatuz egindako Gabonetako zuhaitz bat, edo txokolatezko brownie eta Chocapic zerealekin egindako pinaburuak&#8230; Horiek ikustera joan zen segizioa harrituta geratu zen, tartean egonik\u00a0<b>ahizpa Isabel Martinez<\/b>, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen ama nagusia,\u00a0<b>Jose Luis Gir\u00f3n<\/b>, zuzendari asistentziala;\u00a0<b>Egoitza Zabala<\/b>, <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/abegikortasuna\/elkartasuna\/\">Elkartasun<\/a> eta Pastoraleko arduraduna, eta <b>Amaia Bolumburu\u00a0<\/b>bera. Taldeak, hilaren 19ko goizean, zentroko jantoki guztiak bisitatu zituen, paziente eta profesionalek bakoitzean egin duten apainketa lana baloratzeko. Une dibertigarri eta atsegina izan zen, eta pazienteek eta profesionalek Zuzendaritzako hainbat kiderekin lasai hitz egiteko aukera izan zuten<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-57084\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/comedores-1.jpg\" alt=\"\" width=\"850\" height=\"723\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/comedores-1.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/comedores-1-768x653.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/p>\n<p>Astelehen horretan bertan, arratsaldean, eta, jakina, txistor pintxoekin, San Tomas ospatu zen galerian. Festan izugarri gozatu zuten, eta unitate guztietako pazienteak bertaratu ziren, asko gurpil aulkian, senide batzuekin batera. Behean, begirale taldea baserritar jantzita ikusten dugu, egun horretan ohitura den bezala, horretarako egindako muralaren ondoan.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-57090 size-full\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/santo-tomas.jpg\" alt=\"Aita Menni ospitaleko monitoreak, Santo Tomas eguna ospatzeko jantzita\" width=\"850\" height=\"729\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/santo-tomas.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/santo-tomas-768x659.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/p>\n<h2><span lang=\"EU\">X. Gabon kanta lehiaketa\u00a0<\/span><\/h2>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Data seinalatu hauek merezi bezala ospatzeko ezin dira falta gabon kantak. Unitate bakoitzak gabon kanta bat prestatu zuen, eta horietako askok letra konposatu edo koreografia batekin interpretatu zuten abestia. Batzuek gitarrarekin edo perkusio elementuekin lagundu zuten beren emanaldia. Ahizpa\u00a0<b><strong>Isabelek<\/strong><\/b>\u00a0begiraleak zoriondu zituen, egindako ahaleginagatik eta dedikazioagatik, Gabonetako musika lehiaketa maitagarri eta oso dibertigarri bat ikusi ondoren, non mundu guztiak txaloak jo, barre egin eta animatu zuen. Oso txalotuak izan ziren, halaber, pazienteen abesbatzak interpretatu zituen lau gabon kantak,\u00a0<b><strong>Arantzazu Saiz Markuleta<\/strong><\/b>\u00a0zuzendariak pianoan lagunduta, eta\u00a0<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/gitarra-jaso-dugu-mugarik-gabeko-15117\/\">Mugarik gabeko Musikariek eman ziguten gitarra baten musikarekin<\/a><\/span><span style=\"font-weight: 400;\">, zeina pazienteetako batek jo zuen. Amaieran oso hunkigarria izan zen parte hartzaile guztiei &#8216;Elurra teilatuan&#8217; gabon kanta elkarrekin abesten entzutea. Unitate bakoitzak landaretxo bat eta tailerrean egindako paperezko gnomo bat jaso zituen, Gabonetako opari gisa.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-57082 size-full\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/202212-hospital-aita-menni-navidad-1.jpg\" alt=\"Aita Menni Ospitaleko ekitaldi-aretoan emanaldia\" width=\"850\" height=\"418\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/202212-hospital-aita-menni-navidad-1.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/01\/202212-hospital-aita-menni-navidad-1-768x378.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gabon kanten X. lehiaketa hilaren 20an, goizean, egin zen, eta arratsaldean, berriz, ekitaldi aretoak Nagusilanen musika emanaldia hartu zuen. Beti bezala, boluntario talde hori osatzen duten adinekoek beren maitasun osoa jarri zuten, eta txalo beroak jaso zituzten gure publikoaren aldetik, egindako lanagatik.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>Aita Mennik ilusioz espero du Olentzero eta Mari Domingi etortzea, baita Gabonetako gainerako ospakizunak ere, bereziki urte amaierako festa (Urtezahar gaueko kotilloia eta kanpaiak barne) eta Erregeen kabalgata.<\/p>\n<p><b>\u00a1FELIZ NAVIDAD! GABON ZORIONTSUAK!<\/b><\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nAurreko urteetako murrizketen ondoren, ospakizunak distira osoarekin berreskuratu ditugu. Gabon kantaz, postalez, argiz eta girlandaz betetako egitarau oparo batek etxeko berotasuna ematen dio ospitaleari egun maitagarri hauetan.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/gabonek-aita-menniko-txoko-bakoitza-15132\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Gabonek Aita Menniko txoko bakoitza blaitzen dute&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":57087,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1076],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-57136","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-aita-menni-ospitalea","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/57136","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=57136"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/57136\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":57772,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/57136\/revisions\/57772"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/57087"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=57136"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=57136"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=57136"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=57136"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}