{"id":60823,"date":"2023-05-30T15:21:02","date_gmt":"2023-05-30T15:21:02","guid":{"rendered":"https:\/\/www.aita-menni.org\/?p=60823"},"modified":"2023-05-30T15:27:32","modified_gmt":"2023-05-30T15:27:32","slug":"gure-zuzendari-medikoak-identitate-arazoak-eraman-ditu-amerikako-psikiatria-elkartearen-urteko-bilerara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/gure-zuzendari-medikoak-identitate-arazoak-eraman-ditu-amerikako-psikiatria-elkartearen-urteko-bilerara\/","title":{"rendered":"Gure zuzendari medikoak identitate arazoak eraman ditu Amerikako Psikiatria Elkartearen Urteko Bilerara"},"content":{"rendered":"<p>600 saio baino gehiago egin dira antsietatearen, depresioaren, psikosiaren eta beste nahasmendu mental batzuen tratamenduari buruz APA 2023 <a href=\"https:\/\/www.psychiatry.org\/psychiatrists\/meetings\/annual-meeting\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">Amerikako Psikiatria Elkartearen 176. Urteko Bileran<\/a>, maiatzaren 20tik 24ra, San Frantzisko hirian (Kalifornia). Psikiatriako profesionalen topaketa entzutetsuan, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako gure zuzendari mediko eta <a href=\"https:\/\/sepsm.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">Psikiatria eta Osasun Mentaleko Espainiako Elkarteko<\/a> lehendakari <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/egilea\/manuel-martin-carrasco\/\"><strong>Manuel Mart\u00edn Carrasco<\/strong><\/a> doktoreak parte hartu, \u201cIdentitatea, gaur egungo psikopatologiaren arazo nagusiaz\u201d hitz egiteko.<\/p>\n<p>Praktika klinikoan egunero ikusten da nahasmendu psikiatrikoak areagotzen ari direla, batez ere gazte artean. Pandemiaren eta konfinamenduaren ondoren, larrialdietarako bisitak ugaritu egin dira, nerabeen jokabide autolesibo eta suizidengatik. Arazo psikiatrikoak eta identitate arazoak sakon aztertu ondoren, <strong>Mart\u00edn Carrasco<\/strong> doktoreak adierazi du erreferente eta helburu falta egotea dela nortasun nahasmenduak areagotzearen arrazoi nagusietako bat, eta gabezia horrek beste gaixotasun mental batzuekin ere lotura izan lezakeela, hala nola nahasmendu obsesibo konpultsiboarekin edo elikadura jokabidearen nahasmenduekin.<\/p>\n<h2>Ezegonkortasuna, erreferente eta helmuga falta<\/h2>\n<p>Pertsona baten identitatea eraikitzeko prozesuan haren ingurunearekin zerikusia duten faktoreek parte hartzen dute (klase soziala, kokapen geografikoa, arraza, etab.), horietako asko \u201cemanda datozkio\u201d, eta beste batzuk ez hainbeste, hala nola bere helburuak, balioak, erreferenteak, frustrazioarekiko tolerantzia, bizitzako zailtasunei aurre egiteko modua&#8230; Horiek guztiek identitatea osatzen dute, eta pertsona hori dena izatea eragiten dute.<\/p>\n<p>Erreferente falta, miresteko, jarraitzeko edo antzekoa izateko pertsonarik ez egoteak \u201cidentitatea barreiatzea\u201d eragiten du. Ezegonkortasun mental hori areagotu ere egin daiteke lan egonkortasunik ez badago. Egiaztatu da lan aldaketa etengabeek eta bizileku aldaketek, batez ere herrialde batetik bestera, antsietate koadroak edo are depresioa ere eragiten dutela.<\/p>\n<p>Gure doktoreak APAren Urteko Bileran aurkeztutako ponentziak azpimarratu zuen garrantzitsua dela psikiatrak jabetzea identitatea eraikitzeko prozesu hori Zygmunt Bauman soziologoak \u201clikidotzat\u201d definitu zuen gizarte honetan garatzen ari dela, non, identitate pertsonal bat izan beharrean, \u201cidentitate fluido\u201d misto bat dugun, pertsonala eta harremanekoa, irizpide goren gisa norberaren askatasuna nabarmentzen duena.<\/p>\n<p>Orain, errealitate horrek osasun mentalean dituen ondorio kaltegarriak arintzea da erronka.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/es\/la-identidad-como-problema-central-en-la-psicopatologia-actual\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-60768 size-full\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/Identity-central-problem-psychopathology.jpg\" alt=\"\" width=\"850\" height=\"464\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/Identity-central-problem-psychopathology.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/Identity-central-problem-psychopathology-425x232.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/Identity-central-problem-psychopathology-768x419.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nManuel Mart\u00edn Carrasco doktoreak \u2018Identitatea, gaur egungo psikopatologiaren arazo nagusia\u2019 izenburuko hitzaldia eman zuen 2023ko Amerikako Psikiatria Elkartearen (APA) 176. Urteko Bileran, San Frantziskon.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/gure-zuzendari-medikoak-identitate-arazoak-eraman-ditu-amerikako-psikiatria-elkartearen-urteko-bilerara\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Gure zuzendari medikoak identitate arazoak eraman ditu Amerikako Psikiatria Elkartearen Urteko Bilerara&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":60820,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1071,1023,1080],"tags":[],"linea-asistencial":[984],"class_list":["post-60823","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-ezagutza","category-salud-mental","category-zentroak-om","linea-asistencial-1-osasun-mentala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60823","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60823"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60823\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60833,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60823\/revisions\/60833"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60820"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60823"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60823"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60823"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=60823"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}