{"id":60834,"date":"2023-05-29T08:09:11","date_gmt":"2023-05-29T08:09:11","guid":{"rendered":"https:\/\/www.aita-menni.org\/?p=60834"},"modified":"2023-05-30T15:49:51","modified_gmt":"2023-05-30T15:49:51","slug":"min-kronikoak-lau-aldiz-ere-handitzen-du-depresioa-izateko-arriskua-adinekoengan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/min-kronikoak-lau-aldiz-ere-handitzen-du-depresioa-izateko-arriskua-adinekoengan\/","title":{"rendered":"Min kronikoak lau aldiz ere handitzen du depresioa izateko arriskua adinekoengan"},"content":{"rendered":"<p>Min kronikoa izateak lau aldiz ere handitzen du depresio arriskua adinekoengan. Hori izan da Ahizpa Ospitalarioen Sagrat Cor Ospitaleak antolatutako Psikogeriatrian Eguneratzeko XXVII. Jardunaldietan landutako gaietako bat, joan den maiatzaren 26an, Bartzelonako San Rafael Ospitalean. Ekitaldira mundu osoko 400 profesional inguru bildu ziren.<\/p>\n<p>Inaugurazioa Sor Isabel Blazquezek egin zuen, <a href=\"https:\/\/www.hospitalarias.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Ahizpa Ospitalarioen<\/a> <a href=\"http:\/\/www.hospitalsagratcormartorell.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Sagrat Cor Ospitaleko<\/a> nagusiak, eta eskerrak eman zizkien jardunaldietara joan zirenei parte hartzeagatik, baita jardunaldien antolatzaileei ere. Halaber, Jesusen Bihotzeko Andre Mariaren Jaiaren garrantzia gogorarazi zuen, maiatzaren 31n ospatzen baita San Benito Mennik, Maria Josefa Reciok eta Maria Angustias Gimenezek Ciempozuelosen (Madril) <a href=\"https:\/\/www.hospitalarias.org\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Jesusen Bihotzeko Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioa<\/a> fundatu zuteneko 142. urteurrena.<\/p>\n<p>Ondoren, <strong>Antoni Bulbena irakasleak<\/strong>, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Psikiatria eta Medikuntza Legaleko Departamentuko zuzendariak, erreferentziazko jardunaldi horretan izandako partaidetzaren balantze historikoa egin zuen, eta iragarri zuen, aurki, Ahizpa Ospitalarioen eta UABren artean moldatutako psikogeriatriako ikerketa Katedra bat egongo dela. Ezagutzaren herentziaz ere mintzatu zen, espiritualtasunetik klinikara, eta denei ikasteko deia egin zien.<\/p>\n<p><strong>Carles Franquelo doktoreak<\/strong>, Sagrat Cor Ospitaleko zuzendari medikoak, azaldu zuen Sagrat Cor Ospitaleak urteak daramatzala osasun mentaleko arazoak dituzten adinekoak zaintzearen alde egiten, eta Rego doktoreak hasitako lehen jardunaldiak ekarri zituen gogora, zeinak adinekoaren osasun mentalari zuzendutako akutuen unitate bat sortu zuen. Halaber, pandemia osteko osasun mentalari buruz asko hitz egiten dela azpimarratu zuen, zehazki, gazteengan dituen ondorioei buruz, baina ez da ahaztu behar oso ondorio garrantzitsuak izan dituela adinekoen osasun mentalean ere.<\/p>\n<p>Hitza hartu zuen hurrena <strong>Manel Sanchez doktorea<\/strong> izan zen, Sagrat Cor Ospitaleko zuzendariorde mediko eta Jardunaldiaren koordinatzailea, eta nabarmendu zuen Jardunaldiak historikoki adinekoaren ikuspegi integrala ematen duela eta osasun mentalari ikuspegi zabalago batetik heltzen diola, epidemiologia, prebentzioa eta klinika barne hartuta, baita espiritualtasuna eta alderdi sozialak ere.<\/p>\n<p>Inaugurazio hitzaldia, \u2018Espiritualtasuna eta hirugarren adinekoen psikiatria\u2019 izenburuarekin, German E. Berrios irakasleak eman zuen \u2013Emeritus Chair of the Epistemology of Psychiatry. Life-Fellow, Robinson College. University of Cambridge, UK\u2013. Irakasleak hirugarren adinean espiritualtasunaren arlo guztiak jorratu zituen, eta bizitzaren fase horretan karga semantiko gehigarri bat duela nabarmendu zuen, behar sakonei buruzkoa, behar horiek gogoeta humanoak eta, oro har, mundu osoarenak adierazten baitituzte, hitzez adieraz daitezkeenak edo ez. Gainera, adierazi zuen ulertzea ez dela soilik azalpen bat onartzea, baizik eta eremu estetiko eta emozionalean onartzea baizik, fedezko ekintza gisa.<\/p>\n<p>Jardunaldiaren lehen mahaia zahartzearen dimentsio psikologikoari eta existentzialari buruzkoa izan zen, eta hauek izan ziren hizlariak: <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/egilea\/manuel-martin-carrasco\/\"><strong>Manuel Martin Carrasco doktorea<\/strong><\/a>, Nafarroako eta EAEko Ahizpa Ospitalarioen zentroetako zuzendari mediko eta Espainiako Psikiatria Elkarteko lehendakaria; <strong>Luis Gutierrez Rojas doktorea<\/strong>, Granadako Unibertsitateko Psikiatriako irakaslea, eta <strong>Francesc Torralba doktorea<\/strong>, Filosofiako katedradun eta Ramon Llull Unibertsitateko etika aplikatuko Ethos Katedrako zuzendaria.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-60843\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/jornada-actualizacion-psicogeriatria-2023.jpg\" alt=\"Mesa inaugural de la 27 Jornada de Actualizaci\u00f3n en Psicogeriatr\u00eda\" width=\"850\" height=\"439\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/jornada-actualizacion-psicogeriatria-2023.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/jornada-actualizacion-psicogeriatria-2023-425x220.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/jornada-actualizacion-psicogeriatria-2023-768x397.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bigarren mahaia <strong>Pilar Azpiazu doktoreak<\/strong> moderatu zuen, psikogeriatra seniorrak, eta adinekoaren depresioa eta gaixotasunak pazienteen kolektibo horretan dituen erronka klinikoak eta terapeutikoak izan zituen ardatz. Parte hartu zuten hizlariak hauek izan ziren: <strong>Narcis Cardoner doktorea<\/strong>, Santa Creu i Sant Pau Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko burua; <strong>Virginia Soria doktorea<\/strong>, Bellvitgeko Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko kidea, eta <strong>Javier Olivera doktorea<\/strong>, psikiatra eta Huescako San Jorge Unibertsitate Ospitaleko Psikogeriatria Programaren arduraduna.<\/p>\n<p>Mahai horretatik helarazi zen mezuetako bat izan zen kontuan hartu behar dela depresioaren eta minaren arteko harremana oso fenomeno prebalentea dela, eta, beraz, ezinbestekoa dela lanketa integrala egitea, pazientearen dimentsio emozionala kontuan hartuta, eta ez soilik minaren tratamendua.<\/p>\n<p>Olivera doktorearen arabera, 60 urtetik gorako pertsonek min kronikoaren %55etik gorako prebalentzia dute, eta 75 urtetik gorakoetan, berriz, zifra hori %62 baino handiagoa da, gazteen artean dauden mailak baino askoz handiagoa, horietan %15-%45 baita. \u00abMin kronikoak depresio arriskua lau aldiz gehiago ere handitu dezake minik gabeko pertsonekin alderatuta, eta, ondorioz, oso ulergarria da depresioa eta mina duten adinekoen proportzioa nabarmena izatea\u00bb, adierazi du psikogeriatrak.<\/p>\n<p>Oliveraren arabera, depresioaren ondorioz, adinekoen minaren atalasea murriztu egiten da, \u00abeta korapilo arriskutsu bat sortzen da, adinekoen egoera larriki okertzen duena\u00bb.\u00a0\u00abLanketa integralik egiten ez bada eta patologia bakoitza esklusiboki eta alde bakarrez artatzen badugu, botika analgesikoez abusatzeko arriskua dugu\u00bb, ohartarazi du, eta ohartarazi du, halaber, horiek ondorio sekundarioak izan ditzaketela opiazeoen kasuan.<\/p>\n<p>\u00abKasu horietan arrisku dugu baita ere larria izan daitekeen osagai emozional depresiboa ez tratatzeko, baita adinekoen artean suizidiorako arriskua areagotzeko ere\u00bb, gaineratu du. Literatura zientifikoak minaren eta depresioaren artean dagoen harremana ezagutzen duen arren, \u00abargitalpen oso berriak daude gai honetan sakontzen dutenak, eta adinekoen depresioaren eta min kronikoaren arteko lotura komentatzen duten berrikuspenak daude, zeinetan neuroinflamazioa aipatzen baita, oso zeregin garrantzitsua jokatzen duelako bi prozesuei lotutako mekanismo gisa\u00bb, zehaztu du Oliverak. Horregatik, gaineratu du espezialistak, medikamentu antiinflamatorioak eta are kortikosteroideak erabiltzea aztertzen ari dira, depresioaren aurkakoak indartzeko.<\/p>\n<h2>V\u00eddeo<\/h2>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=hIthCoX2e_4\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-60811 size-full\" src=\"https:\/\/www.ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/pantalla-jornadas-psicogeriatria.jpg\" alt=\"V\u00eddeo de las 27 Jornadas de Actualizaci\u00f3n en Psicogeriatria\" width=\"850\" height=\"440\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/pantalla-jornadas-psicogeriatria.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/pantalla-jornadas-psicogeriatria-425x220.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2023\/05\/pantalla-jornadas-psicogeriatria-768x398.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nLa presencia de dolor cr\u00f3nico incrementa en hasta cuatro veces el riesgo de depresi\u00f3n en las personas mayores. Este ha sido uno de los temas abordados en las XXVII Jornadas de Actualizacio\u0301n en Psicogeriatri\u0301a, organizadas por el Hospital Sagrat Cor\u00a0de\u00a0Hermanas Hospitalarias, que se celebraron el pasado 26 de mayo en el\u00a0Hospital San Rafael de Barcelona. Asistieron al evento unos 400 profesionales de todo el mundo.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/min-kronikoak-lau-aldiz-ere-handitzen-du-depresioa-izateko-arriskua-adinekoengan\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Min kronikoak lau aldiz ere handitzen du depresioa izateko arriskua adinekoengan&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":60812,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[701,683,1071,1070],"tags":[],"linea-asistencial":[985],"class_list":["post-60834","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ahizpa-ospitalariak","category-aita-menni-eu","category-ezagutza","category-kalitatea","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60834","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60834"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60834\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60847,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60834\/revisions\/60847"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60812"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60834"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60834"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60834"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=60834"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}