{"id":71776,"date":"2025-02-27T14:25:53","date_gmt":"2025-02-27T14:25:53","guid":{"rendered":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/?p=71776"},"modified":"2025-03-24T08:38:21","modified_gmt":"2025-03-24T08:38:21","slug":"animaliekin-lagundutako-terapia-saio-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/animaliekin-lagundutako-terapia-saio-berriak\/","title":{"rendered":"Ospitalean eta Txurdinagabarrin animaliekin lagundutako terapia egiteko saio berriak"},"content":{"rendered":"<p>Otsailaren hasieratik, <strong>animaliekin lagundutako esku hartzeak<\/strong> (ALEH) egiten dituen <a href=\"https:\/\/www.yaracan.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">Yaracan<\/a> erakunde sozialki arduratsuak <strong>txakurrekin lagundutako terapia<\/strong> saioak eskaintzen ditu <a href=\"\/eu\/\">Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko<\/a> Ospitalean, Arrasaten. Saioak asteartero egiten diren, eta\u00a0 Desgaitasun Intelektualaren, Espektro Autistaren Nahasmenduen eta Jokabide Nahasamendua duen Gaixotasun Mentalaren Arlokopaziente talde bat joaten da. Bilboko Txurdinagabarri Egoitzako adinekoak ere baliatzen ari dira txakurrekin egiten diren esku hartzeez, ostiraletan egiten diren saioetan.<\/p>\n<p>Bi taldeek Golden Retriever arrazako <strong>Luna<\/strong> txakurra eta Yaracaneko Euskadiko arduradun <strong>Luz Azqueta<\/strong> ezagutu ahal izan zituzten lehen saioetan.<\/p>\n<p>Animaliekin lagundutako saioak tratamendu tradizionalean integratutako esku hartze osagarriak dira, eta interakzioa erabiltzen dute, kasu honetan txakurrekin, errehabilitazio, berreziketa, integrazio eta sozializazio prozesu baten helburuak lortzeko bitarteko gisa.<\/p>\n<p>Ospitalarioak Fundazioa Euskadin 2012tik ari da horrelako jarduerak programa terapeutikoetan integratzenerakundearen hainbat zentrotan, hala nola <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zentroa\/aita-menni-ospitalea\/\">Ospitalean<\/a> \u2014bai <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zer-egiten-dugun\/osasun-mentala\/\">Osasun Mentalean<\/a>, bai <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zer-egiten-dugun\/desgaitasun-intelektuala\/\">Desgaitasun Intelektualean<\/a> edo <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/unitatea\/lege-psikiatriako-unitatea-arrasate\/\">Lege Psikiatrian<\/a>\u2014 edo <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/zentroa\/aita-menni-bilboko-neuroerrehabilitazio-zentroa\/\">Bilboko Neuroerrehabilitazio Zentroan<\/a>.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina1-e1740660344810.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-71718 size-large\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina1-e1740660344810.jpeg\" alt=\"\" width=\"850\" height=\"715\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina1-e1740660344810.jpeg 1200w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina1-e1740660344810-425x358.jpeg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina1-e1740660344810-850x715.jpeg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina1-e1740660344810-768x646.jpeg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<h2>Animaliekin lagundutako terapiaren onurak<\/h2>\n<p>Ikerketa ugarik frogatu dute animaliekiko interakzioak ondorio onuragarriak dituela pertsonentzat, eta arrakastarekin sar daitekeela mota askotako nahasmendu eta patologien tratamendu eta errehabilitazio prozesu terapeutikoen esparruan, horien artean egonik estresa, depresioa, traumak, gaixotasun mentala, nahasmendu neurodegeneratiboak, espektro autistaren nahasmenduak, hartutako kalte zerebrala, mugitzeko desgaitasuna, gaixotasun kardiobaskularrak, prozesu onkologikoak eta beste asko.<\/p>\n<p>Animaliekin lagundutako esku hartzeak lagungarriak dira saioetara joaten diren pertsonek bilakaera onerako, hainbat faktore batzen baitira:<\/p>\n<ul>\n<li>Txakurra da arretagunea: ez du kritikatzen, ez du diagnostikatzen, ez du errukirik sentitzen eta gizaki guztiak berdin onartzen ditu, denekin modu berean erlazionatuz, bereizketarik egin gabe.<\/li>\n<li>Txakurrarekin gertuko kontaktu fase batera pasatzen denean, lotura positibo bat garatzeko lan egiten da. Gauza jakina da txakurrekiko kontaktuan erritmo kardiakoa eta presio arteriala murrizten direla, endorfinak eta oxitozina jariatzen direla eta, beraz, pertsonek estresa murrizten dutela, komunikazioa edo komunikazio asmoa areagotzen direla, apatia eta bakartzea murrizten direla, eta bizitasun emozionala eta sentimenduen adierazpena ere areagotzen direla.<\/li>\n<li>Gakoa da txakurrak alderdi emozionalera sartzen direla, eta horrek estimulua, motibazioa eta ilusio handia sortzea eragiten du; ondorioz, saio bakoitzean txakurrak modu aktiboan sartuz lan egin daiteke arlo kognitibo, sentsorial, fisiko, komunikatibo eta sozialean laguntzeko baliabide gisa.<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Interakzio aberasgarria<\/h2>\n<p>Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko talde asistentzialak oso positiboki baloratzen ditu interbentzio horiek, Ospitaleko eta Txurdinagabarri Egoitzako taldeak ilusio handiz joaten baitira astero, eta Lunarekin elkartu ondoren parte hartzaile askok eguneroko bizitzan interakzioak hobetzen dituztela ikusten dute.<\/p>\n<p>Adinekoentzat, bereziki entrenatutako txakurrekin \u2013Lunarekin adibidez\u2013 interakzioa erregularra izateak onura ugari dituela erakutsi du. Maila fisikoan, jarduera horiek parte hartzen duten pertsonen psikomotrizitatea, oreka eta koordinazioa hobetzea sustatzen dute, eta efektu fisiologikoak ere badituzte, hala nola presio arteriala murriztea edo bihotz maiztasuna moderatzea.<\/p>\n<div id='gallery-1' class='gallery galleryid-71776 gallery-columns-4 gallery-size-thumbnail'><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-16.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-16-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-15.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-15-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-14.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-14-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-13.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-13-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-12.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-12-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-11.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-11-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-10.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-10-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-9.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-9-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-8.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-8-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-7.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-7-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-6.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-6-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-5.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-5-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-4.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-4-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-3.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-3-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-2-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon portrait'>\n\t\t\t\t<a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/20250207-terapia-asistida-animales-1-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure>\n\t\t<\/div>\n\n<p>Taldeak osatzen dituzten pertsonek egiten dituzten ariketetan Luna laztandu eta orraztu eta harekin jolasten dute, eta horrek beren trebetasun motore fin eta larriak estimulatzen ditu. Gainera, saioek ariketa fisikoa sustatzen dutenez, sedentarismoaren aurka borrokatzen laguntzen dute.<\/p>\n<p>Onura psikosozialak ere azpimarragarriak dira, ikerketa ugarik berretsi duten bezala; ikerketetan aztertu egin da txakurren eta etxeko beste animalia batzuen presentziak nola eragiten duen bakardade sentimendua murriztea, baikortasuna areagotzea, estresa murriztea eta depresioarekiko erresistentzia handiagoa izatea.<\/p>\n<p>Arlo kognitiboan, Lunaren presentziak memoria eta beste funtzio kognitibo batzuk sustatzen dituen estimulu gisa jokatzen du. Luna zaintzeari, egindako jarduerei edo ezarritako errutinei buruzko xehetasunak gogoratzeak parte hartzaileen burua aktibo mantentzeko ariketa gisa balio du. Ikerketek agerian utzi dute animaliekiko interakzioak estimulazio mentala areagotu dezakeela eta oroimenean lagundu.<\/p>\n<p>Narriadura kognitibo handia duten pertsonetan ere, entrenatutako txakurrekin egindako saioek ondorio onuragarriak erakutsi dituzte asaldura portaerak murrizteari dagokionez, eta animaliaren presentziak pertsona bakoitzarentzako harreman eta estimulazio jarraibide propio eta espezifikoak agertzen laguntzen du.<\/p>\n<p>Lunarekin sortzen den lotura afektiboak ongizate emozionala hobetzen laguntzen du. Animaliaren izaera lagunkoiak eta baldintzarik gabe afektua emateko gaitasunak parte hartzaileen aldartea hobetzen du, alaitasun eta gogobetetze sentsazioa sustatuz. Gainera, animaliarekiko interakzioak sozializazioa sustatzen du, taldeko kideen artean giro kohesionatuagoa sortzen du eta animaliarekiko zein elkarren arteko komunikazioa estimulatzen du.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina-850x551.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-71696 size-large\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina-850x551.jpg\" alt=\"Una persona ofrece comida a una perra en el marco de una terapia asistida con animales\" width=\"850\" height=\"551\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina-850x551.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina-425x276.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina-768x498.jpg 768w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Intervencion-canina.jpg 950w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<h2>Txakurrekin lagunduta esku hartzen adituak<\/h2>\n<p>Zentroetako talde asistentzialek eta Yaracan elkarteak saio bakoitza planifikatu eta gainbegiratzen dute, jarduerak seguruak eta parte hartzaileen gaitasunetarako egokiak direla ziurtatzeko. Txakurrekin lagundutako esku hartzeen arloan duen esperientziari esker, Lunak eta egoiliarrek esperientzia aberasgarria izango dutela bermatzen da.<\/p>\n<p>Yaracaneko txakur taldea terapia egiteko txakurkume direnetik berariaz prestatutako txakurrek osatzen dute, eta dituzten gaitasun sozialengatik, adimenagatik eta hainbat ingurunetara egokitzeko gaitasunagatik hautatzen dira. Gainera, aldizka albaitaritzako kontrolak eta analitikoak egiten dizkiete, osasun egoera ona bermatzeko eta gaixotasun zoonotikoen balizko arriskuak baztertzeko.<\/p>\n<p>Yaracan \u2013Madrilen, Galizian, Malagan, Euskal Herrian eta Katalunian\u2013 Espainian esperientzia gehien duen erakundeetako bat da. Erakundeak txakurrak gizakiok iristen ez garen arimaren leku batera iristen direla dio, eta, horregatik, bere baliabideen zati bat ALEH programak diruz laguntzera eta horietarako laguntzak bilatzera bideratzen ditu, baliabide ekonomiko gutxien duten eta gizartean baztertuta dauden pertsonen eskura jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\n2012tik, Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni) txakurrekin lagundutako terapia erabiltzen ari da bere zentroetan. Otsailean, talde berri batzuk ari dira Yaracan elkarteko Luna txakurrarekin gozatzen, Arrasateko Ospitalean eta Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/animaliekin-lagundutako-terapia-saio-berriak\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Ospitalean eta Txurdinagabarrin animaliekin lagundutako terapia egiteko saio berriak&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":71754,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1076,693,685],"tags":[],"linea-asistencial":[985,988],"class_list":["post-71776","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-aita-menni-ospitalea","category-bilbo-txurdinagabarri-adineko-pertsonen-eguneko-zentroa","category-bilbo-txurdinagabarri-egoitza","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","linea-asistencial-2-desgaitasun-intelektuala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/71776","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=71776"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/71776\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":72263,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/71776\/revisions\/72263"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/71754"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=71776"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=71776"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=71776"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=71776"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}