{"id":72304,"date":"2025-03-18T12:00:38","date_gmt":"2025-03-18T12:00:38","guid":{"rendered":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/?p=72304"},"modified":"2025-03-25T18:05:45","modified_gmt":"2025-03-25T18:05:45","slug":"emakume-bereziki-kalteberen-aurkako-indarkeria-ikusarazi-dugu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/emakume-bereziki-kalteberen-aurkako-indarkeria-ikusarazi-dugu\/","title":{"rendered":"Emakume bereziki kalteberen aurkako indarkeria ikusarazi dugu"},"content":{"rendered":"<p>Martxoaren 18an Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Barcelonan Berdintasun Ministerioaren laguntzarekin egin den \u201c<strong>Emakume bereziki kalteberen aurkako indarkeria. Errealitatea eta lanketa<\/strong>\u201d jardunaldiak <strong>egoera bereziki kalteberan dauden emakumeek<\/strong> sufritzen duten indarkeriari erreparatzeko balio izan du: desgaitasuna duten emakumeak, neskatilak eta nerabeak, hartutako kalte zerebrala duten emakumeak eta narriadura kognitiboa duten emakumeak. Ekitaldiak 150 lagun inguru bildu zituen modu presentzialean, eta 300 baino gehiago online.<\/p>\n<p>Gure helburua emakume horiek nozitzen duten indarkeriari buruz sentsibilizatzea, identifikatzea eta prebenitzea izan zen, Ospitalarioak Fundazioan arazo hori lehen eskutik ezagutzen baitugu, osasun mentalean, desgaitasunean eta psikogeriatrian garatzen dugun <strong>jarduera asistentzialaren ondorioz<\/strong>.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Jornada Violencia en la mujer con especial vulnerabilidad. Realidad y Abordaje\" width=\"889\" height=\"500\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/KN_Nvh2AjxY?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<h2>Inaugurazio hitzaldia<\/h2>\n<p>Ekitaldiaren irekieran, <strong>Belen Gallok<\/strong>, Kataluniako Generalitateko Berdintasun eta Feminismo Saileko Indarkeria Matxistak Desagerrarazteko zuzendari nagusiak, indarkeria matxistek emakumeen bizitzari eta ongizateari nola eragiten dieten eta nahasmendu mentala, desgaitasuna edo jarduteko mugak ekar ditzaketela nabarmendu zuen.<\/p>\n<p>Gallok <strong>intersekzionalitatearen<\/strong> garrantzia nabarmendu zuen, emakumeek sufritzen dituzten indarkeria eta diskriminazioei behar bezala aurre egiteko. Azpimarratu zuen Espainian desgaitasuna egiaztatuta duten emakumeen %40,4k indarkeria motaren bat jasan duela bikotean, eta desgaitasun egiaztaturik gabeko emakumeen %31,9k (Genero Indarkeriaren Makroinkesta, 2019). Eta nahasmendu mental larria duten 4 emakumetik 3k indarkeria nozitu dutela familian edo bikotean (FEDEAFES, 2017).<\/p>\n<p><strong>Sinesgarritasun falta<\/strong> ere aipatu zuen, justiziarako sarbidea eragozten duen oztopo gisa, kasu askotan erasotzaileek beraiek esaten dietelako emakumeei \u201cinork ez diela sinetsiko, buruko nahasmendua dutelako\u201d.<\/p>\n<h2>Haur eta nerabeen aurkako indarkeria<\/h2>\n<p><strong>Ariadna Vil\u00e0<\/strong>, esku hartze psikosozialeko psikologo espezialista eta Indarkeria Matxistak Desagerrarazteko Zuzendaritza Nagusiko teknikariak, haur eta nerabeen aurkako hiru sexu indarkeria mota azaldu zituen, \u201cguztiz ikusezinaraziak\u201d: <strong>emakumeen mutilazio genitala (FGM), trafiko sexuala eta ezkontza behartua<\/strong>. Eta ezkontza behartuaren eta FGMaren kasuan, familia ingurunean esku hartzearen garrantzia nabarmendu zuen: \u201cEmakume askok uste dute familientzat onena egiten ari direla. Nekez gertatuko da 16 urteko neska batek ama salatzea; horregatik, familiekin prebentzioa landu behar da.<\/p>\n<p>Horrez gain, <strong>Agn\u00e8s Mayoralek<\/strong>, Sant Joan de D\u00e9u Ospitaleko Tratu Txarrak Sufritzen dituzten Haurren Tratamenduan Laguntzeko Taldeko (ESTIM) psikologoak, <strong>Barnahus<\/strong> aipatu zuen, Katalunian haurren aurkako abusu eta tratu txarren biktimak artatzeko ezarritako sistema berria. Eredu hori Eskandinaviako herrialdeetatik dator eta Europan zabaltzen ari da, eta <strong>salaketa prozesuaren zentralizazioan<\/strong> oinarritzen da eta etxe baten antza duten instalazio atseginetan egiten da. \u201cLehen, familiek atzera eta aurrera ibili behar ziren departamentuz departamentu. Horrek biktimizazioa eragiten zuen haurrarengan eta familiengan. Eredu honekin, profesionalak dira beti leku berera joaten direnak\u201d.<\/p>\n<p><strong>David Baldovi<\/strong> kaboak, Mossos d\u2019Esquadra kidegoko Polizia Eskualde Birtualeko Komunitatearekiko Harremanetarako Bulegoko buruak, nabarmendu zuen Katalunian ziberkrimen bat gertatzen dela hiru ordutik behin, baina ziberdelituen %10 bakarrik iristen direla salaketara. Halaber, azaldu zuen eremu digitalean <strong>genero indarkeria ez dela bakarrik agertzen<\/strong>, baizik eta \u201cgehienetan indarkeria fisikoa eta, gainera, digitala gertatzen dela. Eta gaineratu zuenez, normalean, \u201cbikote bat hausten denean gizona da legez kanpo emakumearen irudiak zabaltzen dituena\u201d.<\/p>\n<p>Azkenik, <strong>Montserrat Plazak<\/strong>, osasun psikologo orokor eta Gizarte Psikologiako doktoreak, <strong>indarkeria bikarioari<\/strong> buruzko azalpenak eman zituen eta, adierazi zuenez, \u201cerasotzaileak emakumearengana zuzeneko irispiderik ez duenean gertatzen da\u201d eta, orduan, \u201cseme-alabei ematen die min, hari min emateko\u201d. Indarkeria bikarioa hiru zutabetan sostengatzen dela adierazi zuen: patriarkatua, heldukeria \u2013haurrekin konektatzeko ezintasuna\u2013 eta familia, azken hori kontrol eta beldur gune bihurtzen denean babes gune izan beharrean.<\/p>\n<h2>Desgaitasun intelektuala duten emakumeak<\/h2>\n<p>Adin nagusitasunera iristean adingabeak babesteko baliabideetatik pasatzen diren neskatilak eta nerabeak erabat independenteak izatea lortzea erronka handia da. Are gehiago desgaitasunen bat badute.<\/p>\n<p><strong>Cristina Enamorado<\/strong> Ospitalarioak Fundazioari lotutako Purisima Concepcion Fundazioko \u201c<strong>Integrando mujeres<\/strong>\u201d programaren arduraduna da. \u201cIntentsitate handiko etxebizitza adingabeen sistematik datozen 18 eta 25 urte bitarteko emakume gazteei zuzendutako programa bat da. Gainera, gure kasuan genero indarkeria jasan duten eta desgaitasunen bat duten emakumeak dira, eta horrek kalteberatasuna areagotzen du\u201d. Proiektuaren helburua da \u201cerakundeetatik laguntzea, segurtasunez independizatzea lortzen duten arte\u201d.<\/p>\n<p>Enamoradok nabarmendu zuen erronka handienetako bat 1 eta 3 urte arteko iraupena duen programatik irtetean gazteek aurre egin beharreko <strong>ziurgabetasuna eta babesgabetasuna<\/strong> direla: \u201cDenbora da oztopo nagusia, oso denbora laburrean emakume bihurtzen diren neskatilak direlako. Bat-batean, egun batean laguntzen dieten hezitzaileak dituzte eta hurrengoan heldu gisa erabakiak hartu behar dituzte\u201d. Horregatik, autoestimua eta autoezagutza ere lantzen dituzte, dituzten desgaitasunak onar ditzaten\u201d.<\/p>\n<p>Programaren inpaktua oso positiboa da, <strong>Elisabeth del Castillo<\/strong> \u201cIntegrando mujeres\u201d programaren onuradunak adierazi zuen bezala. Del Castillo desgaitasuna eta espektro autistaren nahasmendua duen emakume gazte bat da, txikitatik genero indarkeria sufritu baina 17 urtera arte kontatu ez zuena. Pisuan egindako egonaldiari esker, hesi asko gainditu ditu: \u201cIndependenteagoa naiz, sukaldean ikasi dut eta beste neska batzuei lagundu diezaieket. Dagoeneko ez naiz desorientatzen eta hainbeste galtzen kalean. Erdi mailako titulua ateratzea lortu dut. Nire emozioak identifika ditzaket eta gertatzen zaidanari buruz hitz egin. Eta gainditu ez ditudan hesiak gainditzeko prozesuan nago\u201d.<\/p>\n<h2>Hartutako kalte zerebrala<\/h2>\n<p>Hartutako kalte zerebrala duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko mahaian, CERMIko adituek profesionalek hartutako kalte zerebralari (HKZ) eta genero indarkeriari buruzko <strong>prestakuntza espezifikoa<\/strong> izatearen garrantzia nabarmendu zuten. \u201cGerta daiteke zailtasun kognitiboak dituen emakume bat kontsultara joaten denean galdetzen diotena ez ulertzea. Hizkuntza erraza erabili beharko litzateke\u201d, azaldu zuen <strong>Amalia Dieguez<\/strong> CERMI Mujeres Fundazioko Patronatuko kideak. Era berean, <strong>sinesgarritasun falta<\/strong> eta antzeko oztopoei ere heldu zien, bereziki hartutako kalte zerebrala duen pertsona baten kontakizuna loturarik gabea eta sekuentziatu gabea denean, eta <strong>irisgarritasun falta<\/strong>, adibidez, genero indarkeriaren biktimentzako arretarako 016 zenbakiaren kasuan, entzumen mugatua duten emakumeei ez baitie balio.<\/p>\n<p>Horrez gain, <strong>Sandra Santanak<\/strong>, CERMI Kanarietako Emakume eta Berdintasun Batzordeko presidenteak, <strong>akonpainamenduaren<\/strong> garrantzia azpimarratu zuen. Itsua den heinean izandako esperientziaz ari zela, salaketa bat jartzera bakarrik joatean \u201csenti daitezkeen oztopoak eta beldurra\u201d aipatu zituen.<\/p>\n<p><strong>Virginia Fernandezek<\/strong>, Fundaci\u00f3n Hospitalarias Tenerifeko HKZ arloko koordinatzaileak emakume horien <strong>autonomia eta independentzia<\/strong> sustatzearen alde egin zuen, askotan \u201chaien zaintzaile edo senidea baita haien aurkako indarkeria erabiltzen ari dena\u201d.<\/p>\n<p>Eta <strong>Libertad Mart\u00ednezek<\/strong>, Estatuko Kalte Zerebraleko zuzendari kudeatzaileak, HKZ duten emakumeei <strong>espazioa emateko eta zuzenean entzuteko<\/strong> beharra nabarmendu zuen, \u201condo entzun daitekeen ahotsa dutelako\u201d, eta behar dutena \u201chitz egiteko ingurune seguru bat izatea delako\u201d.<\/p>\n<h2>Narriadura kognitiboa duten adineko emakumeak<\/h2>\n<p>Azkenik, jardunaldia narriadura kognitiboa duten adineko emakumeen aurka erabilitako indarkeriaren azterketarekin amaitu zen.\u00a0<strong>Maria del Carmen Feliz<\/strong> Fundacion Hospitalarias Ciempozueloseko geriatrak nabarmendu zuenez, adineko emakumeetan indarkeria motarik ohikoena <strong>zaintzailearen zabarkeria<\/strong> da (higiene falta, medikazioa ematean akatsak, etab.). Gainera, tratu txarrei antzemateko zailtasunez ohartarazi zuen, batez ere <strong>biktimak berak ez duelako bere burua halakotzat identifikatzen<\/strong>, \u201cemakumearen aurkako indarkeria oso normalizatuta zegoen\u201d garai batean hazi ziren pertsonak direlako.<\/p>\n<p>Arlo horretan, <strong>Manuel Martin<\/strong> Ospitalarioak Fundazioa Nafarroako zuzendari mediko eta Espainiako Psikiatria eta Osasun Mentaleko Elkarteko (SEPSM) presidente ohiak azaldu zuen <strong>zaintzaileen %60k<\/strong> estres emozional oso altua dutela eta gainkarga hori \u201ctratu txarrak agertzeko faktore oso garrantzitsua\u201d dela. Horregatik, funtsezkoa da profesionalek zaintzaileengan sintomei antzematen ikastea, hala nola dietako nahasmenduak, pisu aldaketak, tristura sentimenduak edo baldarkeria fisikoa, besteak beste.<\/p>\n<p>Azkenik, <strong>Josep Moya<\/strong> Baix Llobregateko (Bartzelona) Eskualde Kontseiluko Pertsonen Arretarako Zerbitzuko (SEAP) psikiatrak adineko emakumeen artean <strong>nahi gabeko bakardade maila altuan<\/strong> jarri zuen fokua, \u201cemozioetan eragiten baitu, eta azkenean osasun fisikoan eragiten baitu\u201d. Osasun txar hori <strong>tratu txarrei lotutako faktoreetako<\/strong> bat da, mendekotasun funtzional, desgaitasun, narriadura kognitibo, osasun mental, diru sarreren urritasun edo adinkeriarekin batera, besteak beste.<\/p>\n<hr \/>\n<p><strong>Ospitalarioak Fundazioan<\/strong>, berdintasunarekin dugun konpromisoaren barruan, <strong>genero ikuspegia<\/strong> bultzatzen dugu gure lan arlo guztietan, ekitaldi, formazio eta sentsibilizazio tailerren bidez, jardunaldi honetan bezala.<\/p>\n<p><strong>Ponentzia osorik <\/strong>kontsultatu nahi badituzu, ekitaldi osoaren <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/live\/KN_Nvh2AjxY\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\"><strong>streaming bideoa<\/strong><\/a> ikus dezakezu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nMartxoaren 18an Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Barcelonan Berdintasun Ministerioaren laguntzarekin egin den \u201cEmakume bereziki kalteberen aurkako indarkeria. Errealitatea eta lanketa\u201d jardunaldiak egoera bereziki kalteberan dauden emakumeek sufritzen duten indarkeriari erreparatzeko balio izan du: desgaitasuna duten emakumeak, neskatilak eta nerabeak, hartutako kalte zerebrala&hellip;\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/emakume-bereziki-kalteberen-aurkako-indarkeria-ikusarazi-dugu\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Emakume bereziki kalteberen aurkako indarkeria ikusarazi dugu&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":72306,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1071,1112],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-72304","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-ezagutza","category-ospitalarioak-fundazioa","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/72304","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=72304"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/72304\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":72308,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/72304\/revisions\/72308"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/72306"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=72304"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=72304"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=72304"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=72304"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}