{"id":73646,"date":"2025-06-05T10:37:03","date_gmt":"2025-06-05T10:37:03","guid":{"rendered":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/?p=73646"},"modified":"2025-06-05T11:45:00","modified_gmt":"2025-06-05T11:45:00","slug":"ospitalarioak-fundazioa-erizaintza-jardunaldia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/ospitalarioak-fundazioa-erizaintza-jardunaldia\/","title":{"rendered":"Fundaci\u00f3n Hospitalariasen Erizaintzako I. Jardunaldi Nazionaletan parte hartu dugu"},"content":{"rendered":"<p>Atzo, <a href=\"https:\/\/fundacionhospitalarias.org\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3n Hospitalariasen<\/a> <strong>Erizaintzako I. Jardunaldi Nazionalak<\/strong> egin ziren Bartzelonan, <strong>&#8220;Bihotzetik zaintzen&#8221;<\/strong> lelopean, eta <a href=\"\/eu\/\">Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko<\/a> erizainen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen bertan. Erizainek osasun sisteman eta batez ere sistemaren gestioan, humanizazioan eta berrikuntzan duten funtsezko zeregina balioesten duen topaketa gisa antolatu dira jardunaldiak, eta bertan Ospitalarioak Fundazioaren hainbat egoitzetako 125 profesional bildu ziren, zeintzuek asistentziaren eraginkortasuna eta kalitatea lortzeko beraien zentroetan aplikatzen ari diren ekimenak partekatu zituzten.<\/p>\n<p>Gure zentroetako 14 erizainez gain, <strong>Jose Luis Giron<\/strong> gure zuzendari asistentziala eta Jardunaldietako Batzorde Zientifikoko kidea ere egon zen Bartzelonako topaketan.<\/p>\n<p><strong>Beatriz Urdangarin<\/strong> Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Lege Psikiatriako Unitateko erizainak &#8220;<em>Adapt\u00e1ndonos a nuevos retos<\/em>\u201d izeneko mahaian parte hartu zuen arratsaldean, eta &#8220;<em>Sistema de video-anal\u00edtica basado en IA para la mejora de los procesos de seguridad del paciente<\/em>\u201d izeneko hitzaldia garatu zuen. Bere hitzaldian, UPLn ezarritako sistema berriaren ezaugarriak eta funtzionamendua azaldu zizkien Jardunaldira bertaratutakoei. Sistema berriak mugimenduen patroi pertsonalizatuak aztertzen ditu 360 graduko kameren bidez, eta Unitateko logeletan erorikoak eta beste gorabehera mota batzuk erregistratzen direnean langileei abisuak bidaltzen dizkie.<\/p>\n<p>Ekitaldia goizean hasi zen <strong>Miriam Algarra <\/strong><a href=\"https:\/\/www.fundaciohospitalariesbarcelona.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Barcelona<\/a><a href=\"https:\/\/www.fundaciohospitalariesbarcelona.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">ko<\/a> Erizaintzako zuzendariaren eta <strong>Josep Tristany<\/strong> Kataluniako Osasun Mentaleko eta Adikzioen Plan Gidariaren zuzendariaren ongietorri hitzekin. Ondoren,<strong>\u201c<em>Liderazgo enfermero orientado al desarrollo cient\u00edfico de la enfermer\u00eda<\/em>\u201d<\/strong> izeneko inaugurazio hitzaldia egin zen, Bartzelonako Unibertsitateko Erizaintza Fakultateko dekano <strong>M. Teresa Lluchen<\/strong> eskutik. Bere hitzaldian, Lluchek liderren etengabeko prestakuntzaren eta erizainen kolektiboaren motibazioaren garrantzia nabarmendu du.<\/p>\n<p>Ondoren, <strong>&#8220;<em>Liderazgo de Enfermer\u00eda y Gesti\u00f3n Sanitaria<\/em>&#8220;<\/strong> izeneko 1. Mahaia egin zen, <strong>Isabel Haro<\/strong> <a href=\"https:\/\/fundaciohospitalariesbarcelonanord.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Barcelona Nordeko<\/a> Erizaintzako zuzendariak moderatuta.<\/p>\n<p>Hitzaldien artean, Fundazioak Madrilen duen Ospitalizazio arloko Erizaintzako gainbegirale <strong>Lucia Cartonek<\/strong> freelance erizaintza ospitaleko ekipoetan tresna berritzaile gisa integratzearen gaiari heldu zion. <strong>Carlos Mendez<\/strong> <a href=\"https:\/\/fundaciohospitalariesbarcelonanord.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Barcelona Nordeko<\/a> Kalitatearen eta Prozesuen arduradunak, berriz, azaldu zuen nola 2010az geroztik pazientearen segurtasuna kultura ardatz transbertsal gisa sendotu dela\u00a0 eta emaitza onak izan dituela.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250604-ospitalarioak-fundazioa-jornada-enfermeria-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73638 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250604-ospitalarioak-fundazioa-jornada-enfermeria-1.jpg\" alt=\"Entzuleak eta bi pertsona mahai batean agertokian\" width=\"850\" height=\"637\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250604-ospitalarioak-fundazioa-jornada-enfermeria-1.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250604-ospitalarioak-fundazioa-jornada-enfermeria-1-425x319.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250604-ospitalarioak-fundazioa-jornada-enfermeria-1-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Era berean, <strong>LEAN ereduak<\/strong> kudeaketa sanitarioan duen eragin positiboa azaldu zen, funtsean prozesuetan dauden hondakinak ezabatzea baitakar.\u00a0 <strong>Juan Manuel Perez<\/strong> <a href=\"https:\/\/fundaciohospitalariesmartorell.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Martorelleko<\/a> osasun mentaleko ospitalizazio arloko Erizaintzako koordinatzaileak aurkeztu zuen gai hori.\u00a0<strong>Carmen Castro <\/strong><a href=\"https:\/\/www.fundaciohospitalariesbarcelona.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Barcelonako<\/a> kirurgia arloko gainbegiraleak erizain kudeatzaileak kirurgia arloan duen zeregin estrategikoan zentratu zuen bere hitzaldia, asistentzia prozesuaren funtzionamendu eraginkor, seguru eta antolatua bermatzeko duen funtsezko rola azpimarratuta.<\/p>\n<p>Jardunaldiak <strong>&#8220;<em>Humanizaci\u00f3n y valores en el modelo de cuidados<\/em>\u201d<\/strong> izeneko 2. mahaiarekin jarraitu zuen, eta arratsaldean <strong>&#8220;<em>Adapt\u00e1ndonos a los nuevos retos<\/em>\u201d izeneko 3. Mahaiaren<\/strong> txanda izan zen.<\/p>\n<p>Lehenengo mahaian, zeina <strong>Emilio Negro<\/strong> Palentziako eta Burgosko Fundaci\u00f3n Hospitalariasko zuzendariak moderatu baitzuen, Carmen Sanz <a href=\"https:\/\/www.hospitalariaszaragoza.es\/inicio\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3n Hospitalarias Zaragozako<\/a> Erizaintzako gainbegiraleak eta <strong>Sara Garro<\/strong> <a href=\"http:\/\/www.benitomenni.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Valladolideko Benito Menni Ospitale Zentroko<\/a> Zainketa Aringarrien Unitateko erizainak hitz egin zuten, eta haiek osasun mentaleko eta zaintza aringarrien lerro asistentzialetako zaintzen humanizazio alderdiak jorratu zituzten.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>Rocio Jimenezek<\/strong>, geriatriako erizain espezialista eta <a href=\"https:\/\/fundacionhospitalariasmalaga.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3n Hospitalarias Malagako<\/a> gainbegiraleak, &#8220;<em>Nuevos espacios terap\u00e9uticos alternativos a las medidas coercitivas<\/em>&#8221; gaiaz hitz egin zuen, eta <strong>Gloria Gonzalezek<\/strong>, <a href=\"https:\/\/fundacionhospitalariaspalencia.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Palentzian<\/a> Adinekoen Eguneko Zentroko arduradunak, pertsonarengan zentratutako arreta ereduaren inguruko hainbat gogoeta interesgarri azaldu zituen.<\/p>\n<p>3. Mahaian, zeina <strong>Zenaida Boza<\/strong> <a href=\"http:\/\/www.benitomenni.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Valladolideko Benito Menni Ospitale Zentroko<\/a> Erizaintzako zuzendariak moderatu zuen, <strong>Beatriz Urdangarin<\/strong> gure lankidearen hitzaldiaz gain,<strong> Pedro Lucenari<\/strong> eta <strong>Blas Blazquezi<\/strong> entzun ahal izan genien. Lehenak, <a href=\"https:\/\/fundacionhospitalariasciempozuelos.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3n Hospitalarias Ciempozuelosen<\/a> adimen urritasuneko egoitzako Erizaintzako gainbegiraleak, espektro autistako nahasmenduak dituzten pertsonetara egokitzeaz hitz egin zigun; bigarrenak, berriz, Osasun mentaleko unitateetako zaintzetako Safewards ereduan sartu gintuen, <a href=\"https:\/\/www.fundaciohospitalariessantboi.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3 Hospital\u00e0ries Sant Boin<\/a> ezarritako ereduan, alegia.<\/p>\n<p>Jardunaldiari amaiera emateko, hitzaldi bat eman zen talde bikainen sorreran eta pazientearentzako orientazioan zentratuta, erizain lidergoaren funtsezko balio gisa. <strong>Soledad Gallardo<\/strong> Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko Son Ll\u00e0tzer Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerenteak eman zuen hitzaldia, eta ondoren <strong>M\u00aa Angeles Carbajo<\/strong> <a href=\"https:\/\/fundacionhospitalariascantabria.org\/\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">Fundaci\u00f3n Hospitalarias Cantabriako<\/a> zuzendari asistentzialak moderatuta mahai inguru bat egin zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nAtzo, Fundaci\u00f3n Hospitalariasen Erizaintzako I. Jardunaldi Nazionalak egin ziren Bartzelonan, &#8220;Bihotzetik zaintzen&#8221; lelopean, eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko erizainen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen bertan. Erizainek osasun sisteman eta batez ere sistemaren gestioan, humanizazioan eta berrikuntzan duten funtsezko zeregina balioesten&hellip;\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/ospitalarioak-fundazioa-erizaintza-jardunaldia\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Fundaci\u00f3n Hospitalariasen Erizaintzako I. Jardunaldi Nazionaletan parte hartu dugu&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":73641,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-73646","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73646","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=73646"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73646\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":73660,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73646\/revisions\/73660"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/73641"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=73646"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=73646"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=73646"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=73646"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}