{"id":73969,"date":"2025-06-20T06:54:10","date_gmt":"2025-06-20T06:54:10","guid":{"rendered":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/?p=73969"},"modified":"2025-06-20T07:44:07","modified_gmt":"2025-06-20T07:44:07","slug":"barandiaran-egoitza-20-urteurrena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/barandiaran-egoitza-20-urteurrena\/","title":{"rendered":"Durangoko Barandiaran Egoitza, \u201cetxe bizi\u201d bat, 20 urtean 884 pertsona artatu dituena"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/es\/centro\/residencia-mayores-durango-barandiaran\/\">Durangoko (Bizkaia) Joxe Miel Barandiaran Egoitzak<\/a> bere sorreraren 20. urteurrena ospatu zuen atzo: bi hamarkada horietan, 525 adineko eta\/edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatu ditu, eta beste 359 pertsona bere eguneko zentroan.<\/p>\n<p>Egoitza, 2005ean abian jarri zenetik Aita Menni <strong>Ospitalarioak Gizarte Zerbitzuak Aita Mennik<\/strong> kudeatzen duelarik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegiturak sozietatearen zentro bat da, zeina foru erakundearen ekipamendu, herri lan eta azpiegiturez arduratzen den.<\/p>\n<p>Urte hartako ekainaren 20an, Uribarriko egoitza zaharrak lekukoa pasatu zion eguneko arreta zerbitzua zuen egoitza moderno bati, eta, hasiera-hasieratik, Durangaldeko adinekoen laguntzarako erreferentziazko baliabide publiko bihurtu zen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-13.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73955 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-13.jpg\" alt=\"\" width=\"850\" height=\"567\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-13.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-13-425x284.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-13-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>\u201cZuek izan zinetelako, gu gara\u201d lelopean, ospakizunak atzo goizean hasi ziren eukaristia batekin, Iurretako Abesbatzaren ahotsek lagunduta, eta bertan izan ziren erakundeetako eta <a href=\"\/eu\/\">Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko<\/a> ordezkariak, egoiliarrak, senideak eta zentroko langileak. Lehenengoen artean <strong>Mireia Elkoroiribe<\/strong> Durangoko alkatea zegoen, eta hari harrera eginez <strong>sor Isabel Martinez<\/strong>, Euskal Autonomia Erkidegoko Ahizpa Ospitalarioen ordezkaria, eta <strong>Nagore Mardaras<\/strong> Egoitzako arduraduna, baita Euskadiko Ospitalarioak Fundazioko Zuzendaritza Kontseiluko kide <strong>Jos\u00e9 Luis Giron, Manuel Murie, Xabier Altuna, Ver\u00f3nica San Roman<\/strong> eta <strong>Alo\u00f1a Telleria<\/strong> ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-10.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73949 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-10.jpg\" alt=\"Varios sacerdotes oficiando una eucarist\u00eda en una sala llena de personas mayores\" width=\"850\" height=\"567\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-10.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-10-425x284.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-10-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Durangoko alkate <strong>Mireia Elkoroiribek<\/strong> egoitzak bi hamarkada hauetan egindako lana nabarmendu nahi izan zuen: &#8220;Joxe Miel Barandiaran egoitza laguntza zentro bat baino askoz gehiago da; gure herriaren bihotzean dagoen benetako etxe bat da. Hogei urte hauetan gure adinekoen giza zaintzan erreferente izan da, hurbiltasunean, errespetuan eta arreta pertsonalizatuan oinarritutako ereduaren alde eginez&#8221;. &#8220;Durangoko Udalean, gure herritarren ongizatea hobetzen duten proiektu guztiak irmo babesten jarraituko dugu. Izan ere, bere adinekoak zaintzen dituen gizartea memoria duen komunitate bat da, indartsua eta konprometitua&#8221;, adierazi du.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-12.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73953 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-12.jpg\" alt=\"La alcaldesa de Durango se dirige a las personas presentes en una sala\" width=\"850\" height=\"567\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-12.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-12-425x284.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-12-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Eukaristiaren eta alkatearen hitzaldiaren ondoren, Egoitzako patioan, egoiliarrek 2014tik barazkiak modu ekologikoan landatzen dituzten hiri baratzearen bestaldean, <strong>Nagore Mardarasek<\/strong> hartu zuen hitza, zentroaren historia eta aurrekariak gogoratzeko, &#8220;non familia zoragarri bat bizi den&#8221;. Zentroaren arduradunak iraganaren garrantzia azpimarratu zuen, \u201corainari zentzua ematen dioten eta etorkizunerantz bideratzen gaituzten erroen garrantzia\u201d. \u201cUribarriko egoitza zaharreko lorategian ereinotz bat zegoen, hona aldatu genuena \u2013jarraitu zuen\u2013. Ereinotz hori izan zen gure logotipoa urtetan, eta guretzat oso sakona den zerbait irudikatzen du: toki harren espirituak bizirik dirauela gaur hemen, beste batzuk izan zirenaren jarraipena garela, zaintzeko estiloan zein gauzak egiteko dugun maitasunean. Hortik dator urteurren hau ospatzeko leloa: \u201cZuek izan zinetelako, gu gara\u201d.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-9.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73947 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-9.jpg\" alt=\"Una mujer habla con micr\u00f3fono en la mano delante de un cartel en el que se lee &quot;20 a\u00f1os&quot; en euskera\" width=\"850\" height=\"567\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-9.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-9-425x284.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-9-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p><strong>Mardarasek<\/strong> eskerrak eman zizkien Bizkaiko Foru Aldundiari eta Durangoko Udalari, \u201cproiektu soziosanitario hau gaur egun herriaren bihotzean errealitate izatea posible egiteagatik: hesirik gabe, irisgarria eta komunitate osoari irekia. Gugan konfiantza jarri izana eta kokapen pribilegiatu hau aukeratu izana funtsezkoak izan dira arreta hurbil, gizatiar eta pertsonekiko konprometituaren ereduan aurrera egiteko\u201d. \u201c20 urte hauetan zehar gurekin izan diren pertsona guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu konfiantza eta laguntza emateagatik \u2013jarraitu zuen\u2013: egoiliarrei, familiei, profesionalei, bizilagunei eta boluntarioei. Horiei esker, gaur egun etxe bizi eta ireki bat eraikitzen jarraitzen dugu gehien behar dutenen zerbitzura\u201d.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-8.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73945 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-8.jpg\" alt=\"\" width=\"850\" height=\"567\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-8.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-8-425x284.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-8-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Jarraian, <strong>sor Isabel Mart\u00ednezek<\/strong> Ahizpa Ospitalarioen misioa gidatzen duten balioei buruz hitz egin zuen, Elizaren misio samariarraren barruan, eta nola balio horiek Ospitalitatean sintetizatzen diren, &#8220;ontasun jarreretan, eraman handiko eta etengabeko zerbitzuan, Ahizpentzat Jesusen irudi bizia diren pertsona guztien alde&#8221;. Sor Isabelek gogorarazi zuen Kongregazioa 1898tik egon dela Euskal Herrian, eta hasieratik lankidetzan aritu dela administrazio publikoekin, haie eskerrak emanez erakutsitako konfiantzagatik; halaber, esker oneko hitzak izan zituen familientzat ere, &#8220;maite dituzten pertsonen zaintza&#8221; erakundearen esku uzteagatik, baita profesionalei ere, \u201c20 urte hauetan zentroa egoki kudeatzen eta erabiltzaileei asistentzia ematen\u201d laguntzeagatik.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-7.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73943 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-7.jpg\" alt=\"Una mujer lee un discurso mientras otra sostiene un micr\u00f3fono ante ella en el patio de un edificio\" width=\"850\" height=\"567\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-7.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-7-425x284.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-7-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Ahizpak berak, <strong>Txema Azpitarte<\/strong> egoiliarrak eta\u00a0 <strong>Rafa Villanuevak<\/strong> \u2014<strong>Elena Moreno<\/strong> zentroko egoiliarraren semea\u2014 mural baten lehen trazuak margotu zituzten, gerora <strong>Irantzu Lekue<\/strong> gasteiztar artista multifazetikoak osatuko duena, zementuzko horma handi bat naturari eta bertako biztanleei irekitako leiho bihurtzeko.<\/p>\n<p>Muralak ereinotz adarrak eta hegan dabiltzan txoriak izango ditu. <strong>Bego\u00f1a Alberdi<\/strong> egoitzako egoiliarrak azaldu zuenez, \u201chostoek gure sustraiak irudikatzen dituzte, elikatu gaituztenak eta bizirik jarraitzen dutenak. Hegaztiek egoiliarrak irudikatzen dituzte, senideak, zentroko profesionalak&#8230; gurutzatzen diren pertsonak, elkarrekin bizi direnak, elkar zaintzen dutenak. Sustrai sakon batetik hazten jarraitzen duten ereinotzaren adarrak bezala, mural honek jarraipena garela gogorarazten digu, gaur egun garena beste batzuk izan zirelako garela\u201d.<\/p>\n<div id='gallery-1' class='gallery galleryid-73969 gallery-columns-3 gallery-size-thumbnail'><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href='https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-3.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-3-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href='https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-4.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-4-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href='https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-2.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-2-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure>\n\t\t<\/div>\n\n<p><strong>Alberto Gordoak<\/strong> ohorezko aurreskua egin ondoren, <strong>Rafa Villanuevak<\/strong> bere testigantza eman nahi izan zuen senide gisa, eta gogoratu zuen amak egoitzan sartu behar izan zuenean &#8220;amore emateko modu bat&#8221; zela sentitzen zuela. &#8220;Gaur esan behar dut: oker nengoen \u2013aitortu zuen hunkituta\u2013. Amak hemen bizi duena ez da uko egitea, bizitzaren etapa berri bat da, eta bertan pertsona gisa ezagutzen da, bere historia, ohitura eta izaerarekin. Hemen ohartu naiz arreta ematea ez dela bakarrik zaintzea; askoz harago doa. Kontua lagun egitea da, benetan entzutea, egun bakoitzari eusten dioten eta zentzua ematen dioten loturak sortzea. Eta hemen familiak ere zaintzen gaituzte. Eskerrik asko talde osoari: oso gauza handia lortu duzue, ama lagunduta bizitzea, ulertuta eta pozik, eta ni egunero etortzea, egon behar duen lekuan dagoela sinetsita. Eskerrik asko eraikin bat etxe bihurtzeagatik, zaintzeagatik eta eusteagatik&#8221;.<\/p>\n<div id='gallery-2' class='gallery galleryid-73969 gallery-columns-3 gallery-size-thumbnail'><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href='https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-18.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-18-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"Un dantzari se eleva del suelo ante un crtel en el que se lee &quot;20 a\u00f1os&quot; en euskera\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href='https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-5.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-5-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"Un hombre lee un discurso mientras una mujer sostiene un micr\u00f3fono delante de \u00e9l\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure><figure class='gallery-item'>\n\t\t\t<div class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a href='https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-15.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"200\" height=\"200\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-15-200x200.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"Una mujer mayor en silla de ruedas mira a la c\u00e1mara sosteniendo un papel en sus manos\" title=\"\"><\/a>\n\t\t\t<\/div><\/figure>\n\t\t<\/div>\n\n<p>Hitzaldiei amaiera ezin hobea emateko, <strong>Tere Urien<\/strong> egoiliarrak bertso hunkigarria kantatu zuen zentroaren eta bertako familia osatzen duten pertsonen omenez.<\/p>\n<p>Goizeko ekitaldia aperitibo batekin amaitu zen. Arratsaldean, egoiliar, senide eta langileek hartu zuten protagonismoa, txokolatada eta musika eta dantza tarte eder bat partekatuz.<\/p>\n<p>Zorionak!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-73931 size-full\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-1.jpg\" alt=\"Un amplio grupo de personas posa delante de un edificio\" width=\"850\" height=\"567\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-1.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-1-425x284.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/20250619-anmiversario-barandiaran-1-768x512.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nDurangoko (Bizkaia) Joxe Miel Barandiaran Egoitzak bere sorreraren 20. urteurrena ospatu zuen atzo: bi hamarkada horietan, 525 adineko eta\/edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatu ditu, eta beste 359 pertsona bere eguneko zentroan. Egoitza, 2005ean abian jarri zenetik Aita Menni Ospitalarioak&hellip;\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/barandiaran-egoitza-20-urteurrena\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Durangoko Barandiaran Egoitza, \u201cetxe bizi\u201d bat, 20 urtean 884 pertsona artatu dituena&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":73942,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,692,687],"tags":[],"linea-asistencial":[985],"class_list":["post-73969","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-durango-adineko-pertsonen-eguneko-zentroa","category-durango-joxe-miel-barandiaran-egoitza","linea-asistencial-4-adineko-pertsona","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73969","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=73969"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73969\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":74004,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/73969\/revisions\/74004"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/73942"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=73969"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=73969"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=73969"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=73969"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}