{"id":75829,"date":"2025-10-17T18:02:01","date_gmt":"2025-10-17T16:02:01","guid":{"rendered":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/?p=75829"},"modified":"2025-10-17T18:02:05","modified_gmt":"2025-10-17T16:02:05","slug":"jubileu-ospitalarioa-almudena-katedrala-madril","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/jubileu-ospitalarioa-almudena-katedrala-madril\/","title":{"rendered":"Jubileu Ospitalarioaren ospakizunean izan gara Madrilgo Almudena katedralean"},"content":{"rendered":"<p>Joan den urriaren 14an, <a href=\"\/eu\/\">Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko<\/a> talde bat Madrilera joan zen, <a href=\"https:\/\/www.iubilaeum2025.va\/es\/giubileo-2025\/segni-del-giubileo.html\" target=\"_blank\" rel=\"nofollow noopener\">Jubileu Urtearen<\/a> barruan erromesaldi garrantzitsua den Jubileu Ospitalarioan parte hartzera. Ekitaldiak berrehun pertsona inguru bildu zituen: pazienteak, Ahizpa Ospitalarioen komunitateko ahizpak, San Joan Jainkoarenaren anaiak, boluntario laikoak eta Ospitalarioak Fundazioko zentro guztietatik iritsitako langileak.<\/p>\n<p>\u201cItxaropen erromesak\u201d lelopean, ospakizun nagusia Madrilgo Almudena Katedralean egin zen, Madrilgo artzapezpiku <strong>Jose Cobo<\/strong> kardinala buru zela. Eliza barruko figura nabarmena da <strong>Cobo<\/strong> kardinala, eta duela 11 urte gure ospitalea bisitatu zuen, gazte talde batekin batera. Harrezkero, harreman hurbila izan du gure komunitatearekin, eta horregatik bereziki esanguratsua izan zen bere presentzia eta gure parte hartzea ospakizun honetan.<\/p>\n<p>Elizkizunean <strong>Alberto Martin<\/strong> Ospitalarioak Fundazioko zuzendari nagusia eta <strong>Maria Rosario Iranzo<\/strong> Probintziako kontseilaria ere izan ziren, eta azken horrek bertan zeudenei dei egin zien \u00abbihotz samariarra beti erne edukitzeko, gehien behar duenaren bila irteteko\u00bb.<\/p>\n<p>\u201cEuskaditik ordezkaritza handia izan genuen: 18 paziente, ahizpa <strong>Rosario A\u00f1orberekin<\/strong> eta lau laguntzailerekin batera. Denok emozioz bizi genuen jardunaldia, egunak itxaropenetik abiatuta besteen zerbitzura elkarrekin ibiltzearen balioa gogorarazi baitzigun\u201d, <strong>Egoitz Zabala<\/strong> <a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/abegikortasuna\/pastoraltza-arreta-espirituala\/\">Pastoraltza, Arreta Erlijioso eta Espiritualeko Zerbitzuko<\/a> koordinatzaileak esan digunez.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Jubileo-Hospitalario-2025-425x239.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-75772 size-large\" src=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Jubileo-Hospitalario-2025-850x479.jpg\" alt=\"Pertsona talde handi bat eraikin baten aurrean dago\" width=\"850\" height=\"479\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Jubileo-Hospitalario-2025-850x479.jpg 850w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Jubileo-Hospitalario-2025-425x239.jpg 425w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Jubileo-Hospitalario-2025-768x433.jpg 768w, https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Jubileo-Hospitalario-2025.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Zeremoniaren ondoren, taldea Ciempozuelosera joan zen, Ahizpa Ospitalarioen ama etxera, han baitaude betiko atseden hartuta <strong>Maria Josefa Recio<\/strong> eta <strong>Maria Angustias Gimenez<\/strong> ahizpa fundatzaileak. Bertan, Espainiako Ospitalarioak Fundazioko zentroetatik etorritako gainerako erromesekin batera, jai eta otoitz egun bat ospatu zen, senidetasun bazkariarekin amaitu zena.<\/p>\n<p>\u201cFundatzaileen herentzia ospitalarioa eta espiritua oso bizirik sentitu genituen gertaera izan zen\u201d, nabarmendu zuen gure Pastoraltzako koordinatzaileak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<div class=\"entry-summary\">\nGure ospitaleko 18 laguneko talde bat joan zen Arrasatetik Jubileu Ospitalarioaren erromesaldian parte hartzera. Oso ekitaldi esanguratsua da komunitate ospitalario osoarentzat, eta urriaren 14an ospatu zen Madrilgo Almudena katedralean, Madrilgo artzapezpiku Jose Cobo kardinala buru zela. Topaketara pazienteak, erabiltzaileak, laikoak, kongregazioko ahizpak eta San Joan Jainkoarenaren anaiak, boluntarioak eta Ospitalarioak Fundazioko zentro guztietako langileak bildu ziren.\n<\/div>\n<div class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/jubileu-ospitalarioa-almudena-katedrala-madril\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &ldquo;Jubileu Ospitalarioaren ospakizunean izan gara Madrilgo Almudena katedralean&rdquo;<\/span>&#8230;<\/a><\/div>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":75706,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[683,1079],"tags":[],"linea-asistencial":[],"class_list":["post-75829","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aita-menni-eu","category-pastoraltza-eta-arreta-espirituala","entry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/75829","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=75829"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/75829\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":75839,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/75829\/revisions\/75839"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/75706"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=75829"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=75829"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=75829"},{"taxonomy":"linea-asistencial","embeddable":true,"href":"https:\/\/ospitalarioakfundazioaeuskadi.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/linea-asistencial?post=75829"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}