Donostia Gipuzkoa
Neuroerrehabilitazio Zentroa
Zuatzu Enpresa Parkea. Oria eraikina. Zuatzu kalea, 8. Beheko solairua, 1 - 2.
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943 224 401
E-maila: [email protected]








Unidades y Servicios
Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Unitatea
Gure Balorazio Psikiatriko-Legaleko Unitatea zerbitzu espezializatu bat da, balorazioak eta peritaje psikiatriko-legalak egiteko eta lege arazoei lotutako arazo psikiatriko eta psikologikoetan aholkatzeko, bai eremu judizialean, bai estrajudizialean.
Kanpo-kontsultak
Aita Mennik psikiatriako eta psikologiako kanpo-kontsulten zerbitzua du partikularrentzat, mutualitateentzat, aseguru-etxeentzat eta erakunde publikoentzat (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, etab.). Gainera, peritazioak eta balorazio psikiatriko-psikologikoak egiten ditugu.
Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa – Donostia
Desgaitasun Neurologikoa duten Pertsonentzako Eguneko Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren baliabide bat da, eta Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatzen dute. Erabiltzaileek arreta pertsonalizatuko programetan parte hartzen dute, eta horien artean daude saio ludikoak, autozainketakoak, taldeko errehabilitazio terapiak, logopedia, fisioterapia eta neuropsikologia.
Errehabilitazio Anbulatorioko Unitatea – Donostia
Gure Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateek errehabilitazio neurologikoko programa integralak ematen dituzte fisioterapiaren, terapia okupazionalaren, logopediaren eta neuropsikologiaren arloetan, diziplina anitzeko talde profesional espezializatu bati eskatuta. Fisioterapia Kalte zerebrala izan duten pertsonek beren gaitasun fisiko eta motorretako bat edo batzuk zailduta edo murriztuta izan ditzakete, hala nola ibiltzeko, zutik egoteko edo beren eskuekin gauzei heltzeko edo beste mugimendu batzuk egiteko gaitasuna. Gure zentroetan, fisioterapia plan indibidualizatuak prestatzen ditugu, kaltetutako pertsonarengan ahalik eta funtzionaltasun handiena lortzeko, funtzioak berreskuratuz edo hobetuz eta narriadura prebenituz. Aldez aurretik, ebaluazio zehatz bat egiten da, eta, hor, pertsonaren egoera funtzionala baloratzen da eta zein gaitasun dauden osorik eta zeinetan dauden arazoak identifikatzen da. Proba batzuk eginez, hainbat alderdi aztertzen ditugu, hala nola artikulazioen eta muskuluen egoera, posturaren eta orekaren kontrola, sentsibilitatea, indarra edo mugikortasuna. Errehabilitazio neuropsikologikoa Mugimenduaren eta zentzumenen nahasmenduez gain, kalte zerebralak eta gaixotasun neurologikoek funtzionamendu kognitiboaren hainbat alderdiri –hala nola memoria, arretarako gaitasuna, orientazioa edo planifikatzeko gaitasuna–, emozioei edo jokabideari eragin diezaiekete. Horrek eragin zuzena du kaltea izan duen pertsonaren bizitzan eta gizarte eta familia harremanetan. Ariketa espezifikoen bidez, errendimendu kognitiboa hobetzea bilatzen dugu, eta ager daitezkeen frustrazioa, suminkortasuna, depresioa, infantilismoa, desinhibizioa eta antzeko sekuela konduktualak edo emozionalak lantzen ditugu. Helburua, beraz, kalte zerebrala sufritu duen pertsonaren gaitasun funtzionalak hobetzeaz gain, hari emozionalki laguntzea ere bada, baita senideei ere, errehabilitazio tratamenduan oso rol garrantzitsua hartzen baitute. Logopedia Arazo motor, kognitibo, emozional eta jokabidekoaz gain, kalte zerebralak erasan dezakeen beste alderdi bat komunikatzeko gaitasuna da. Hori dela eta, Aita Mennin aplikatzen ditugun errehabilitazio programetan sartzen dira, halaber, hizketaren, lengoaiaren edo ahotsaren zailtasunen tratamendua, hala nola afasia, disartria, dispraxia, disprosodia, mututasuna, agrafia, alexia edo disfonia, besteak beste. Disfagia Gure Kalte Zerebraleko Errehabilitazio Unitateetan, garuneko lesioaren ohiko beste ondorio bat detektatzeko eta tratatzeko espezialistak ere baditugu: disfagia arazoak. Terapia okupazionala Gure errehabilitazio lanean, helburuetako bat da kalte zerebrala izan duen pertsonari laguntzea, eguneroko bizitzan ahalik eta autonomoena izan dadin, bai oinarrizko mailan (garbitzea, janztea edo jatea, adibidez) bai konplexuagoak diren beste jarduera batzuetan (etxeko lanak, komunikazio sistemen erabilera, hiri garraioaren erabilera, finantza kontuen erabilera edo laneko jarduerak). Terapeuta okupazionalak arduratzen dira pazienteari zeregin horretan laguntzeaz, eta etxearen egokitzapen arkitektonikoei eta eguneroko bizitza erraztuko dioten produktu tekniko lagungarriak hautatzeari buruzko guztian ere orientatzen dute. Psikoterapia Kalte zerebralak sufritu duenaren eta senideen bizitzan eragiten dituen aldaketek inpaktu handia izaten dute sarritan haien egoera psikologikoan. Horregatik, gure programek laguntza psikoterapeutikoa jasotzen dute beharrezkoa denean.
Gaurkotasuna
Artikuluak
Desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala eta jokabidearen nahasmendu arinak dituzten pertsonen esku hartze komunitarioaren erronkak eta estrategiak: ebidentzia zientifikoa eta esperientzia praktikoa
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Adimen artifiziala kalte zerebralaren balorazioan eta diagnostikoan: eredu prediktiboetatik eguneroko praktika klinikora
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Ekinoterapia gaixotasun mentalean eta desgaitasun intelektualean: zaldiekin lagundutako terapiaren onurak
Errehabilitazio eta Dinamizazioko Zerbitzuko koordinatzailea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Kalte zerebralaren pronostikoa eta errehabilitaziorako espektatibak: laguntasun zintzoko eredu baterantz
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Estimulazio magnetiko transkraniala: garuneko plastikotasunerako leiho bat, errehabilitazioan
Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko espezialista. Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Goiko gorputz adarraren errehabilitazio robotikoa: berrikuntza funtzionalaren eboluzioa
Neuroerrehabilitazio eta Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.
Atlas 2030 exoeskeletoaren erabilera gaixotasun arraroen tratamenduan
Fisioterapeuta pediatrikoa. Aita Menniko Haurren Errehabilitazioko Unitateko koordinatzailea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Nerea MeabeFisioterapeuta. Aita Menni Ospitalea.












