Ainhoa Espinosa, durante

Kalte zerebralaren errehabilitazioari buruzko neuropsikologia klinikoa

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen psikologiako eta neuropsikologiako profesionalek eskolak ematen jarraitzen dute Deustuko Unibertsitateko Osasun Psikologia Orokorreko + Neuropsikologia Klinikoko Masterrean. Ainhoa Espinosa de Luzarraga neuropsikologoak hartutako kalte zerebrala izan duten helduen nahasmenduen errehabilitazio kognitiboari lotutako ikasgaiak ematen ditu.

Una mujer y una niña, cada una en un columpio

Autismoa duten pertsonen familiekin lan egitearen garrantzia

Funtsezkoa da autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen familiekin egiten den lana, kontuan hartuta familien babesak kolektibo horretan duen garrantzi handia eta garrantzitsua dela senideek beren burua zaintzea, maite duten pertsona ahalik eta ondoen zaindu eta artatu ahal izateko. Horregatik, gure diziplina anitzeko taldetik senideei zuzendutako prestakuntza eta esku hartzeko

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Mozorro festaren ondoren, Sardinaren ehorzketarekin amaitu ziren Inauteriak Txurdinagabarri Egoitzan. Alargunen segizioarekin batera, Sardinak egoitzako solairu guztiak zeharkatu zituen, mundu guztiari agur esateko, eta arrainaren bertsio txikiak erre zituzten, Inauterien amaieraren eta Pazkoa baino lehenagoko penitentzia aldia den Garizumaren hasieraren sinbolo gisa.

Personas disfrazadas de animales y de Noé posan delante de un arca hecha en cartón

Txurdinagabarri Noeren “Txurdiarka” bihurtu da

Urtero bezala, Inauteriak gertakari berezia dira Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan. Aurten, aukeratutako gaia biblikoa izan zen: Noeren arka. Asmoa zen arka bat eraikitzea eta animalia moduan mozorrotzea. Aurreko asteetan, eskulanen tailerretan, mozorroak eta osagarriak egiteko erabiliko genituen elementuak prestatzen aritu ginen. Pixkanaka-pixkanaka, behi, amona mantangorri, untxi, suge, katu, tigre eta

Imagen de la recepción de la Residencia Txurdinagabarri, con un gran corazón

San Valentinek bihotzez bete du Txurdinagabarri

San Valentin egunak, otsailaren 14an, maitasun handia eta bihotz asko ekarri ditu Txurdinagabarri Egoitzara. Eskulan tailerretan, hirugarren solairuan piropo dibertigarriz hornitutako bihotzak prestatzen aritu ziren, eta ondoren, egoitzako senide, egoiliar eta langileen artean banatu zituzten, eta, San Valentin egunean bertan, sukaldaritza tailerrean bihotz itxurako fruitu bat izan zen protagonista: marrubia.

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Inauteriak direla eta, Txurdinagabarri Egoitzan ekintza bat antolatu nahi izan dugu, egoiliarrek eta senideek Inauterietako maskarak egiteko tailer bat partekatzeko. Areto nagusian mahaiak jarri genituen, eta koloretako kartulinak, errotuladoreak, lumak, brillantina eta apaingarriak prestatu genituen, senide eta egoiliar bakoitzak bere maskara sortu ahal izateko, gehien gustatzen zitzaizkien kolore eta apaingarriekin