12 laguneko talde bat, jardunaldiko kartelaren alboan

«Presoak eta etorkinak osasun mentaleko zaurgarritasunaren adibide dira»

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen zuzendari mediko eta Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Espainiako Elkarteko (SEPSM) presidente Manuel Martin Carrasco doktoreak “Bioetika eta Osasun Mentala: biztanleria zaurgarriaren erronka komunak” izeneko jardunaldiaren ponentzia markoa aurkeztu zuen. Topaketan eman zuen hitzaldian –Andaluziako Arartekoak Sevillan antolatuta–, osasun mentalaren eta pertsonen zaurgarritasunaren arteko harremanean sakondu zuen,

Día Internacional de las Personas Cuidadoras

Zaintzaileen Nazioarteko Eguna

Txurdinagabarri Egoitzan azaroaren 5ean Zaintzaileen Nazioarteko Eguna dela aldarrikatu nahi izan dugu. Egun hori aprobetxatu dugu zaintzak eta horien ardura hartzen duten pertsonak egoiliarrekin egiten dugun solasaldiaren gai nagusia izateko. Gehienbat emakumeen esku dagoen zeregin bat dela aipatu dugu, eta gure bizitzan lan hori egitea egokitu zaizkigun uneak gogoratu ditugu,

Irma Garcia (irudiaren ezkerraldean) eta Nerea Meabe (eskuinean), SEFIPen jardunaldian aurkeztu zuten posterrarekin

Atlas 2030 exoeskeleto pediatrikoarekin dugun esperientzia aurkezten dugu SEFIPen jardunaldian

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako Irma García eta Nerea Meabe fisioterapeutek, 2030eko Atlas exoeskeletoari buruzko behaketa-azterketa aurkeztu zuten santanderren, fisioterapia pediatrikoaren arloko aurrerapenei buruzko erreferentziazko topaketan. Garun paralisia eta antzeko patologiak dituzten haurrengan oinarritutako ikerketak erakutsi zuen gailua segurua dela, ondo onartzen dela, eta ibileraren funtzionaltasuna eta bizi kalitatea hobetu ditzakeela.

Utzi gintuzten pertsonak gogoan

Utzi gintuzten pertsonak gogoan

Azaroaren 2an, Hildako Fededunen egunean, ohi denez, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, urte honetan utzi gintuzten pertsonak eta gure hildako guztiak gogoratu nahi izan ditugu eukaristia baten bidez. Zentroko solairu guztietako egoiliarrak, senideak eta langileak beheko solairuko areto nagusian bildu ginen meza ospatzeko, eta gure artean nahi izan genituen hildakoak, aldarearen atzean

Halloween astea Txurdinagabarrin

Halloween astea Txurdinagabarrin

Urritik azarora igarotzearekin bat, hil diren pertsonak oroitzeko ospakizunak egiten dira munduko leku askotan. Hemen Santu Guztien eguna azaroaren 1ean eta Hildakoen Eguna 2an ditugu; Mexikon egun horietan bertan ospatzen dute Hildakoen Eguna, non arimek beren kide maiteak bisitatzen dituzten; kultura anglofonoetan, berriz, eta hedaduraz munduko leku askotan, Halloween jaia