Iktusari, estresari eta antsietateari buruz ari gara
Naiara Mimentza doktorea, Arrasateko Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuko neuropsikologoa, Hartutako Kalte Zerebralaren Prebentzioari buruzko II. Jardunaldiko hizlari nagusietako bat izan zen. “Iktusaren inguruan hitz egiten dugu’ izenburupean, jardunaldia ATECE Arabak antolatu zuen Kalte Zerebralaren Egunaren astearen barruan.