Munich Txurdinagabarri Egoitzan
Oktoberfest, hain zuzen, urtero-urtero Alemaniako Munich hirian, irailean eta urrian, bi astez egiten den garagardo jaialdia da, eta hilabete honetan Txurdinagabarri Egoitzako jardueretan landutako gaietako bat izan da. Eskulanen tailerretan, txanoak, biboteak eta girlandak prestatu ditugu garagardo pitxerrekin, eta hilaren 17an festa bat antolatu genuen goiko terrazan, solairu guztietako egoiliarrekin.