El grupo de residentes de Txurdinagabarri

Bilbo erdialdean paseoan

Uztailean, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan irteerak egin ditugu Bilbo erdialdean buelta bat emateko. Gas plaza, udaletxearen ondoan, eta Abandoibarra ingurua izan dira bisitatu ditugun lekuetako batzuk. Itsasadarrean zehar ibiltzeaz eta lorategiak ikusteaz gain, gosari on batez indarberritzeko tartea izan genuen.

Txurdinagabarriko ortuak fruitu berriak eman ditu

Txurdinagabarriko ortuak fruitu berriak eman ditu

Duela hilabete Txurdinagabarri Egoitzako zabaltzako ortua berritu genuen, eta tarte horretan zaintzen eta mimatzen aritu ondoren, bazen produkturen bat biltzeko garaia. Marrubiak jaso ahal izan genituen –ezin izan genion han bertan probatzeko tentazioari eutsi–, piperrak, letxugak eta landare aromatikoak.

Dos residentes de Txurdinagabarri

“Barbiek” panpinen mundura garamatza

“Barbie” filma estreinatu berri dela eta, panpina ezaguna izan zen duela gutxi Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan egin genituen hainbat jardueraren haria. Greta Gerwigen filmean Barbiek panpinen mundua uzten du mundu errealean bizitzeko, eta Egoitzan, ordea, kontrako bidea egin genuen, eta Barbielanden murgildu ginen. Garai guztietako panpinarik ospetsuenaren historiari buruz hitz

San Fermín en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Aurten ere Sanferminak ospatzen ditugu

Uztailaren 7an, ostirala, San Fermin eguna ospatu dugu Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan. Pisu bakoitzean ibili ginen entzierroa korritu aurretik mutilek Iruñeko santuari abesten dioten abestia abesten, eta “Pobre de mi” ere ez zen falta izan. Gurekin etorri zen urtero laguntzen digun zezena. Aurten ustekabea makuluarekin arte asko zuen egoiliar bat izan

Terapeuta bat, iktusa izan duen pertsona batekin egindako errehabilitazio-saio batean

Kalte zerebralaren errehabilitazio zerbitzu batean senideei informazioa ematea

Erreferentziazko pertsona bat egoteak, zeinak familiekiko harremana garatuko duen eta barne koordinazio eta trebetasun tekniko onaren errealitatea transmitituko duen, aukera emango du pazientearen eta familiaren ziurgabetasun saihestezina hobeto onartzeko, garuneko lesioari aurre egiteko erronkari dagokionez. Informazioaren transmisioa, termino kuantitatiboetan, mugatua izan arren, talde profesionalarekiko konfiantzak, komunikazio onarekin batera, seguru asko,

Jaia Txurdinagabarri adinekoen egoitzako zabaltzan

Udari ongi etorria ematen diogu Txurdinagabarri Egoitzan

Udaren etorrera ospatzeko, Txurdinagabarri adinekoen egoitzan festa bat antolatu genuen zabaltzan. Terraza koloretako banderatxoekin apaindu genuen eta lore-lepokoak jarri genituen.  Udako gauzarik tipikoenetako bi ez ziren falta izan: zapore anitzeko izozkiak eta Georgie Dannen abestiak. Eta gure udako denbora-pasa gogokoena: arrantza salabardoarekin.  

Maillots y carteles del Tour hechos con cartulina en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Txurdinagabarri Egoitza, Tourrarekin

Tourrak Bilbon izan duen hasiera aukera asko eskaini dizkigun gertakaria izan da Txurdinagabarri adinekoen egoitzan. Eskulan tailerretan, maillotak eta etapako kartelak prestatu genituen kartulinarekin, eta beheko solairuan eta Egoitzako leihoetan jarri genituen. Gainera, taldeen aurkezpenaren bideoak ikusten aritu ginen, baita lehen etaparen irteera eta helmugako bideoak ere, Bizkaiko hiriburuan. Eta

Vista aérea en la que se ve el patio del Hospital Aita Menni, con una bicicleta enorme de color amarillo cuyas ruedas mueven los pacientes

Aita Menni Ospitaleak bere onena eman du Tourrari egindako harreran

Aita Menni Ospitaleko pazienteek eta langileek suhartasunez jaso zuten Frantziako Tourraren bigarren etapa, horretarako sortu zuten kolore horiko bizikleta erraldoi baten gurpilak biraraziz. Elkarrekin egindako lanaren emaitza ikustea eta Frantziako Tourraren pareko kirol ekitaldi handi baten parte izan garela sentitzea harrotasun arrazoi da guretzat, eta aztarna utziko du gure ospitalean.

Laguntza psikiatrikoari buruzko jardunaldian parte hartu dutenak

Arreta psikiatrikoaren orainari eta etorkizunari buruzko jardunaldia

Gure 125. urteurreneko ekitaldien barruan, Donostiako Aquariumak topaketa bat hartu zuen joan den hilaren 23an, eta osasun mentalaren esparruko espezialista ospetsuek parte hartu zuten. Hitzaldietan aldaketak gertatu direla adierazi zen, eta arreta psikiatrikoaren eskariak gora egin duela. Baita ere sistema soziosanitarioa dela moldatu behar dena, pertsonen beharrei erantzuteko.