Presentación del Med de la Concienciación Medioambiental en el Hospital Aita Menni

30 egun ematen ditugu ingurumen kontzientziaziorako

“Zaindu dezagun ingurumena guztion artean” izan da Errehabilitazio ea Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuak aukeratu duen leloa. Urriaren 3tik azaroaren 4ra bitartean antolatutako hainbat jarduerarekin, kontsumitzeko moduaz, sortzen ditugun hondakinez eta zaborra non botatzen dugun kontzientziatzeko eskatu da.

El diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano, con los jóvenes atendidos en Zubi Etxe

Markel Olano: “Komunitatea da buru osasunari heltzeko gakoa”

Gipuzkoako Foru Aldundiak 12 plaza berri ireki ditu osasun mentaleko sarean, buruko osasun arazo larriak dituzten gazteei eta gizarte eta osasun egoera konplexuetan daudenei arreta emateko berariazko baliabide batekin. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak Zubi Etxe zentroa bisitatu dute gaur goizean, Donostiako Loiola auzoan

San Mamesek Txurdinagabarriko talde bat hartuko du berriro

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen egoitzako egoiliar talde batek San Mames bisitatzeko aukera izan zuen hilaren 25ean, futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerreko saio berezietako baten barruan. Tailerra urtero egiten da Txurdinagabarrin 2014tik, baina 2020an eten egin zen, Covid-19aren ondorioz. Ahizpa Ospitalarioen Aita Menni eta Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioaren (FEAFV)—erreminiszentzia tailerrak antolatzen dituen

Un joven, encendiendo un cigarrillo

Arrisku sozialak desgaitasun intelektualean: toxikoen eta eta sare sozialen kontsumoa

Bazterkeria sozialaren tasa %42,1ekoa da 16-29 urteko pertsonen artean. Hainbat azterlanek jasotzen dutenez, biztanleria orokorrak baino kontsumo maila txikiagoarekin, desgaitasun intelektuala duten eta substantzia toxikoak kontsumitzen dituzten pertsonek arrisku handiagoa dute nahasmendu bat garatzeko. Gainera, sare sozialen bazterkeriarekiko eta abusuarekiko oso sentibera den biztanleria da. Horregatik azpimarratzen da prebentzioa.