Webinarra 'EGIN DAITEKEELA JAKITEA’

Webinarra ‘EGIN DAITEKEELA JAKITEA’

Edo nola bihurtu zailtasunak aukera. Irene Villarekin hitz egingo dugu etorkizunari baikortasunez aurre egiteko teknika eta aholkuei buruz, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera kontuan hartuta.

XXV Jornadas de Actualización en Psicgeriatría

Psikogeriatriari buruz eguneratzeko XXV. Jardunaldiak (online)

“EGIN DAITEKEELA JAKITEA” izeneko webinarrean, Ahizpa Ospitalarioek mundu osoan egiten duten lana indartzen duten funtsezko gaiak eta giza balioak landuko dira, gaixotasun mentala eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen laguntza, errekuperazioa eta gizarteratzea ardatz hartuta. Horrez gain, emakumeen berdintasuna, ahalduntzea eta gizartearen eremu guztietan parte hartzea erreibindikatzearen garrantziaz hitz egingo dugu, hori Ahizpa Ospitalarioek duela 140 urte baino gehiago hartutako konpromisoaren parte baita.

Datorren ekainaren 21ean izango da, 15:30ean. Ez galdu eta elkartu zuzenean esteka honen bidez.

Informazio gehiago: Espainiako Ahizpa Ospitalarioen webgunea.

Iktus baten osteko aldaketak: nahasmendu emozionalak, afektiboak eta jokabidearenak

Iktus baten osteko aldaketak: nahasmendu emozionalak, afektiboak eta jokabidearenak

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen kalte zerebraleko zerbitzuaren arduradunak iktusaren eta horren tratamenduaren ondoriozko nahasmendu psikikoez hitz egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ‘Psikogeriatriako Graduondoko Master eta Diplomaturaren’ XXII. edizioan. “Behar bezala aitortzen ez diren eta inpaktu handia duten aldaketak dira”, gogorarazi zuen Quemada doktoreak.

Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria

Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria, ‘Psikiatria espetxearen ingurunean’ jardunaldian diskusore

Buruko gaixotasunagatik delituren bat egin duten pertsonen arretarako gure Unitate aitzindariaren arduradun gisa duen esperientzia dela eta, Madariaga doktoreak bere ikuspuntua azaldu zuen ponentzien ondoren. Ahizpa Ospitalarioak Aita Mennik Arrasateko Lege Psikiatriako Unitatea inauguratu zuen 2013. urtearen amaieran, sinetsita espetxe ingurunea ez dela egokiena nahasmendu psikiatriko baten ondorioz ekintza zigorgarri

San Benito Menniren ondarea

San Benito Menniren ondarea, iraganeko ikasgaiak gure garaiari aurre egiteko

Gure sortzaileak lortu zuen gaixotasun mentala zuten pertsonei osasun arreta ematea oso testuinguru historiko kritikoan, gaur egungo egoeraren antzeko batean. Manuel Martin Carrasco doktoreak haren figuraren garrantzia, ikuspegi berritzailea eta hainbeste zentro sortu izanaren garrantzia azpimarratu zituen.

Gora San Benito Menni!

Gora San Benito Menni!

Egoerara egokituz, alaitasunez ospatu dugu gure sortzailearen eguna. Dantza, karaokea, jolasak, merienda berezia… Unitate guztietako paziente eta laguntzaileek askotariko jarduerez disfrutatu zuten apirilaren 24a ospatzeko.

GOIAN BEGO

GOIAN BEGO, JUAN CARLOS

Juan Carlosek 69 urterekin utzi gintuen, eta musikagilea, interpretatzailea eta abesbatza eta orkestren zuzendaria izan zen. Oñatiko musikaria Ahizpa Ospitalariak Aita Menni Ospitaleko pazienteen koruko zuzendaria zen, eta oso lotura berezia sentitzen zuen Liberian gaixotasun mentala duten emakumeei arreta emateko dugun We Are Like You proiektuarekin.