Varias personas escuchan a una ponente en un pequeño auditorio

Errehabilitazio prozesuko afektibitateari eta sexualitateari buruz hausnartu dugu

Nolako sexualitate kultura edo eredu proiektatzen dugu ingurune klinikotik? Ainhoa Espinosa neuropsikologo eta sexualitatean adituak emandako bi formazio saiotan, Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko profesionalek aukera izan zuten aniztasun funtzionala duten pertsonen arretan dimentsio sexuala eta afektiboa nola integratu hausnartzeko.

Varias mujeres, sentadas en un escenario

Emakume bereziki kalteberen aurkako indarkeria ikusarazi dugu

Martxoaren 18an Fundació Hospitalàries Barcelonan Berdintasun Ministerioaren laguntzarekin egin den “Emakume bereziki kalteberen aurkako indarkeria. Errealitatea eta lanketa” jardunaldiak egoera bereziki kalteberan dauden emakumeek sufritzen duten indarkeriari erreparatzeko balio izan du: desgaitasuna duten emakumeak, neskatilak eta nerabeak, hartutako kalte zerebrala duten emakumeak eta narriadura kognitiboa duten emakumeak. Ekitaldiak 150 lagun

Imagen del artículo publicado

Brain Injuryk HKZ dutenen zaintzaileentzako gure EDUCA-V saiakuntza argitaratu du

International Brain Injury Association aldizkari ospetsuak ikerlan bat jaso du, “Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen zaintzaileentzako programa psikohezitzaile baten eraginkortasuna: saiakuntza kontrolatu aleatorio bat (EDUCA-V)”, non Ahizpa Ospitalarioak Aita Menniko profesionalak parte hartu duen. Hartutako kalte zerebrala duen pertsona bat denbora luzez zaintzeak zaintzen duenaren osasuna arriskuan jar dezakeelako, distres

Jardunaldiko hizlarien taldea, Maite Peña foru diputatuarekin

Bi ekimen aurkeztu genituen pertsonarengan oinarritutako arretari buruzko Jardunbide Egokien Jardunaldian

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak paper nabarmena izan zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Kursaal Jauregian antolatutako Jardunbide Egokien Jardunaldian. Ekitaldira arlo soziosanitarioko erreferenteak bildu ziren, “Zainketetatik laguntzetara eta komunitateko inklusiora: pertsonengan oinarritutako arreta” lelopean. Foro horretan, gure erakundeak arreta eta zainketak humanizatzeko eta pertsonalizatzeko konpromisoa islatzen duten bi esperientzia

Varias personas sentadas en una sala en la que hay una pantalla

“Berreskurapen eta autoestigma eredua” lantzeko tailerra

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako Psikologia, Erizaintza eta Gizarte Laneko departamentuetako profesionalek ezagutzak eguneratu dituzte buru nahasmendu larria duten pertsonen estigma eta autoestigmaren inguruan esku hartzeko estrategien eta berreskurapen funtzionalaren ereduari buruz.

Varias personas atienden las explicaciones de otra, sentada junto a un monitor con una presentación

Aita Menniko psikologo profesionalek terapia kontestualei buruzko ezagutza eguneratu dute

Aita Menniko hemezortzi psikologo profesionalek onarpen eta konpromiso terapiari (ACT) buruzko mintegi trinko batean parte hartu dute. Ana Maria Gonzalez Menendez doktoreak eman du –Psikologian doktorea eta Oviedoko Unibertsitateko irakaslea da–, eta formazioaren helburua hirugarren belaunaldiko terapien barruan nabarmentzen den psikoterapia kontestualari buruzko ezagutzak eguneratzea izan da.

Ezkerretik eskuinera: Iñaki Madariaga, Jose Luis Giron, Pablo Moreno —Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zuzendari medikoa—, Manuel Martin Carrasco eta Mikel Tellaeche

XXVII. Psikiatria Kongresu Nazionalean parte hartu dugu Donostian

Aita Menni Ospitaleak XXVII. Psikiatria Kongresu Nazionalean parte hartu du, urriaren 17tik 19ra, Donostian. Topaketak, 1.700 espezialista baino gehiagorekin, Espainiako osasun mentalaren krisia, arreta psikiatrikoaren erronkak eta azken aurrerapen zientifikoak jorratzen ditu.