Gaixoaren Pazkoa ospatu dugu
Gaixoaren Pazkoaren eguna zela eta, maiatzaren 11n, osteguna, eukaristia bat egin genuen Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako beheko solairuan, eta egoiliarrak eta Eguneko Zentroko erabiltzaileak etorri ziren. Elizak maiatzaren 14an ospatzen du Gaixoaren Pazkoaren eguna. Ospakizun horrekin amaitu da otsailaren 11n, Lourdeseko Andre Mariaren egunean, mundu osoan Gaixoaren Egunarekin hasitako kanpaina.