Isabel Sánchez Robles Txurdinagabarrin

Foru Aldundiak eguneko zentroentzat malgutu-plana Txurdinagabarrin aurkezten du

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatuak Txurdinagabarriko Eguneko Zentro Psikogeriatrikoaren instalazioak bisitatu ditu Bilbon. Bisitan zentroan egiten dituzten terapiak eta jarduerak ikusi ditu, eta, gainera, langile eta erabiltzaileekin hitz egiteko aukera izan du. Horrez gain, Sánchez Roblesek mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroen sarbidea eta horien banakako diru-laguntzak arautzen dituen foru dekretuan sartutako aldaketen berri eman du. Txurdinagabarrin ari dira dekretu berrian gehitu diren berritasunetako batzuk egiten, hala nola zerbitzua larunbat eta igandeetara zabaltzea.

Inauteriak Txurdinagabarriko Eguneko Zentroan

Inauteriak Txurdinagabarriko Eguneko Zentroan

Urtero bezala, Inauteriak Txurdinagabarriko Eguneko Zentrora heldu ziren, eta poz handiaz, umorez eta pierrot mozorroaz jantzita egin genien harrera. Eguneko Zentroko eta asteburuko Atseden Zentroko erabiltzaileen laguntzaz, guztira… 98 jantzi prestatu genituen! Eskerrik asko guztiei!!

Aire zabalean zabaltzan

Aire zabalean zabaltzan

Udaren etorrerarekin tramankuluak hartu eta aire zabalera joan gara lan egitera; zabaltzara hain zuzen. Paseatzera joan gaitezke, gimnasia egin, edo eguzkitara edo itzalpera eserita gera gaitezke; norberak nahi duena. Zenbait egoiliarrek, hala nola Begok edo Mariak zabaltzan ematen dute denbora. “Zoragarria da”, diote. Beste zenbait, Cesar edo Jesusa esaterako, oso

Un momento del encuentro entre familiares cuidadores de personas mayores dependientes para intercambiar información sobre el Programa de Respiro en el Centro de Día Txurdinagabarri

Txurdinagabarri Eguneko Zentroa hasi da besteren laguntza behar duten adineko pertsonen familiei Laguntza Programa eskaintzen

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatuak Txurdinagabarriko Eguneko Zentro Psikogeriatrikoaren instalazioak bisitatu ditu Bilbon. Bisitan zentroan egiten dituzten terapiak eta jarduerak ikusi ditu, eta, gainera, langile eta erabiltzaileekin hitz egiteko aukera izan du. Horrez gain, Sánchez Roblesek mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroen sarbidea eta horien banakako diru-laguntzak arautzen dituen foru dekretuan sartutako aldaketen berri eman du. Txurdinagabarrin ari dira dekretu berrian gehitu diren berritasunetako batzuk egiten, hala nola zerbitzua larunbat eta igandeetara zabaltzea.

Exterior de la Residencia de personas mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Txurdinagabarri Adineko Pertsonen Eguneko Zentroa

Laguntza-eredua Eguneko zentro psikogeriatrikoa laguntza-baliabidea da, mendekotasun-egoeran dauden pertsona zaharrei mantentze-arreta eta errehabilitazioa emateko. Horretarako, gure laguntza-ereduari jarraitzen diogu. Zentroa Titulartasun publikoko zentroa da, eta jabea Bizkaiko Foru Aldundia da. Servicios Sociales Aita Menni S.L enpresak kudeatzen du. Mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonentzako 98 leku ditu. Leku guztiak Foru Administrazioarekin hitzartuta daude, bi unitateetan banatuta: