Txurdinagabarriko egoitzak antolatutako Futbolean oinarritutako oroipen-tailerrean parte hartzen duten adinekoak Lezaman izan dira

Txurdinagabarriko egoitzak antolatutako Futbolean oinarritutako Oroipen-Tailerrean parte hartzen duten adinekoak Lezaman izan dira eta “lehoiak” ezagutu dituzte

Futbolean oinarritutako 2016ko Oroipen-Tailerrean parte hartzen duten Txurdinagabarriko adinekoen taldeak Athleticek Lezaman dituen instalazioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, Han, entrenamenduaren zati bat ikusteaz gain, “lehoiak” ere ezagutu zituzten.

Umore Ona Abesbatza, Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan

Umore Ona Abesbatzaren abestiek Txurdinagabarri alaitu dute

Joan den apirilaren 6an Bonaparte Erretiratuen Klubekoa den Umore Ona Abesbatzaren saioaz gozatzeko aukera izan genuen Txurdinagabarriko Egoitzan. Ordubetean hainbat bilbainada eta habanera abestu genituen, eta “Adiós con el corazón” abesten agurtu genuen taldea. Primeran pasatu genuen, beraz, laster bueltatzea espero dugu!