Joxe Miel Barandiaran egoitzako zenbait egoiliarrek kultura arteko tailer batean parte hartu dute etorkinekin
Joxe Miel Barandiaran egoitzako egoiliarrez eta etorkinez osatutako 35 pertsonako talde batek Durangoko Udalak, Ignacio Ellacuría Fundazioak eta egoitzak berak sustatutako kultura arteko tailer batean parte hartu dute elkarrekin apiril, maiatz eta ekainean. Proiektuaren hasiera bateko helburua adinekoentzako eta etorkinentzako herritarren arteko eremuak eta gizarteratze-eremuak sortzen laguntzea, eta gizartean baztertuta dauden etorkinei emandako gizarte-eginkizuna aldatzea zen, erkidegoan rol aktiboa izan dezaten, erkidegoko proiektuetan boluntario moduan parte hartuz.




