Oñatiko San Martineko egoiliarrek Reale Arena estadioa bisitatu dute
Hilaren 2an, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatutako Oñatiko San Martin Egoitzan futbolean oinarrituta egiten den Erreminiszentzia Tailerreko parte hartzaileek Reale Arena estadioko instalazioak bisitatu zituzten, Realaren joko zelaian. Senide eta zentroko langileekin batera, estadiora iritsi ziren, eta han zituzten zain Mitxel Loinaz, tailerraren dinamizatzailea, eta Alberto “Bixio” Gorriz, Realeko Jokalari









