Aita Mennik adinekoentzako janariei eta edariei buruzko SmartFoo(l)d ikerketa proiektuan parte hartzen du beste urtebetez
Aita Menni – Ahizpa Ospitalarioetan Smartfoo(l)d proiektuan parte hartzen ari dira. Proiektua Auzo Lagun S. Coop.ek gidatzen du, eta adinekoentzako janari eta edari espezifikoen teknologien arloa ikertzera dago bideratuta. Gure erakundeak hiru urte daramatza ikerketa-ekimen horretan parte hartzen, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren Hazitek 2022 ikerketarako eta garapenerako laguntzen programaren









